
Altzibarko etxe berrien lanak hasi berriak dira eta lehen eremu hori ixten zuen sarearen euskarriak agerian gelditzen ari dira. Euskarri edo poste moduan erabiltzen diren piezak errailak dira: trenbide errailak, hain zuzen ere. Errail horiek, Zorrolako trenarenak izan ziren garai batean. Lezo Errenteriako Norteko geltokira bidaia egiten zuen mineral garraiarorako Zorrola trenarenak (ez Arditurriko trenarenak, ezberdinak dira). 1898an jarriak, 1955an jaso zituzten, eta zenbaitetan Altzibarko eta Karrikako zelaietan itxiturak eusteko erabili ziituzten ondoren.

Francis Cerdaren Moana ontzia bihar goizean itsasoratuko dute. 10:00etan izanen da, Atsegin portuko eremu teknikoan. Cerdaren ontziak Bouvet Guyane 2012 lasterketan parte hartuko du, urtarrilaren 29tik aurrera. Martxoan izanen da sari banaketa. Jean-Ba...

8 eta 13 urte bitarteko haurrentzako da; Kultura Sailean eta Bekoerrotan eman daiteke izena. Gabonak Kirol ekimena jarri du abian Lezoko Udalak, abenduaren 26rik urtarrilaren 5era arte. Udaleku horietan izena emateko epea, baina, hilaren 15ean bukatuko...

Klink elkarteak, bestalde, II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatu ditu hilaren 19tik 22ra, Sebastian sukaldariaren laguntzarekin. Gabonetako platerak prestatzen erakutsiko du. Jardunaldiak arratsaldez egingo dituzte, 17:00etatik 19:00etara. Lau egunetako ekimenak hamabost euro balio du eta parte hartu nahi dutenek Kutxako ondorengo kontu korronte zenbakian sartu behar dute dirua: 2101 0039 12 0006527246 (ikastaroa eta izen-abizenak adierazi behar dituzte interesa dutenek). Zehazki, Gabon gau eta urte zaharreko afarietarako, eta hilaren 25etik urtarrilaren 1era egiten diren bazkarietarako menuak prestatzen erakutsiko du Sebastian sukaldariak. Gainera, jardunaldietan bilduko duten diruaren zati bat hil honetan Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren aurka egiten ari diren kanpainara bideratuko dute.

Bihartik aurrera, paperean marraztuta dauden pertsonajeek hartuko dute Irungo Ficoba erakustazoka. Izan ere, Komikirunen laugarren ekitaldia ospatuko dute igandera arte. Horrela, komikiekin zerikusia duten hainbat jardueretan parte hartzeko aukera izango dute Ficoba erakustazokara joaten direnek. Doan, gainera, bertara sartzeko ez baita ordaindu behar, ezta jardueretan parte hartzeko (kartak edo booster-ak erosi behar direnetan izan ezik). Bihar 11:00etan hasiko da komikiaren saloia, eta egitarau oparoa antolatu dute Pokerface taldeak, Gaztelekuak eta Irungo Udalak. Bihar eta etzidamu 21:00etan itxiko dute, eta etzi ordu erdi beranduago. Hainbat tailer Komikien eta bertan jatorria duten hainbat jardueren zaleek badute, beraz, non gozatu. Horrela, hainbat tailerretan parte hartzeko aukera izango dute: eskulanetan ariko direnetan; marrazketa eta marrazketa azkarrekoetan; mozorroetakoetan; bideo jokoak nola sortu erakusten dituztenetan; itsasgarrienean; ilustrazio digitalekoetan eta plastilina tailerrekoetan, besteak beste. Horrez gain, rol jokoetan nola ibili irakatsiko dute, baita Magic izeneko jokoan aritzen ere. Hitzaldirik ez da faltako, eta txapelketetan aritzeko aukera ere izango dute Ficobara hurbiltzen direnek, bai jokoetakoetan bai sorkuntzakoetan. Horrez gain, komiki saloia osotasunean ezagutzeko bisita gidatuak antolatu dituzte. Feriak iraun bitartean filmak ere proiektatuko dituzte. Komiki tailerra bultzatu Komikirun azoka Gaztelekuko komikigileen lana sustatu eta zabaltzeko helburuarekin antolatzen dute, eta beste hainbat diziplinekin [...]

Leporaino bete zen, lehengo igandean, Beltzenia auzoko Daniel Ugarte pilotalekua. Han ospatu zuten Hendaiako Eskolarteko IV. Euskal Kantu Txapelketa eta ia 200 haurrek parte hartu zuten. Hiri Barneko eskolako Ttirrittak taldeak irabazi zuen txapelketa, Nevadarat joan nintzen kantuarekin. Bigarren saria, Lizardiko eskolako Ortzadarra taldearentzat izan zen, Kolore, kolore kantuarekin. Intzurako eskolako Euskaldunen Etxea taldeak irabazi zuen hirugarren postua Kantuz abestiarekin, eta laugarren saria bi taldek eskuratu zuten: Hondartzako eskolako Euskararen Piratak taldeak Kontrapas kantuarekin, eta ikastolako Kimuak taldeak, Ama kantuarekin. Azkenik, antolatzaileen sari berezia Lizardiko eskolako Ortzadarra taldeak jaso zuen. Sariak Ttirrittak eta Ortzadarra taldeek, sari gisa, ateraldi bat eginen dute datorren urteko otsailean, Uztaritzera, eta han Herri Soinulariak elkarteak Lapurdiko Ihauterien gainean prestatu duen ikuskizunean parte hartuko dute. Hirugarren saria eskuratu duten Euskaldunen Etxea taldekoek Bixintxoetan kantatuko dute, urtarrilaren 22an, San Bixente elizan, festetako abesbatzen kontzertuaren karietara. Azkenik, laugarren saria eskuratu duten bi taldeek txalaparta tailer bana ukanen dute eskolan. Ekitaldi arrakastatsua Jean Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezak eta Mikel Berra euskara auzapezordeak parte hartzaile guztiak zoriondu dituzte eta euskararen aldeko ekitaldi horren arrakasta eta garrantzia nabarmendu dituzte.

Las ateridas manos del alba. Izenburu hori jarri diote Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak poesia lanari gaztelaniaz. Pamiela argitaletxeak kaleratu du liburua, itzuli ondoren. Poesia bilduma horrekin 2009ko Euskadi Literatura Saria eskuratu zue...

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako hirugarren eta azken finalaurrekoan Ainhoa Agirreazaldegi, Iñaki Apalategi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Jokin Uranga, Jon Martin oiartzuarra eta Amaia Agirre aritu ziren kantuan Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Saio hori aztertzeko Laxaro Azkune Sudupe kazetari eta bertsozale azpeitiarra izango du lagun Jon Artano Izetak aste honetan Hitzetik Hortzera saioan, igandean 22:30ean, ETB1ean (bezperatik eitb nahieran-en). Azkuneri eman dio Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak Ilunbeko final handian GPuntuko irabazleari txapela janzteko ohorea eta horren inguruan ere jardungo dira. Arreta handiena ordea Galarretan, erremontearen tenpluan, gertatutakoari eskainiko diote: oholtzan gertatutakoa eta oholtzatik kanpo gertatutakoa ere erakutsiko du; bertsoaldi onenak eta kartzelako tentsio uneak, baita Nikolas Zendoiak sinatutako kronika ere.

Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola saritu dituzte baita ere, otordu banarekin Unai Castillok irabazi du Zeateakoizut? kanpainaren zozketa Pasaian. Bi tabernari ere saritu dituzte, Donibaneko Atari tabernako Patxi Sein eta Ana Rezola. Unai Castillok Oiartzungo Zuberoa jatetxean bi lagunentzako otordua irabazi du, eta Patxi Seinek eta Ana Rezolak, Trintxerpeko Izkiña tabernan otordu bana. Oarsoaldeko ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko helburuz sustatu dute kanpaina Errenteria, Oiartzun eta Pasaiako udaletako Euskara departamentuek eta Oarsoaldea Garapen Agentziaren Euskara Zerbitzuak. Urrian zehar, hiru astez, kontsumizioa euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bana ematen zieten hainbat tabernetan, bezeroek beren datuak jarri eta zozketa batean parte har zezaten. Pasaian, hamabost establezimenduk hartu dute parte kanpainan. Antolatzaileek kanpaina «arrakastatsua» izan dela esan dute, eta orain establezimenduetan euskaraz eskatzeko ohitura zozketarik ez dagoen egoeretara zabalduko dela espero dute. Establezimenduak Donibane: Atari eta Itziar. San Pedro: Muguruza, Gure Borda, Antxeta, Amura eta Marisol. Trintxerpe: Abenida, Erdibana, Dax, Izkiña. Antxo: Dani, Leunda, Laket eta Etxe-Ona.

LARRUZKO PALETA Hirugarren Maila. Txost 2-Euskal Jolas 1: 17-35. Gazteleku-Txost 3: 35-32. Bigarren Maila. Txost-Oiangu: 23-35. Lehenengo Maila. Txost-Usurbil: 35-9.

Alderdi sozialistaren arabera, Oiartzunek, Hernanik eta Usurbilek Itsasura eraman nahi dute zabor organikoa. PSE-EEk jakinarazi duenez, Hernani, Usurbil eta Oiartzunek osatutako Garbitania elkartea Eusko Jaurlaritzarekin baimen batzuk kudeatzen ari da,...

Ehun lagun inguruk egin dituzte gerrikoa aldatzeko azterketak Honbu Japoniar Zentro Kulturalean. Igandean, hilaren 4an, inguruko herrietako eta Oiartzungo ia ehun pertsona hurbildu ziren herriko Honbu Japoniar Zentro Kulturalera, gerrikoa aldatzeko kenpo azterketa egitera. Lau urteko haurretatik hasi, eta 70 urteko adinekoetaraino, denetariko pertsonak pasatu ziren graduko epaimahaiaren aurretik. Kenpoko lau iraskaslek osatu zuten epaimahaia: Shihan Vidalek (8 dan), Pilar Martinezek (5 dan), Gorka Osak (4 dan), Alain Isasak (2 dan) eta Modesto Ordokik (2 dan). Kenshien —kenpo egiten duten kirolarien— maila oso altua izan zela nabarmendu dute Honbuko arduradunek: «Maila altua gerriko naranjetan, berdeetan eta urdinetan izan zen nabarmenena». Honburen ospea, gora Honbu Japoniar Zentro Kulturala ospe gehiago hartzen ari da urtetik urtera. Gero eta ikasle gehiago dituzte, eskaintzen dituzten hamaika jardueretan. «Seriotasun garantia dugu, eta emaitzak lortzeko garantia ere bai», nabarmendu dute.

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako (GPuntuko) finala hilaren 18an jokatuko dute, Donostiako Illunben, 16:30etik aurrera. Bertara joan nahi duenak jada eskuragarri ditu sarrerak. Oarso Bidasoko taberna hautan eros daitezke sarrera horiek: Arkaitzan (Err...

Klink elkarteak Kontsumo solidarioa bularreko minbiziaren kontrako kanpaina berria martxan jarri du. Hainbat hornitzaileekin akordioak lortu ondoren, produktuetan deskontuak lortu dituzte, eta erositako produktu bakoitzeko euro bat kanpainara bideratuko dute. Gainera, etzi Klink elkartean egingo duten bertso afarian lortutako dirua ere bularreko minbiziaren kanpainarako izango da. Uxue Alberdi eta Beñat Gaztelumendi bertsolariak izango dira bertan. 1.010 euro azaroan Hondarribiko behartsuenentzako azaroan egin zuen Zorioneko saltoak eman kanpaina solidarioan bildutako 1.010 euroak Caritasi eman zizkion Klink elkarteak iragan astelehenean. Han izan ziren, Caritaseko Mertxe Ancisar eta Txaro Berrotaran, eta Klink elkarteko Mikel Obeso eta Toño Gonzalez. Eskerrak eman zituen Caritasek, eta dirua behartsuenen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten.

Electric Therapies izeneko saioa egingo dute gaur goizean eta arratsaldean Pagoa dantzalekuan. Zehazki, 06:00etan hasiko dute jaia, eta 16:00etan bukatu. Wei eta Titof disko jartzaileak arduratuko dira musikaz. Bihar, berriz, techno gaua izango da 00:0...

Arratsaldean poteo berezia egingo dute, eta 21:00etan afaltzen hasiko dira Landare elkartean Urtero moduan, eta dagoeneko hogeita bigarrenez, herriko gazte independentistek Gazte Afaria antolatu dute etzi gauerako. Aurtengoa zertxobait berezia izango d...

Abenduaren 31 baino lehen aurkeztu beharko dira eskaerak; elkartearen ibilbidea izango dute kontuan Errenteriako Udalak datorren urtean egingo diren kultur jardueretarako programak diruz laguntzeko deialdia egin du. Laguntza horiek herriko elkarteei zuzenduta daude, eta laguntzak eskuratu nahi badituzte hilaren 31a baino lehen aurkeztu beharko dituzte eskaerak eta dokumentazioa, udaletxeko erregistro orokorrean. Informazioa edota dokumentazio lortu nahi duenak webgunea bisita dezake. Eskabideak baloratzeko garaian, irizpide batzuk izango dituzte kontuan. Horietan gehien kontuan izango dutena programa bera izango da, gehienez 70 punturekin; erakunde eskatzailea ere baloratuko dute, gehienez 30 punturekin. Irizpideei buruz ondoko koadroan ikus daitezke xehetasun gehiago. Ebazpena sei hilabetetan Ebazpenari dagokionez, berriz, gehienez sei hilabete baino lehen emango dio udalak bere erabakiaren berri eskaera egin duen erakundeari. Epe horretan ez bada ebazpenik ematen edo horren berri ematen, eskaera atzera bota dela ulertuko da. Irizpideak Erakundea (30 puntu) Elkartearen ibilbidea, errotzea, iraunkortasuna, egonkortasuna. 11 puntu. Elkartearen helburuak bat etorriko dira urteko ekitaldien programarekin. 5 puntu bitarte. Finantza baliabideak. 6 puntu bitarte. Jarduera kolektiboetan eta/edo udal jardueretan parte hartzea. 5 puntu bitarte. Lokala. 3 puntu bitarte. Programa (70 puntu) Programaren ibilbidea, kalitatea, proiekzioa eta eragin soziala. 30 puntu. Sailak ezarritako helburuei programak egiten dien ekarpena. 5 puntu bitarte. Proposatutako (proposamen berritzaileak) programa/jardueren [...]

Durangoko Azokan zertan aritu diren azaldu diote ETBri talde horretako abeslariek.

Joxeanjel Arbelaitz eta Joxan Goikoetxea Ahotsenean izan dira Xabier Lete zuzenean, azken kontzertua diskoa aurkezten.