Herriko kultur ekitaldien argazkiak erakutsiko ditu Armand Cordobesek Mendi Zolanen
Hendaian azken bi urtez antolatu diren kultur hitzorduetan eginiko argazkiak bildu ditu Armand Cordobes argazkilari amateurrak, Mendi Zolan kulturgunean jarri duen bildumarako. Gaur inauguratuko dute. Zuri beltzeko zein kolorezko argazkiak dira, xumetasun handia azaltzen dutenak. Herriko karrriketan (Antzerkiaren maiatza, ikusgarriak…) zein kultur azpiegituretan (Varietes gela, Mendi Zolnan…) eginiko irudiak erakutsiko ditu egileak. Cordobesen erakusketa hilaren 13tik 24ra egonen da zabalik Mendi Zolaneko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00era eta 14:30etik 19:00etara. Informazio gehiagorako bisitatu aretoaren webgunea, edo deitu telefono zenbaki honetara: 0559 48 30 49.
Hendaian azken bi urtez antolatu diren kultur hitzorduetan eginiko argazkiak bildu ditu Armand Cordobes argazkilari amateurrak, Mendi Zolan kulturgunean jarri duen bildumarako. Gaur inauguratuko dute.
Zuri beltzeko zein kolorezko argazkiak dira, xumetasun handia azaltzen dutenak. Herriko karrriketan (Antzerkiaren maiatza, ikusgarriak…) zein kultur azpiegituretan (Varietes gela, Mendi Zolnan…) eginiko irudiak erakutsiko ditu egileak.
Cordobesen erakusketa hilaren 13tik 24ra egonen da zabalik Mendi Zolaneko ohiko ordutegian, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 13:00era eta 14:30etik 19:00etara. Informazio gehiagorako bisitatu aretoaren webgunea, edo deitu telefono zenbaki honetara: 0559 48 30 49.


