
Heldu den larunbatean Irun Hiria Igeriketa Trofeoa antolatuko dute Azken Portu kiroldegian. Horrez gain, waterpolo partida bat jokatuko dute ere; ondorioz, igerilekuak eta spa zerbitzua ohiko erabileentzako itxita egongo dira arratsaldean. Zerbitzua et...

Anaka 1881 eta Gordezan elkarteek antolatuta, Ficobako jatetxeko Iñigo Lavadok sukaldaritzaren gaineko solasaldia emango du bihar Anakako elizan, 19:00etatik aurrera. Hitzaldiaren ondoren bi lagunentzako afari baten zozketa egingo dute. Hitzaldia eliz...

Asko dira eskualdeko kirol taldeen emaitzen berri ematen duten komunikabideak. Baina horren berri euskaraz eman dutenak gutxi dira, Irungo Hitza horietako bat, eta Kiroletik bloga bestea Unai Oiartzun Irastortza kazetaritza ikasle irundarrak (Irun, 1992) duela bi aste sortu duen Kiroletik bloga (http://kiroletikblog.blogspot.com). Irun eta Hondarribiko kirol emaitzak, partidetako prebiak eta laburpenak, eta taldeek sortzen duten informazioez idazten du Oiartzunek Kiroletik blogean; inkestak ere egiten ditu, eta aurrerantzean erreportaiak eta elkarrizketak sartzeko asmoa du. Nola sortu zen bloga egiteko ideia? Helburua zen gai baten inguruan idaztea eta nik idatzitakoa jendeak irakurtzea. Kirolaren gaia aukeratu nuen eskualdean kirolari buruz ez zegoelako informazio nahikorik, edo dagoena oso sakabanatuta dagoelako. Dagoen informazio hori bideratzea pentsatu nuen, zerbait gehiago eskaintzeko asmoz. Lehen jarraitzen zenuen gaia al da? Bai, jarraitzen nuen, baina orain gehiago. Ez kirol talde, eta kirolari guztiak, baina jarraitzen nuen. Hasierako ideia partiden kronikak eta prebiak eskaintzea zen, inkestak, bideoak sartzea… bideoena erronka da; bat edo beste sartu dut, baino gehiago sartzea gustatuko litzaidake. Ikasten ari zaren karrerarako baliagarria izango zaizula uste al duzu? Bai, uste dut praktika bezala, ondo etorriko zaidala. Hasiera batean egiten ari naizen gauza bakarra beste komunikabideetan ageri dena nire erara idaztea da, baina aurrerago erreportaia txikiak edo elkarrizketak egin [...]

Real Unionek berdindu zuen larunbatean Mirandes Bigarren B Mailako liderraren aurka, Galen jokatutako partidan (0-0). Lehen zatian Mirandakoak izan ziren nagusi, baina bigarrenean baloiaren jabetza txuribeltzena izan zen. Bi taldeek golak sartzeko auke...

Bidasoa Irunek garaipen garrantzitsua lortu zuen larunbatean Artalekun, Alcobendasen aurka. Partida oso borrokatua izan zen, eta azken segunduraino ez zen erabaki. Azkenean, irundarrak nagusitu ziren, gol bateko aldearekin (29-28). Hamahiru jardunaldi ...

Baionako Maurice Ravel Kontserbatorioko ikasleek musika klasikoko entzunaldi Sinplea eskainiko dute ostegunean Varietes aretoan, 18:00etatik aurrera. Emanaldia doan izanen da.

Herriarteko Orkestrak eguberriko kontzertua eskainiko du heldu den igandean, hilaren 18an, Varietes aretoan. Zugarramurdi jaunak zuzenduko du emanaldia, eta jendearentzako libre izanen da, doan. Musika klasiko eta jazz musikako obra ezagunak interpreta...

Hendaian Kantuz ekimenaren saio berri bat eginen dute heldu den igandean, hilaren 18an.

Igandean, Oier Sarasti eta Ander Imaz Oiarpeko pilotariek Gipuzkoako Ezker Hormako Txapelketa jokatuko dute, Urretxuko pilotalekuan. Aurkari, Amezketako Zazpi Iturri taldeko Altuna eta Tolosa izango dituzte. Final gogorra eta parekatua espero dute.

BERRIA.INFO-k jakin duenez Frantziako Poliziak Julen Mujika sanjuandarra eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu ditu gaur goizean Donibane Garazin. Albiste agentzien arabera Laurence Levert epaileak eman du atxilotzeko agindua, eta ETAko kidetzat jo dituzte...

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Mirandes 0-0 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Roteta 4-0 Mondragon-Real Union 0-0 Erregional Preferente Maila Mariño-Lengokoak 4-4 Allerru-Dunboa Eguzki 1-4 Eskubaloia Zilarrezko maila Bidasoa Irun-Alcobenda...

Abenduko odol erauzketa saioa gaur egingo dute. 18:00etatik 20:00etara izango da elkartasun keinua egiteko aukera anbulatorioan. Odola eman dutenei askaria emango diete. Herritarrei animatzeko deia egin diete.

Virginia Imaz ipuin kontalariak gaztelerazko ipuinak kontatuko ditu ostegunean, Ikust Alaia udal liburutegian. Ekitaldiaren goiburua Corazonadas izango da, eta arratsaldeko zazpiak eta erdietan hasiko da.

Aste honetako Zure abenturaren bila programan euskarazko proiekzio bat ikusteko aukera izango da. 2007ko maiatza eta 2008ko urria bitartean Joanesek 26.000 km egin zituen bizikletaz; 29 herrialdeetan zehar, planetako leku ezkutukoenetako batzuk zeharkatu zituen egileak.

Rene Gouzennek zuzentzen duen Cave Poesie antzerki taldeak Et puis, quand le jour s’est levé, je me suis endormie antzezlana taularatuko du heldu den ostiralean Mendi Zolan kultur gunean. Denis Rey aktoreak eginen ditu interpretazio lanak eta argi diseinua Michael Vigierrek egindakoa izanen da. Obra lehen pertsonan idatzitako testua da, elkarrizketak tartekatzen dituena. Zoriaren atzeko lasterketa baten modukoa, antzerkiaren, maitasunaren, sexuaren, bizitzaren eta heriotzaren inguruko iniziazio bidaia kontatzen du, biziturikoa nola amesturikoa umorez eta samurtasunez beterik. Ostiraleko antzezkizuna Kultur Sasoiko ekitaldi bat da eta, hortaz, deskontu txartela erabil daiteke. Sarreraren prezioa, bestela, 12 eurokoa da. Kultura Zerbitzutik aldez aurretik erreserba egiteko abisua eman dute, tokia mugatua delako. Horregatik telefono zenbaki honetara deitzeko eskatzen dute: 0559 48 30 49.

Hendaian azken bi urtez antolatu diren kultur hitzorduetan eginiko argazkiak bildu ditu Armand Cordobes argazkilari amateurrak, Mendi Zolan kulturgunean jarri duen bildumarako. Gaur inauguratuko dute. Zuri beltzeko zein kolorezko argazkiak dira, xumetasun handia azaltzen dutenak. Herriko karrriketan (Antzerkiaren maiatza, ikusgarriak…) zein kultur azpiegituretan (Varietes gela, Mendi Zolnan…) eginiko irudiak erakutsiko ditu egileak. Cordobesen erakusketa hilaren 13tik 24ra egonen da zabalik Mendi Zolaneko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00era eta 14:30etik 19:00etara. Informazio gehiagorako bisitatu aretoaren webgunea, edo deitu telefono zenbaki honetara: 0559 48 30 49.