Euskararen Eguna ospatu dute Lizeoan, hainbat lagun ezagunekin
Euskararen Eguna gaur ospatzen da, baina ikastetxe askotan atzo ospatu zuten. Horietako batean, Pasaia-Lizeoan, egitarau oparoa antolatu zuten, euren esparruetan ezagunak diren hainbat lagunekin. Horrela, Julian Iantzi telebistako aurkezlea, Fermin Muguruza abeslaria eta Gotzon Sanchez eta Miren Gaztañaga aktoreen bisitak jaso zituzten.DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleekin bildu dira. Horrez gain, karaoke txapelketa eta bertso hop txapelketa ere egin zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleek abestiak kantatu eta emanaldiak eskaini zituzten. Bertso bazkaria egin zuten, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Egoitz Zelaia bertsolariekin.
Euskararen Eguna gaur ospatzen da, baina ikastetxe askotan atzo ospatu zuten. Horietako batean, Pasaia-Lizeoan, egitarau oparoa antolatu zuten, euren esparruetan ezagunak diren hainbat lagunekin. Horrela, Julian Iantzi telebistako aurkezlea, Fermin Muguruza abeslaria eta Gotzon Sanchez eta Miren Gaztañaga aktoreen bisitak jaso zituzten.DBHko bigarren zikloko eta Batxilergoko ikasleekin bildu dira.
Horrez gain, karaoke txapelketa eta bertso hop txapelketa ere egin zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleek abestiak kantatu eta emanaldiak eskaini zituzten. Bertso bazkaria egin zuten, Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin eta Egoitz Zelaia bertsolariekin.

