EPLEk ikasturte berria hasiko du astelehenean

EPLEkoei ere bukatu zaizkie oporrak, eta laster hasiko dira esku pilotako eta palako entrenamenduekin eta partida ofizialekin. Elkartetik jakinarazi dutenez, astelehenean 2003. urtea baino lehen jaiotakoei (8-11 urte) egin diete deialdia esku pilotako lehen saiora joateko. Entrenamenduak astelehen eta asteazkenetan edukiko dituzte Fanderiako pilotalekuan, 17:00etatik 19:00etara. 12 urtetik aurrerako neska-mutilek, berriz, toki berean entrenatuko dute, baina astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. EPLEtik zehaztu dute oraindik badagoela izena emateko aukera. Hala, dagokien egunetan pilotalekutik pasatu beharko dute edo begiraleekin jarri harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Esku pilotaz gain, palan ikasteko aukera ere badagoela gogorarazi dute. 1997. urtean edo lehenago jaiotako neska-mutilei egin diete deialdia. Izena emateko edo informazio gehiago lortzeko, palako arduradunarekin jarri beharko dute harremanetan 687 92 04 28 telefono zenbakian (Julen). Pilotan edo palan ikasi nahi duten guztiei egin diete deialdia entrenamendu egunetan Fanderiako pilotalekutik pasatu daitezen.  

admin

Aiton Bordakoek ikastaroak hasi dituzte

Oporren ondoren, Aiton Borda Lezoko zaharren egoitzako kideak berriro ere hasiko dira ikastaroekin. Honakoak dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak: erlaxazioa-yoga, eskulanak, soinketa eta oroimenaren estimulazioa. Horietako ikastaro bat egin nahi duenak asteartetik ostiralera pasatu behar du egoitzako idazkaritzatik, 11:00tatik 12:30era.   Abesbatza ere, martxan Udako oporren ondoren, Aiton Bordako abesbatza ere berriro hasiko da entseatzen. Asteartean izango da lehenengoa, 19:00etatik aurrera.  

admin

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren herri mailako finalak jokatuko dituzte bihar

Josetxo Etxandi Oroitaldiaren XXXVI. ekitaldia bukatzear da. Bihar arratsaldean, 18:00etatik aurrera, herri mailako finalak jokatuko dituzte.Honakoak izango dira finalak: Haur Mailan, Lobete eta Perurenak Pazos eta Sanchezen kontra jokatuko dute; Gazte Mailan, Galarraga eta Tovalek Ugarte eta Garmendiaren kontra jokatuko dute eta helduen finala tabernatarrek Jimeno eta Askasibarren kontra jokatuko dute. Herenegun, Santa Krutz Egunean, federatuen finalak jokatu zituzten Bekoerrotako pilotalekuan. Horrela, seniorretan, Ezkurdia eta Otxandorena nafarrek Larrañaga eta Altunari irabazi zieten. Ezkurdiak ikuskizuna eman zuen, eta Otxandorena bikain aritu zen atzeko koadroetan. 22 urtez azpiko finalak, berriz, ez zuen kolorerik izan. Elezkanok eta Larunbek 22-2 irabazi zieten Urionabarrenetxeari eta Kerman Galarzari. Gazte Mailan, berriz, Juarisitik eta Rezustak Labaka eta Apeztegiari irabazi zieten.    

admin

Denda kalea itxita datorren astelehenetik

Kultur Etxearen inguruko lurpeko kanalizazio lanak direla eta, Denda kalean ibilgailuen zirkulazioa eten egingo dute datorren astelehenetik aurrera. Lau astez itxita egongo da, eta ibilgailuen zirkulazioa bi noranzkoa izango da Harategi, Etxenagusia Ma...

admin

Platako Itsasargira XI. Igoera, hilaren 24an

Trintxerpeko Atletiko Klubak antolatuta, Platako Farolari Igoera egingo dute hilaren 24an hamaikagarrenez. San Pedroko pilotalekutik abiatuko dira korrikalariak, 17:30ean. Izena pilotalekuan bertan eman ahal izango da, probaren egun berean, 17:00ak arte eta aldez aurretik, 670 63 55 52 telefono zenbakira deituta, Laister Kirolak dendan edo www.herrikrossa.com webgunean. Dortsalen banaketa  15:30ean egingo dute. Izen-ematea 6 euro balio du aldez aurretik eginez gero, eta 9 euro egun berean ematekotan. Ibilbideak, 4,189 metro ditu luzeeran, eta 125 metroko altuera. Garaiera berriz, 95 metrokoa. Ibilbidearen errekorrak Markarik onena gizonen karreran, 2005. urtekoa da,  14 minutu eta 27 segundorekin. Emakumezkoen proban, aldiz, 2002an lortu zuten markarik onena,  17 minutu eta 32 segundorekin. Garaikurrak Maila bakoitzeko lehenengo hiru sailkatuentzako izango dira garaikurrak, eta parte hartzaile guztien artean kirol materialaren zozketa egingo dute. Lasterketaren ibilbidea ondokoa da: San Pedroko pilotalekua, hilerriko igoera, Faroko pasealekua, Platako farola, San Pedroko pilotalekua.

admin

Real Union Bren kontra jokatuko du Oiartzunek

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzungo mutilek Real Union B taldearen kontra jokatuko du asteburuko jardunaldia. Bihar dute hitzordua, 15:30ean, Gal zelaian. Arerio gogorra da oiartzuarrek aurrean izango dutena. Liga hasi besterik ez da egin, baina leh...

admin

Igor Makazagak San Juan utzi du

San Juango entrenatzaile eta arraunlari Igor Makazagak taldea utziko du. Hala esan die bere taldekideei. Azken lau urteak San Juanen eman ditu Makazagak, prestatzaile eta arraunlari. Arrosek azken urteetako lorpenik garrantzitsuenak, TKE Ligara igoera ...

admin

Egoitza berrian

Udal Ikastola Partzuergoaren egoitza berriaren lehenengo fasea bukatu da eta haurrek egoitza berrian hasi dute ikasturtea. Hilaren 2an hasi zen ikasturtea Udal Ikastola Partzuergoko ikasleentzako eta askok egoitza berria estreinatu dute. Lekualdatzen lehenengoak Zaharren Egoitzan zeuden ikasgeletako haurrak izan dira. 11 ikasgela, sukaldea, psikomotrizate gela, tailer gela, jolasparkea, anfiteatroa… ditu egoitzak 1.400 metro koadrotan. Etorkizunean bigarren solairua izango du.  

admin

Zaintzaileen ikastarorako izena emateko azken eguna

Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena emateko epea ire...

admin

Gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasiko dute astelehenean Aiton Bordan

Udazkena hurbiltzen ari dela eta, Aiton Bordan gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasiko dute astelehenean. 65 urtetik gorako pertsonek astelehenetan, astearteetan eta asteazkenetan jaso ahal izango dute txertoa. Goizeko hamarretan hasiko dira txert...

admin

BTT probaren XIX. ekitaldian izena eman daiteke jada

Tradizio bilakatu da jada Lezoko  BTT proba: XIX. ekitaldia Ohi bezala, santakrutzen ondoren egingo dute aurten ere. Hilaren 25ean izango da proba, eta izena emateko epea zabaldu dute. Errenteria-Oreretako Ciclos Iñaki dendan (Zubiaurre pasealekua, 2...

admin

Erditze aurretik fisikoki prestatzeko ikastaroa

Haurdun dauden Errenteriako emakumeek erditzea aurreko prestaketa fisikoa egiteko aukera izango dute datozen hilabeteotan. Zehazki, haurdunaldiko 32. astetik aurrera praktikan jartzeko moduko ikastaroa da. Sei orduko iraupena du, eta lau saio egingo di...

admin

Hamarna urteko kartzela jarri diete Otegi eta Diezi, eta zortzinakoa Jacinto, Zabaleta eta Rodriguezi

Espainiako Auzitegi Nazionaletik atzo filtratutakoa bete da: auzitegi hartako laugarren aretoko epaileek Vicente Gonzalez Mota fiskalak eskatutako kartzela zigorrak jarri dizkiete Errenteria-Oreretako Sonia Jacintori eta Arnaldo Otegi, Rafa Diez Usabiaga, Miren Zabaleta, eta Arkaitz Rodriguez gainontzeko ezker abertzaleko kideei Bateragune auzian, ETAkoak izatea eta Batasunaren Mahai Nazional berria osatzea egotzita. Talde bat osatu zuten bostek, epaileen arabera, eta Otegi eta Diez ziren buruak. Erabakia salatzeko, bihar 12:30ean elkarretaratzea deitu dute Xabier Olaskoaga plazan (Niessen). Astelehenean, berriz, 12:00etan, elkartuko dira Herriko Enparantzan. Gehiengo sindikalak, LAB, ELA, EILAS, Hiru eta EHNE, bat egin du asteleheneko deialdiarekin. Otegi eta Diezi hamarna urteko espetxe zigorra ipini diete, eta zortzinakoa Zabaletari, Rodriguezi eta Jacintori. Txelui Moreno, Mañel Serra eta Amaia Esnal absolbitu egin dituzte. Polizia operazioa 2009ko urriaren 13an egin zuen Espainiako Poliziak Baltasar Garzon epaileak aginduta. Rufi Etxeberria eta Ainara Oiz ere atxilotu zituzten baina gero euren aurkako salaketa kendu zuten. Atxiloketaren garaian, ezker abertzalea estrategiari buruzko gogoeta haster zen, Otegik-eta sustatuta. Aurtengo ekainaren 27an hasi zen epaiketa. Angela Murillo, Teresa Palacios eta Juan Francisco Martel epaileek osatu dute epaimahaia. Epaiketan fiskalak adierazi zuen Otegi eta Usabiaga ETAko buru zirela “Bateragune prozesuan zuten arduargatik”. Auzipetu guztiek, ordea, bide soilik politiko, baketsu eta demokratikoen alde agertu ziren epaiketan. Atxiloketak [...]

admin

Kukai Kolonbiara

Kukai Dantza Konpainia Kolonbian da egunotan Soka ikuskizuna aurkezten. Zehazki, Manizaleseko Arte Eszenikoen Nazioarteko Jaialdian dabiltza atzotik igandera arte. Soka bost dantzari eta bi perkusioa jotzailerentzako pieza koreografikoa da. Soka dantza...

admin

Kuadrillategin izena eman daiteke hilaren 23 arte

Ondo pasatu eta euskaraz lagun mordo bat egiteko aukera ematen du Kuadrillategik. Koadrilan ondo pasatzeko gune bat da. Dagoeneko DBH 2. mailako gazteek izena eman dezakete egitasmoan. Hilaren 23a —datorren ostirala— da izena emateko azkeneko eguna...

admin

Bihartik aurrera, festa Agustinetan

Auzoetako jaiak ez dira oraindik amaitu, eta horren adibide dira Agustinetako festak. Bihar arratsaldean hasiko dira ekimenekin, baina batik bat larunbatean zentratuko dira ekintza gehienak. Jaien bigarren egunean, patata, arrautza eta olioa osagai dit...

admin

Etzi Donostiara joateko deia egin du ‘Egin dezagun bidea’ ekimenak

Egin dezagun bidea  ekimenak, etzi, Donostian, 17:30ean Antiguako zubitik irtengo den  manifestaziora joateko deia luzatu die herritarrei. Manifestazio horrek,  “Euskal Herrian zabaltzen ari den aro politiko berrian, Espainiako eta Frantziako ...

admin
Gehiago