
Hilabeteko azken ostirala ate irekien eguna izango da ikasturte osoan Abaraxkan. Etzi ludotekako bazkide ez diren LH 1. eta 6. maila arteko oiartzuar guztiek ludotekak antolatutako ekintzetan parte hartu ahal izango dute, 16:30etik 19:30era. Izena eman...

Etzi ostirala disko jartzaile festa izango da Pagoa dantzalekuan: Fresh Groovy House jaia. Diego Duet, Dennis Yuli, Unfaith, Mikeloop eta Noda ariko dira musika jartzen, gauerditik aurrera. Abenduaren 3an, berriz, Pagoako Soundvision-en bigarren urteur...

Gazte Izanak Erretiratuen Elkarteko kideak zuzendaritzako batzordekideak aldatzen ari dira. Atzo egin zuten Arraguako eta Ugaldetxokoak berritzeko bilera. Gaur Iturriozkoak eta Altzibarkoak hautatuko dituzte, bihar Karrikakoak eta Ergoiengoa, eta etzi ...

Eguberrietarako amaituko dute Irungo obrarik handiena, San Juan Harria plazako lur azpiko aparkalekukoa. Gabonetarako prest egongo da, azken ukituak besterik ez dira falta, baina dagoeneko trasteak jaso dituzte eta hautsa kendu dute. Bisitatzeko moduan jarri dute, eta horixe bera da hilaren 26an egingo dutena: bisitatu. Ate irekietako jardunaldia antolatu dute heldu den larunbat goizerako. Ostiralean aurkeztu zuten ekimena Cristina Laborda Bide Publiko eta Obretako ordezkaria eta Juanjo Jaunarena Irunvi-Etxebizitzarako Sozietate Publikoaren kudeatzailea bertan zirela. Labordak larunbatean zer erakutsiko duten azaldu zuen: “Batez ere bi solairuak, bigarrena eta hirugarrena, ezagutarazteko helburua dute bisitek; solairu horiek dira, hurrenez hurren, txandakako eta jabetzako aparkalekuetarako ezarri direnak, eta ateak abenduaren bigarren hamabostaldian zabalduko dituztenak”. Iaz ere San Juan Harria plaza azpiko lanak bisitatzeko aukera izan zen, antzerako jardunaldi batean; noski, lanak askoz atzeratuago zeuden, eta apenas antzeman zitekeen gaur egun ikusi daitekeena. Izan ere, egun, lanak oso aurreratuta daude, batik bat bigarren eta hirugarren solairukoak. Iazko eta aurtengo bisitek zerikusi gutxi dutela azaldu zuen Labordak: «Orduan dena obretan zegoen, eta bisitan parte hartu zutenek, leku berriaren nolabaiteko ideia bat egin ahal izan zuten, planoen bitartez eta erabat obretan zegoen ingurune batean, txaleko, kasko eta guzti behar izan zutelarik». Orain, aparkalekua erabat amaituta, margotuta eta [...]

Gizonez osaturiko On:Giz Berdintasunaren Aldeko Elkarteak antolatuta, Comprimidos goiburuko antzerki-foruma egingo dute bihar Urdanibia plazako Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan. Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta bi zati izango ditu: antzerkia eta s...

Zure Abenturaren Bila programaren barruan, Zaldiz mugarik gabe: Saharako basamortuan eta Mongoliako estepan eta taigan zehar goiburuko ikus-entzunezkoa proiektatuko dute bihar, euskaraz, Amaia Kultur Zentroan (Lopez Bezerra kaletik sartuta). Mila Galla...

Udaltzainek joan den larunbata goizaldean atxilotu zuten ustez lapurtzen saiatzen ari zen gizona Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen joan den larunbat goizaldean, telefono kabina bateko dirua ustez lapurtzen saiatzen ari zenean. Gertakaria larunbatea...

Errausketaren Aurkako Oarsoaldeko Plataformek panelak jarri zituzten joan den igandean Zumardian. Bertan, errauste plantak eragindako kalteen berri emateaz gain, hondakinak kudeatzeko alternatiba osasuntsuagoak aldarrikatu zituzten errauste plantaren kontrako plataformako kideek. Halaber, hondakinak errausteak eragindako kalteak eta beraiek proposatutako alternatiben gaineko informazioa banatu zuten herritarren artean.

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunarekin bat egin du, eta film laburren emanaldia antolatu Etzi Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du udalerriko talde feministek zein emakume taldeek egun horretarako deitu duten elkarrateratzearekin. Niessen merkatalgunean izango da elkarrateratzea, 19:00etan, eta herritar guztiei parte hartzeko eskatu diete Berdintasunerako Kontseilutik, «emakumeenganako indarkeria adierazpen guztiak salatzeko». Film laburren emanaldia Errenteria-Oreretako talde feministek zein emakume taldeek deitutako elkarretaratzea ez da izango etzirako antolatuta dagoen ekimen bakarra. Herenegun Berdintasunerako Kontseiluak egindako agerraldian, egun horretarako film laburren emanaldia antolatu dutela jakinarazi zuen: «Film laburrak aukeratzeko garian, emakumeenganako indarkeria ikuspuntu ezberdinetatik lantzen dutela izan dugu kontuan». Guztira, bost film labur erakutsiko dituzte. Pablo Vijandek zuzendutako Albaitaria lana nabarmendu dute antolatzaileek. «Etzi, film horren aurre estreinaldia egingo dute Niessen zinemetan antolatu dugun emanaldian, eta zuzendariarekin batera Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak bertan izango dira gainera», azaldu dute kontseiluko kideek. Emango dituzten beste filmak, Azucena de la Fuentek zuzendutako Sueño de una mujer despierta; Lluc Puig zuzendariaren Vive o muere; Iciar Bollainen Amores que matan; eta azkenik, Yolanda Blazquezen Bikoteak-Parejas film laburra izango dira. Berdintasunerako Kontseilutik jakinarazi dutenez, Niessen zinemetako hirugarren aretoan emango dituzte film guztiak, «bigarren aretorik handiena [...]

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea eta Francisco Alonso zuzendari orokorra. Jaizkibia, Pasaiako badia biziberritzea helburu duen erakunde arteko elkarteak, bere administrazio kontseilua berritu du. Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilari Iñaki Arriola izendatu dute presidente, eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea. Jaizkibiako administrazio kontseiluan Espainiako Estatuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko launa ordezkarik parte hartzen dute, eta Errenteria, Lezo, Irun, eta Pasaiako udalek ordezkari bana dute. Gonbidatu gisa, Donostiako, Oiartzungo eta Hondarribiko udalek, Portu Agintaritzak eta Gipuzkoako Komertzio Ganbarak parte hartzen dute. Zuzendari berria Aurretik aipatutakoez gain, badira ez ahotsik ez eta boto ahalmenik ez duten beste bi kargu Jaizkibiaren administrazio kontseiluan: zuzendaria eta idazkaria. Zuzendari orokorraren kargua ere izendatu berri dute. Erakundetik esan dutenez, orain arte elkarteko zuzendari teknikoa izan den Francisco Alonso izango da aurrerantzean Jaizkibiako zuzendari orokorra. Jaizkibiako administrazio kontseilua: partaideak eta ardurak Presidentea, Iñaki Arriola. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lanetako kontseilaria. Lehen presidenteordea, Amaia Agirregabiria. Pasaiako alkatea. Bigarren presidenteordea, Fernando Gonzalez. Estatuko Portuetako presidentea. Hirugarren presidenteordea, Juan Carlos Alduntzin. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatua. Juan Luis Sanchis. Ekonomia eta Ogasuneko ministerioaren ikuskaritza orokorra. Ernesto Gasco. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako kontseilariordea. Felix Asensio. [...]

Helburu bakarra zeukan Hondarribia-Irunek larunbat eguerdiko norgehiagokan: etxean lehen garaipena eskuratzea, eta baita lortu ere. Bigarren garaipena jarraian dute bidasoarrek, eta jaitsiera postuetatik irtetea lortu dute. Galiziako Celta taldearentzat ere, garaipen garrantzitsua izan zitekeen, etxekoek bezala, garaipen bakarra eskuratu baitute aurtengo denboraldian, baina 72-60ko azken emaitzarekin, garaipena etxekoentzat izan zen. Partida eguerdiko hamabietan jokatu bazuten ere, harmailetan giro polita izan zen. Partidaren hasiera berdindua izan zen oso. Saskiraketetan ez zuten asmatu eta lehen laurdena berdinduta bukatu zuten. Bigarrenaren hasieran hasi ziren etxekoak markagailuan aldea lortzen. Errebotean gailentzea lortu zuten, eta erasoan Laura Garciaren saskiraketek lagundu zuten atsedenaldira alde polit batekin iristen: 42-28. Hamargarren sailkapenean Bigarren zatian, aldeari eusten saiatu zen talde bidasoarra, eta ez zuten 8-10 puntuko aldea murrizten utzi. Azkenean, aurkari zuzena menderatuta, garaipen garrantzitsua lortu zuten. Bigarren garaipen horrekin, sailkapenean gora egin, eta jaitsiera postuetatik atera da Hondarribia-Irun. Hamargarren daude, zortzi punturekin. Datorren asteburuan Ros Casares bisitatuko dute Pepelu Mujikaren neskek, eta garaipena eskuratzea zail izango dute. Izan ere Ros Casares sailkapen nagusiko bigarren postuan dago 12 punturekin, eta beraz, irabazteko partida zaila izango da larunbatean eguerdiko hamabietan Valentzian jokatuko dutena.

Oiartzungo Doneztebe parrokian. Igandea, 27. 13:00etan. Yon Oñatibiaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko kontzertua. Easo Kapera Gregorianista Abesbatzak, Lartaun Txistulari Taldeak eta Lartaun Abesbatzak parte hartuko dute. Organista, berriz, Maialen...

Aldaketa klimatikoaren gainean ikasleek sortutako bideo jokoa aurkeztuko dute lehiaketara Anunciata ikastetxeak gonbidatu gisa parte hartuko du bihar hasi eta larunbata bitartean Ourensen egingo den Galiciencia lehiaketan. Galiziako Tecnopale parke teknologikoak antolatzen duen ikasleentzako zientzia lehiaketa da Galiciencia. Anunciatak dagoeneko hainbat sari jaso dituen Aldaketa klimatikoaren erruleta. Bideo jokoa lana aurkeztuko du lehiaketara. Ivan Matellanes eta Victor Selegante ikasleek sortutako lana da, eta aldaketa klimatikoaren teoria eta bilakaera azaltzeaz gain, gaiaren gaineko sentsibilizazioa sustatzeko helburuz landu dutela adierazi dute ikasleek.

Igandean izango da. Bedaio-Lizartza ibilbidea egin, eta Negu Festa ospatuko dute Giriziako mendizaleek. 07:30ean aterako dira ikastolako aparkalekutik eta Bedaiora joango dira. Ibilaldia honela egingo dute: Bedaio, Laparmendi (812 m etro), Otsabio (801...

Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan, etxean egindako konpost lehiaketako sariak banatu zituzten atzo arratsaldean. Gipuzkoako 53 lagunek parte hartu dute lehiaketan, eta lehen hiru sarietatik bi Oiartzunera etorri dira. Joseba Mitxelenak irabazi du le...

Elkarretaratzean ehunka auzotar bildu dira Meson Extremeño tabernaren jabearen heriotza salatzeko.

Atzo zen Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Ibargain Musika Eskolako kideek, baina, herenegunera aurreratu zuten ospakizuna. 17:45ak aldera atera ziren ikasleak eta irakasleak Ibargaindik. Kalejiran, Epoitaitaye doinuarekin, Doneztebe plazara hurbildu ziren. Bertan, hainbat herri abesti jo eta kantatu zituzten, hurbildu ziren herritarrekin batera. Gero, Epoitaitaye berriro abestuz, Ibargain Musika Eskolara itzuli eta han bukatu zuten ospakizuna.

Ostiraleko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, erakunde adierazpena aho batez onartu zuen atzo Pasaiako Udalbatzak. Bortizkeria matxistaren kontra lan egiten jarraitzeko konpromisoa bere egin du modu honetan Udalak. Horrez gain, Pasaitarrei inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko dei egiten diete adierazpenaren bidez, eta era berean biktimak babesteko ahalegina egin dezatela eskatu, besteak beste. Ostiralerako antolatutako manifestazioekin bat egin eta genero indarkeriaren kontra antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu Udalak. Pasaian bi elkarretaratze daude deituta ostiralerako: Trintxerpen 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Autoestimua lantzeko emakume taldeak deituta, eta Antxon, 20:30ean, Zumardian, Bekoz Beko elkarteak deituta.

Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa izango da bihar, osteguna, Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Oraingo saioa ttiki-ttikientzako antolatu dute: bi eta hiru urte arteko haurrentzat. Adin tartea errespetatzeko eskatu dute.