
30 emakumek izena eman dute Internet eta sare sozialen gaineko ikastaroan, eta iraupena luzatu dute. «Emakumeek nahi eta behar dute Interneten erabilera ikasi, adin tarte zehatz batean gabezia dagoelako». Hala ondorioztatu du Bekoz Beko elkarteak, em...

Larunbatean estreinatu zuten Itsas Etxeko auditoriumeko zinema gela berria. Haurrentzako emanaldia izan zen lehena, eta amona asko bertaratu ziren euren bilobekin, 156 lagun, guztira. Duela hogei urte euren seme-alabak eramaten zituzten filmak ikustera, eta orain, bilobekin joateko aukera dute. Estreinaldian, Arthur y la guerra de los mundos filma ikusi zuten. Herritarrak pasa den hilabetean ireki zuten eraikinera hurbiltzeko asmoz, bi film gehiago eskainiko dituzte hil honetan: Bertsolari eta Las aventuras de Tintín. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta saioa hasi baino ordubete lehenagotik eros daitezke. Iragan larunbateko emanaldiaren aurretik, Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak, barkamena eskatu zuen, akats tekniko batzuengatik filma erdaraz emango zutelako. Gainera, Kultura Sailaren asmoa da Itsas Etxeko auditoriuma herritarrei pixkanaka irekitzea, izaera askotariko ekitaldiak prestatuz. «Orain arte, aurkezpen eguneko ekitaldien ondoren, gastronomia eta merkataritza ekintzak egin ditugu bertan, eta kultur ekitaldien artean musika kontzertuak eta antzerkiak programatu ditugu; zinemarekin ere hastea erabaki dugu. Datorren urteko egitaraua prestatzen ari gara, beti ere denengana heltzeko asmoarekin, baina kontuan izan beharko dugu Kultura Saileko dirua ekitaldietarako eta ekipamendu berriaren gastuetarako erabili beharko dugula. Asmoa, dugun egoera kontuan izanik, kultur agenda osatu bat prestatzea da». Hondarribian izan zen zinema gela bakarra, duela 20 urte, Elizalde eskolakoa izan zen, La Salleko apaizek [...]

2012/2017 urteetarako osatu dute euskararen normalizaziorako plana; hainbat arlotako herritarrekin osatu dute. Gaur arratsaldean, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren harira, Oiartzungo Euskara Biziberritzeko II....

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.