
Euskararen Eguna gaur ospatzen da, baina ikastetxe askotan atzo ospatu zuten. Horietako batean, Pasaia-Lizeoan, egitarau oparoa antolatu zuten, euren esparruetan ezagunak diren hainbat lagunekin. Horrela, Julian Iantzi telebistako aurkezlea, Fermin Muguruza abeslaria eta Gotzon Sanchez eta Miren Gaztañaga aktoreen bisitak jaso zituzten.DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleekin bildu dira. Horrez gain, karaoke txapelketa eta bertso hop txapelketa ere egin zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleek abestiak kantatu eta emanaldiak eskaini zituzten. Bertso bazkaria egin zuten, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Egoitz Zelaia bertsolariekin.

Asier Altunaren ‘Bertsolari’ dokumentala proiektatuko dute gaur Itsas Etxeko auditorioan, 20:00etatik aurrera. Sarrerak hiru euro balio du eta ordubete lehenago jarriko dituzte salgai Itsas Etxeko leihatiletan.

Gaur goizean omenaldi beroa egin diete orain arte Petra Lekuona zaharren egoitzan lanean aritu izan diren mojei. Begoña Elorriaga, Ana Mitxelena eta Victoria Baztarrika mojei omenaldi erlijiosoa egin diete lehenik, eta ondoren zibila. Ikusi hemen BOGA...

Gaur eguerdian Errenteriako Udal Gobernu Taldeak datozen lau urtetarako ildo estrategikoak aurkeztu ditu Merkatuzarren. Aretoa jendez lepo bete da; guztira 300 lagunetik gora azaldu dira, eta batzuek zutik jarraitu behar izan dute ekitaldia. Udalak Errenteria-Oreretak izan duen lehenengo plan estrategikoa osatu nahi du, 2025erako, Errenteria 2025 izenekoa. Horretarako, herritarren parte hartzea “ezinbestekoa” izango dela adierazi du Julen Mendoza alkateak. Prozesu parte hartzailea datorren urtean hasiko da, eta 2013an bukatuko dela esan du. Plan estrategiko hori aurrera eramateko, baina, sektoreka landu behar da, eta arlo bakoitzaren azalpenak eman dituzte Udal Gobernu Taldeko zinegotziek. Hitza hartzen lehena Luisma Diez Hirigintza eta Obra zinegotzia izan da. Nabarmendu duenez, gaur egun hartzen diren erabakiek geroan izango dute eragina, eta horretarako Errenteria-Orereta 2025ean nolakoa izango den imajinatu behar da. “Herri honek dituen puntu sendoak, ahulak, abantailak eta desabantailak identifikatu behar dira”. Horregatik, orain dela zortzi urte martxan jarri zuten Hirigintza Plan Orokorra “zaharkitua” gelditu dela esan du, “eta garai berrietara egokitu behar da”. Horrez gain, Mugikortasun Plan Orokor berria martxan jartzea ere beharrezko ikusten du gobernu taldeak: trafiko antolamendu berria arautuko dute, eta aparkalekuei, garraio publikoari, bidegorriei eta oinezkoentzako lekuei garrantzia emago diete. Biziberritze ekonomikoa Segidan Garazi Lopez Etxezarreta Berdintasun zinegotziak hartu du hitza, [...]

Donibaneko Yola kirol elkarteak bilera egingo du bihar, igandea, bere egoitzan; ezohiko bilera izango da. Besteak beste, egungo egoitzaren etorkizuna izango dute hizpide biharko bileran. Gaia garrantzitsua dela eta, bazkideei joateko deia egin diete; e...

11:30etik aurrera, Errenteriako Udalak agintaldiko lan ildoak aurkeztuko ditu Merkatuzarren. Aurkezpen hori emitituko du udalak, zuzenean, eta webgune honetan ikus ahal izango da.