Igandean itxiko dute udako igerilekua, eta larunbatean itxiera festa izango da

Udako igerilekua igandean, hilaren 11n, itxiko dute. Denboraldiari agur esateko, bezperan (etzidamu, larunbata, alegia), jolasak eta askaria antolatu dituzte, 16:00etatik aurrera. Zehazki, puzgarriak eta txokolate jatea prestatuko dituzte aurtengo udar...

Udako igerilekua igandean, hilaren 11n, itxiko dute. Denboraldiari agur esateko, bezperan (etzidamu, larunbata, alegia), jolasak eta askaria antolatu dituzte, 16:00etatik aurrera.

Zehazki, puzgarriak eta txokolate jatea prestatuko dituzte aurtengo udari agur esateko.
“Uda honetan egin duen eguraldi aldrebesa kontuan hartuta”, udako igerilekuen erabileraren balorazio positiboa egin du hori kudeatzen duen OKISA SA enpresak: “Izan ere, uztailean, esate baterako, Oiartzungo zein inguruko herrietako udalekutako haurrak etorri ziren igerilekura”.

Guztira, 22.000 erabiltzaile inguru izan dira igerilekuan ekainaren 11n ireki zenetik, “gehienak bazkideak”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.