Hogei urteren ondoren, zinea formatu digitalean bueltatu da Hondarribira
Larunbatean estreinatu zuten Itsas Etxeko auditoriumeko zinema gela berria. Haurrentzako emanaldia izan zen lehena, eta amona asko bertaratu ziren euren bilobekin, 156 lagun, guztira. Duela hogei urte euren seme-alabak eramaten zituzten filmak ikustera, eta orain, bilobekin joateko aukera dute. Estreinaldian, Arthur y la guerra de los mundos filma ikusi zuten. Herritarrak pasa den hilabetean ireki zuten eraikinera hurbiltzeko asmoz, bi film gehiago eskainiko dituzte hil honetan: Bertsolari eta Las aventuras de Tintín. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta saioa hasi baino ordubete lehenagotik eros daitezke. Iragan larunbateko emanaldiaren aurretik, Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak, barkamena eskatu zuen, akats tekniko batzuengatik filma erdaraz emango zutelako. Gainera, Kultura Sailaren asmoa da Itsas Etxeko auditoriuma herritarrei pixkanaka irekitzea, izaera askotariko ekitaldiak prestatuz. «Orain arte, aurkezpen eguneko ekitaldien ondoren, gastronomia eta merkataritza ekintzak egin ditugu bertan, eta kultur ekitaldien artean musika kontzertuak eta antzerkiak programatu ditugu; zinemarekin ere hastea erabaki dugu. Datorren urteko egitaraua prestatzen ari gara, beti ere denengana heltzeko asmoarekin, baina kontuan izan beharko dugu Kultura Saileko dirua ekitaldietarako eta ekipamendu berriaren gastuetarako erabili beharko dugula. Asmoa, dugun egoera kontuan izanik, kultur agenda osatu bat prestatzea da». Hondarribian izan zen zinema gela bakarra, duela 20 urte, Elizalde eskolakoa izan zen, La Salleko apaizek [...]
Larunbatean estreinatu zuten Itsas Etxeko auditoriumeko zinema gela berria. Haurrentzako emanaldia izan zen lehena, eta amona asko bertaratu ziren euren bilobekin, 156 lagun, guztira. Duela hogei urte euren seme-alabak eramaten zituzten filmak ikustera, eta orain, bilobekin joateko aukera dute. Estreinaldian, Arthur y la guerra de los mundos filma ikusi zuten. Herritarrak pasa den hilabetean ireki zuten eraikinera hurbiltzeko asmoz, bi film gehiago eskainiko dituzte hil honetan: Bertsolari eta Las aventuras de Tintín. Sarrerek hiru euroko prezioa dute, eta saioa hasi baino ordubete lehenagotik eros daitezke.
Iragan larunbateko emanaldiaren aurretik, Txomin Sagarzazuk, Kultura zinegotziak, barkamena eskatu zuen, akats tekniko batzuengatik filma erdaraz emango zutelako. Gainera, Kultura Sailaren asmoa da Itsas Etxeko auditoriuma herritarrei pixkanaka irekitzea, izaera askotariko ekitaldiak prestatuz. «Orain arte, aurkezpen eguneko ekitaldien ondoren, gastronomia eta merkataritza ekintzak egin ditugu bertan, eta kultur ekitaldien artean musika kontzertuak eta antzerkiak programatu ditugu; zinemarekin ere hastea erabaki dugu. Datorren urteko egitaraua prestatzen ari gara, beti ere denengana heltzeko asmoarekin, baina kontuan izan beharko dugu Kultura Saileko dirua ekitaldietarako eta ekipamendu berriaren gastuetarako erabili beharko dugula. Asmoa, dugun egoera kontuan izanik, kultur agenda osatu bat prestatzea da».
Hondarribian izan zen zinema gela bakarra, duela 20 urte, Elizalde eskolakoa izan zen, La Salleko apaizek martxan jarritakoa. 1990eko hamarkadaren hasieran desagertu zen, eraikin zaharra bota eta Ama Guadalupekoak zentro berria eraiki zuenean.
Proiekzio digitala
Hondarribiko Itsas Etxeko zinema aretoan proiekzio digitalen aldeko apustua egin dute. Internet bidez ekoizleen zerbitzarietara lotu, eta proiekzioa ordu jakin batean egiteko baimena ematen dute ekoizle horiek.
Filmak
Bertsolari. Etzi, 20:00etan.
Las aventuras de Tintín. Hilaren 16an, 20:00etan.


