Herriko jaien zai egon nahi ez dutenentzat Gazte Eguna izango da bihar

Hondarribiko Gazte Asanbladak antolatuta, Gazte Eguna ospatuko dute bihar, herriko festeei aurrea hartuz. Asanbladako kideek azaldu dutenez ondo pasatzeko eta erreibindikazioak egiteko eguna izatea nahi dute: “Gazte sentitzen den oro arrimatzea d...

admin

Donibaneko Aiton Amunen Aterpeak bilera betar deitu ditu bazkideak

Pasai Donibaneko Aiton-Amunen aterpeak bilera betar deitu ditu bere bazkideak, ikasturtean zehar eskainiko diren ikastaroan gainean hitz egiteko. Bilera asteartean izango da 8hilak 6), 18:00etatik aurrera, erretiratuen egoitzan. Honezkero ikastaroetara...

admin

Trintxerpeko erretiratuak Urdaibaira joango dira

Hilaren 15a hautatu dute Trintxerpeko erretiratuak Urdaibaira joateko. 08:00etan irtengo dira Trintxerpetik, lehen geldialdia Gernikan egiteko. Herria bisitatua eta ondoren irtengo dira Bermeorantz. Gatikan bazkalduko dute, Lur jatetxean. 23 euro balio...

admin

Agnieszka Daca artistarekin hitzordua bihar Amaian KZn

Agnieszka Daca margolari poloniarrak Amaia Kultur Zentroan jarrita duen erakusketa ikusi nahi dutenek igandea dute azken eguna horretarako. Baina bihar, larunbatarekin, artista bera zaleekin bilduko da erakustaretoan, 19:00etan. Ekitaldia irekia da baina, zaleentzat eta arte ikasleentzat aukera paregabea da, aukera asko ez baitira izaten artistaren teknikaz artistarekin berarekin mintzatzeko. Daca Pinturan diplomatua da Krakoviako Arte Ederretako Akademian, eta Parisko Arte Ederretako Goi Eskolan osatu zituen ikasketak. Hor, teknika piktoriko eta fresko pintura tailerretan parte hartu zuen. Egun Krakoviako Arte Historiaren eta Kulturaren Institutuan Konposizio eta Irudi Egituren ikastaroa zuzentzen du, eta hiri bereko Unibertsitate Pedagogikoko Arte fakultatean Pintura ikasgelak ematen ditu.

admin

Trebiñuko Bira Argantzuneraino iritsiko da

Trebiñuko Biraren barruko seigarren irteera antolatu du Jaizkibel Mendi Taldeak hilaren 10erako. Okina herrian ekingo diote ibilbideari, eta handik Pagogan mendia igotzera abiatuko dira. Guztira 13 kilometroko ibilbidea osatuko dute, Argantzunen bukatuz, eta bertan bazkalduz. 07:30ean irtengo da autobusa Antxotik eta ordu laurden lehenago jasoko du jendea Errenteria-Oreretako Iztietako autobus geltokian. Interesdunek 943 51 47 00 telefono zenbakira deitu behar dute izena emateko, edo eta Jaizkibel Mendi Taldearen egoitzatik pasatu, asteazkenetan eta ostiraletan, 20:00etatik 22:00etara. Informazio gehiago www.jaizkibelmt.tkhelbidean topa daiteke.

admin

Beti Onaren txapelketako finala bihar

Astean zehar hainbat lehia jokatzen ibili ondoren, Beti Onak antolatutako Oarsoaldea Txapelketaren finalak bihar izango dira. Hirugarren postuarengatik borrokatuko du talde antolatzaileak eta Rotetari egin beharko dio aurre. Partida 10:00etan hasiko da...

admin

Elkarte gastronomikoak deitu ditu Itsas Gelak

Hilaren 15etik 18ra Itsasaldia Jaialdia Pasaiara etorriko da. Itsas Gela ari da topaketaren antolakuntzan, eta bertako elkartre gastronomikoei deia luzatu die, aipatu jaialdiaren barnean antolatuko duten bakailao lehiaketan parte har dezaten eskatzeko....

admin

Musikazaleek badute zer aukeratu Pasaia Musikalen eskaintzan

40. ikasturtea abiatzear da Pasaia Musikal eskolan, baita oparo hasi ere. Izan ere, urtetik urtera handiagoa da musika eskolako arduradunek prestatzen duten eskaintza. Lehengo astelehenean aurkeztu zuten ikasturte honetarako ikastaro sorta. Trintxer  Jauregian eman zuten presntsaurrekoan, musika eskolako zuzendari Juanje Neirak parte hartzeaz gain, Amaia Agirregabiria alkatea eta Pasaia Musikal Fundazioaren presidentea eta kultura zinegotzi Juan Ramon Cano izan ziren. Musika tresna ezagunenetan trebatzeaz gain, badira beste aukerak musika eskolan, haurrentzako nahiz helduentzat. Txikienak musikan eta mugimenduan trebatzen dituzte, eta zazpi urtekin hasten dira musika tresnekin, pianoarekin hasieran eta ondoren ikasleek aukeratzen duten musika tresnarekin. Eskolan bertan uzten diete gehienei musika tresna. Hilaren 19tik aurrera, eskolak Helduek, aldiz, hainbat musika tresnak batzen dituen konboen taldeetan parte hartzeko aukera edukitzeaz gain, hiru hilebetetako iraupena izaten duten tailerrak dituzte aukeran. Besteak beste, Musika eta emozioa, flamenkoa, musika-antzerkia… Ikasturtea irailaren 19an hasiko da  eta ikasle berriek datozen egunotan eman behar dute izena.  Edonola ere, ikasturtean zehar bada izena ematerik, zati proportzionala ordainduta. Izen-ematea Noiz eta non Trintxerpe. Gaur eta bihar, 18:00etatik 20:00etara, Trintxer Jauregian. Antxo. 19:00etatik 20:00etara, astelehenean, Azokan. Donibane. Asteartean, Herri Eskolan, 18:30etik 20:00etara.

admin

Errenteria Musikal hilaren 15ean hasiko da eskolekin

Hilaren 15ean (osteguna) hasiko dituzte Errenteria Musikaleko ikasleek 2011-2012 ikasturteko eskolak. Aurretik, hilaren 12an 13an eta 14ean, eskoletako ordutegiak finkatuko dituzte, 17:00etatik 20:00etara. Hala eta guztiz ere, matrikulatutako ikasleren...

admin

Ergoiengoak Aiako Harrira irteera, etzi

ERgoiengoak Aiako Harrira irteera antolatu dute etzirako. Hitzordua 08:00etan jarri dute Tolare jatetxean. Animatzen direnek, bi ibilbide egiteko aukera izango du. Luzea, batetik: tontorretatik, lau orduz. Motza, bestetik: Aritxulegitik, ordubetekoa. 1...

admin

Gaur arratsaldean hasiko dira Altamirako jaiak

Altamirako jaiak gaur arratsaldean hasiko dira, 19:00etan botako duten txupinarekin. Ez dira faltako ez buruhandiak, ez erraldoiak ezta txistulariak. Txupinazoa baino lehenago haurrek ur eta apar festaz gozatzeko aukera izango dute pilotalekuan. 20:00e...

admin

Zaintzaileen osasuna zaintzeko ikastaroa antolatu du Udalak

Udaleko Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Gipuzkoa Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena ...

admin

505 euri litro

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 505 euri litro jaso zituen uztailean zehar. Iazko hilabete berean baino 424 litro gehiago. Iazko uztailean 81 euri litro jaso zituen Sarasolaren publiometroak.

admin

Ugaldetxoko goitibehera lehian izena eman daiteke

Ugaldetxoko jaien barnean, hilaren 25ean, Txipito jaitsiko dute goitibeheretan. 17:00etan hasiko da ekimena. Dagoeneko ireki dute izena emateko epea, eta hilaren 12an itxiko dute. 14 urtetik gorako gazteek parte har dezakete, baina gurasoen baimena iza...

admin

Gurutze Gorriaren ikastaroak prest

Itsas salbamendurako hainbat ikastaro eskaniko ditu Gurutze Gorriak Pasaian. Interesdunek alpizu@cruzroja.es helbidera idatz dezakete informazio eskatzeko edota ondoko telefono zenbakietara deitu: 607 517 219  943 222 222.

admin

1949an jaiotakoek hilaren 12an bilduko dira

60 urte beteak dituzten antxotarrak eta molinaotarrak hilaren 12an bilduko dira bazkaltzera, Camara jatetxean. Interesdunek oraindik dute izena emateko aukera, Kutxako 2101 51 0127971018 zenbakian 60 euro ordainduta.

admin

Hilaren 8ra arte aurkez daitezke lanak Ikuskan

Film laburren lehiaketarako lanak aurkezteko epea agortzen ari da. Hilaren 8an, hau da, datorren ostegunean bukatzen da lanak entregatzeko epea. Trintxer Kultural elkarteak urtero antolatzen duen lehiaketa azaroaren 12tik 19ra izango da aurten.

admin
Gehiago