Cave Poesie taldeak ‘Et puis, quand le jour s’est levé, je me suis endormie’ antzeztuko du ostiralean
Rene Gouzennek zuzentzen duen Cave Poesie antzerki taldeak Et puis, quand le jour s’est levé, je me suis endormie antzezlana taularatuko du heldu den ostiralean Mendi Zolan kultur gunean. Denis Rey aktoreak eginen ditu interpretazio lanak eta argi diseinua Michael Vigierrek egindakoa izanen da. Obra lehen pertsonan idatzitako testua da, elkarrizketak tartekatzen dituena. Zoriaren atzeko lasterketa baten modukoa, antzerkiaren, maitasunaren, sexuaren, bizitzaren eta heriotzaren inguruko iniziazio bidaia kontatzen du, biziturikoa nola amesturikoa umorez eta samurtasunez beterik. Ostiraleko antzezkizuna Kultur Sasoiko ekitaldi bat da eta, hortaz, deskontu txartela erabil daiteke. Sarreraren prezioa, bestela, 12 eurokoa da. Kultura Zerbitzutik aldez aurretik erreserba egiteko abisua eman dute, tokia mugatua delako. Horregatik telefono zenbaki honetara deitzeko eskatzen dute: 0559 48 30 49.
Rene Gouzennek zuzentzen duen Cave Poesie antzerki taldeak Et puis, quand le jour s’est levé, je me suis endormie antzezlana taularatuko du heldu den ostiralean Mendi Zolan kultur gunean. Denis Rey aktoreak eginen ditu interpretazio lanak eta argi diseinua Michael Vigierrek egindakoa izanen da.
Obra lehen pertsonan idatzitako testua da, elkarrizketak tartekatzen dituena. Zoriaren atzeko lasterketa baten modukoa, antzerkiaren, maitasunaren, sexuaren, bizitzaren eta heriotzaren inguruko iniziazio bidaia kontatzen du, biziturikoa nola amesturikoa umorez eta samurtasunez beterik.
Ostiraleko antzezkizuna Kultur Sasoiko ekitaldi bat da eta, hortaz, deskontu txartela erabil daiteke. Sarreraren prezioa, bestela, 12 eurokoa da. Kultura Zerbitzutik aldez aurretik erreserba egiteko abisua eman dute, tokia mugatua delako. Horregatik telefono zenbaki honetara deitzeko eskatzen dute: 0559 48 30 49.


