Matrikulazio epea zabaldu du Udal Euskaltegiak

Udal Euskaltegiak zabaldu du 2011 / 2012 ikasturterako matrikulazio epea. Irailaren azken astean hasiko dira ikastaroak. Horien gaineko informazioa nahi duenak, euskaltegiko idazkaritzara jo dezake, 08:00etatik 19:00etara, edota 943 00 43 40 telefono z...

admin

Mossuraya eta Tempesta taldeek joko dute ostiralean Mogambon

Bi taldek joko dute ostiralean Mogambon: Mossuraya talde suitzarrak eta Valentziako Tempesta. 21:00etan hasiko da kontzertua. Asteartean ere (hilak 13) bada kontzertua, 20:30ean. Astearteko kontzertuan, Brasilgo Besthöven taldeak, Italiako Kontatto et...

admin

Zabalik da Lasako aparkalekua

Lasako ontziola izandakoaren orubean atondu duten aparkalekua zabalik da lehengo ostiralaz geroztik. Aparkalekuak 100dik gora plaza ditu eta doan da. Inguruko bizilagunez gain, bisitari orok aparka dezake bertan. Irudia gaur goizeko 11:30ak inguruan ateratakoa da. Ordu horretan nahikoa plaza zeuden libre. Trintxerpeko kaian, bestalde, beste hainbat aparkaleku egokitu ditu Portu Agintaritzak. Kaian atondutako plaza horiek, berriz, beteta zeuden ordu berean.

admin

Abuztuko etenaldia eta gero, etzidamu hasiko da berriro kantu jira

Hilabeteko oporren ondoren, abesteko gogoz ekingo diote hurrengo txanpari kantu jirakoek. Lau Haizetara elkarteak antolatuta, etzidamu berriro hasiko dira erdialdeko kaleak girotzen euskarazko abestiak kantatuz. Hala, ohi bezala, eguerdiko hamabietan j...

admin

Helduen Heziketa Iraunkorreko ikastaroetan izena eman daiteke

Helduen Heziketa Iraunkorreko (HHI) zentroak ireki du matrikulatzeko epea. Hilaren 16 arte eman daiteke izena, goizez eta arratsaldez. Hainbat ikastaro eskaintzen dituzte Altzibarko eskoletan eta eskualdeko gainontzeko zentroetan, 18 urtetik gorakoei z...

admin

Musika Eskolan zenbait leku bete gabe daude, 10-14 urtekoentzat

Heldu den ikasturteari begira Udal Musika Eskolan izena emateko epea amaituta, 10 eta 14 urte bitarteko haurrentzat Musika lengoaiako lehen mailan ikasteko lekua dagoela jakinarazi du udalak. Eskolak astlehenetan 19:00etatik 20:00etara eta asteazkeneta...

admin

Santakrutzetako danborradaren entseguak ari dira egiten

Santakrutzak ate joka ari dira, eta herriko elkarteak hasi dira jaietarako danborrak prestatzen. Horrela, elkarteak entseguak egiten ari dira egun hauetan. Altzate Auzo Elkarteko danborradak gaur egingo dute lehenengo entsegua eta bihar egingo dute big...

admin

Euskalakariei hitza emanez, AEK

Oarsoaldeko AEKko euskaltegiek matrikulazio kanpaina abiatu dute, AEKk hitza ematen dizu lemapean Hitza dute lan tresna AEKn, eta lanabes duten hori bera eskaini nahi izan diete aurten euskaldundu nahi duten lagunei. AEKk hitza ematen dizu lemapean, Oarsoaldeko AEKko arduradunek aurtengo matrikulazio kanpaina aurkeztu egin zuten atzo, Pasai Antxon. «Gure metodologia hitzan oinarritzen da eta gure bokazioa hitza herritar guztiei ematea da, euskalduntzea Euskal Herriko eta Oarsoaldeko azken txokoraino eramatea», azaldu zuten. Bokazio horri jarraituz, azken urteotan «helduen euskalduntzearen eta alfabetatzearen arloak eskatu dituen erronka berrietara egokitzeko ahalegina» egin dutela eta lan horrek guztiak «askotariko fruituak» eman dituela adierazi zuten eskualdeko AEKko arduradunek. Ohiko euskalduntze arrunteko eskolak eskaintzeaz gain beste hainbat aukera dituztela gogoratu zuten AEKkoek, besteak beste  ordutegi aldetik ezintasunak izan ditzaketen ikasleei zuzendutako autoikaskuntza sistema, familia transmisiorako kanpainak Gogoa Zubi berritzailea kasu, enpresa eta bestelako elkarteen neurrira egindako ikastaroak, edota erabilera laguntzeko sortutako ekimenak. Informazio zabalagoa nahi duenak, ondoan ageri den helbideetara jo dezake.

admin

Antzerkia partekatuz erein eta sortu

Juanba Berasategik irudikatutako olagarroa hautatu dute Pasaiako antzerki eskola sortu berriaren irudi gisa. Gaur eguerdian aurkeztu dute egitasmoa, Itsas Gelak kudeatzen duen Materontzian. Amaia Agirregabiria alkateak nabarmendu duenez, argazkiaren modukoa da jaio berri den egitasmoa: «handia, koloretsua eta alaia». Elkarlanean sortutakoa, antzerkizaletasuna bultzatzeaz gain, beste hainbat erronka ditu egitasmoak, euskararen normalizazio bultzatzea kasu. Horregataik hain zuzen, antzerkizaleez gain beste hainbat eragile bildu dira egitasmoan, herrikoak nahiz kanpokoak. Euskal Herriko Antzekizaleen Elkarteko (EHAZE) Joxe Mari Agirretxe eta Idoa Gereñu izan dira Pasaian, herriz-herri hedatu asmo duten egitasmoaren berri emateko.

admin

Internet eta sare sozialei buruzko ikastaroa

Emakumeentzako Internet eta sare sozialei buruzko ikastaroa antolatu du Bekoz Bekok. Ikastaro trinkoa da, eta, larunbata goizetan emango dute, 09:00etatik 14:00etara. Datak behin betiko zehazteke, urriaren 22an eta 29an izatea aurreikusi dute. Ikastaro...

admin

Urolaren kontra jokatuz ekingo dio etzi Trintxerpek denboraldiari

Etzi hasiko da Liga trintxerpreko talde gorenarentzat. Don Boscon du partida, Urolaren kontra, 16:30ean. Printzipioz, faborito dira zuri-urdinak, baina Trintxerpeko entrenatzaile Josu Zubia ez da fio: «Txanpa onean datorren taldea da, igo berria. Hala...

admin

Igandean itxiko dute udako igerilekua, eta larunbatean itxiera festa izango da

Udako igerilekua igandean, hilaren 11n, itxiko dute. Denboraldiari agur esateko, bezperan (etzidamu, larunbata, alegia), jolasak eta askaria antolatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Zehazki, puzgarriak eta txokolate jatea prestatuko dituzte aurtengo udar...

admin

Urtxintxa Eskolak begirale ikastaroa antolatu du Irunen

Urtxintxa Aisialdi Eskolak Begirale ikastaroa antolatu du Irunen. Ikastaroa hilaren 16an hasi eta otsailaren 4an amaituko da (ikus egutegia Urtxintxaren webgunean). Izen ematea bi modutara egin daiteke, Urtxintxako egoitzan, hilaren 15era arte 09:00tatik 13:00etara, edo internet bidez. Bi ikastaro mota eskaintzen ditu Urtxintxak, trinkoa eta estensiboa, baina bakarrik lehena emango da Irunen(estensiboa nahiago dutenek Donostira joan beharko dute. Ikastaroaren prezioa 480 eurokoa da, dena barne.

admin

Alkar Txikin izena emateko azken eguna da gaur

Euskal dantzetan trebatu nahi duten haur antxotarrek gaur dute  Alkar Txikin izena emateko azken aukera. Alkartasuna Dantza Taldeko arduradunek esan dutenez, Azokako bigarren pisuan izango dira gaur, 17:30etik 18:30era. Izena emango duen haurraren arg...

admin

Antxoko Jai Batzordeak bilera du gaur

Udaletik jakinarazi dutenez Antxoko Jai Batzordeak bilera egingo du gaur, 19:30etik aurrera, Azokan.

admin

105 euri litro

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 105 euri litro jaso zituen abuztuan. Iazko hilabete berean baino 43 litro gutxiago. Iazko uztailean 148 euri litro jaso zituen.

admin

1955an jaiotako lezoarrek urriaren 15ean egingo dute bazkaria

Urriaren 15ean zita jarri dute 1955ean jaiotako lezoarrek. Izan ere, aurtengo kintoen bazkaria egingo dute larunbat horretan. Bazkaria Pasai Donibaneko Txulotxo jatetxean izango da. Izena eman nahi duenak oraindik badu astia. Hilabete barru (urriaren 7...

admin

“Errausketaren kontra mugitzen jarraitu behar dugu”

Gipuzkoako Errausketaren Aurkako Plataformen Koordinadorak urteak daramatza hondakinen errausketaren aurkako borrokan, eta hainbat ekintza egin ditu: “Denbora luzean aritu arren ez dugu etsi eta gainera gizartean hiri-hondakinen arazoaren inguruk...

admin

Motorren IAT, Kontzejupean

Motorren IAT azterketa pasatzeko aukera dago aste honetan herrian. Gaur izan da lehen saioa. Kontzejupean jarri zuen postua Irungo IAT zentroak, 08:30etik 13:30era. Etzi egingo dute bigarren saioa. Azterketa egin ahal izateko, aurrez ordua hartu behar ...

admin
Gehiago