Gaur, emakumeen txanda

Emakumeen Kontxako Banderaren laugarren ekitaldirako sailkapen estropada gaur egingo dute Donostian, 18:00etan. Erlojupeko estropada izango da, eta bertan zazpi taldek parte hartuko dute. Emakumeen Kontxa hilaren 4an eta 11n jokatuko dute. 11:00etan hasiko dira bi estropadak.
Traineru horietatik bi Oarso Bidasokoak dira, San Juan eta Hondarribia. Lau toki daude banatzeko, eta horietara iristeko aukera gehien dutenak arrosak dira, sasoian zehar lortu dituzten emaitzek hori diotelako. EuskoTren Ligako B taldean bigarren izan dira Batelerak ontzikoak, Getaria-Tolosaren atzetik eta Bizkaia eta Hondarribiaren aurretik. Hala, San Juan, Getaria-Tolosa, Galizia eta Zumaia  —Hibaikako arraunlariak daude bertan— dira Kontxan sartzeko hautagai nagusiak, Bizkaiko ontzia ahaztu gabe.
Hondarribiak zail izango du Kontxarako sailkatzea, sasoian zehar izandako estropadetan maila apala azaldu dutelako.

Parte hartzaileak
San Juan.
Hondarribia.
Getaria-Tolosa.
Zumaia.
Bizkaia.
Orio.
Galizia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.