Bost lan eta hiru kolore

Gaur eguerdian ireki dute 2011ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko epea. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean epaimahai batek bost kartel hautatu ditu, eta horietako bat izango da irabazlea, herri bozketaren prozedura erabiliz.

Jaietako kartelen erakusketa

Hautatutako bost kartelak Luis Marianoko turismo bulegoan ikus daitezke

Gaur eguerdian ireki dute 2011ko San Pedro eta San Martzial jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko epea. Lehiaketara aurkeztutako lanen artean epaimahai batek bost kartel hautatu ditu, eta horietako bat izango da irabazlea, herri bozketaren prozedura erabiliz.Bost lanak Luis Marianoko turismo bulego ikus daitezke, kanpotik zein barrura sartuta, baita udal webgunean ere. Jose Antonio Santano alkateak, kultura arloko udal ordezkari batzuk, diseinu arloko profesionalek eta gizarte eta kultur taldeetako zenbait kidek osatutako epaimahaiak izan du lehen aukeraketaren ardura.

Internautek gogotsu hartu dute ekimena, eta eguerdian epea zabaldu eta minutu gutxira hasi dira bozak ematen. Lehen ordubetean 45 boto jaso ditu sistemak. Gogoratu behar da aurten, bigarren aldiz, bi aukera dagoela afixa maitatuenaren alde egiteko: paperean (turismo bulegoan bertan), edo internetez udal webgunearen bitartez. Maiatzaren 14a arte aukera dago. Hori bai, bozketan Irunen erroldatuek soilik parte har dezakete.

Bozen emaitza jakin bitartean gauza bat jakina da: aurtengo Irungo festetako kartela hiru kolorekoa izango da, hots, zuria, beltza eta gorria. Beste behin, hiru kolore horiek dituzte, ez gehiago ezta gutxiago ere, epaimahaiak azken bozketarako hautatu dituen bost lanek.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.