
Tomas Muruaren bi garaikurrek Oreretan emango dute urtebete. Aitor Arrietak irabazi zuen atzo XXXI. Aurresku Txapelketa, eta Nagore Indakoetxeak V. Doinu Zahar Txapelketa. Bi dantzariak errenteriarrak izanik, beren jaioterrira eraman dute Muruak sortutako arrantzalea, datorren urteko txapelketa bitarte. V. Doinu Zahar Txapelketa zen herenegun Donibaneko kiroldegian neskek jokatu zutena, baina Pasaian jokatu den lehendabizikoa izan zen. Nesken eskutik etorri zen, beraz, aurtengo berritasun nagusia. Nagore Indakoetxea izan zen dantzan trebeena, bigarrena Izar Etxeberria oiartzuarra izan zen, eta hirugarrena, Idoia Besada antxotarra. Oiartzungo Izar Aizpuru laugarrena izan zen, eta Udane Eskudero seigarrena. Mutilei dagokienez, seigarrena izan zen Xanti Leonet oiartzuarra.

Irungo Udalak Alkatea auzoetan bilera irekietako programa abiatuko du ostegunean, abenduaren 1ean. Larreaundik izango da lehena, Dunboa institutoan, 19:30etik aurrera. Joan den ostiralean Pedro Alegre Informazioaren Gizartea eta Herritarren Partehartze...

Adolfo Contik zuzendutako Jainko arpilatzaileak (Ladri di dei) filmak irabazi zuen Bidasoko XI. Nazioarteko Zinemaldi Arkeologikoko Sari Nagusia. 51 minutuko lana da, eta zaharkien trafikoaren merkatuaren atzean izkutatzen dena lantzen du; batetik, mus...

Aitor Zabalak irabazi du beste behin Usurbilgo Erle Egunaren barruan egiten den ezti txapelketa, milflores deritzan kategorian. Kategoria berean beste 59 erlezainek aurkeztu zuten beren eztia. Aitor Zabala sanjuandarrak orain dela hiru urte erabaki zue...

Real Union taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen Salamancaren aurka (3-1), igande arratsaldean Gal estadioan jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan. Bigarren zatian erabaki zen lehia; atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin iritsi ziren. Union Bi...

Herriko atez atekoari buruzko erreportajea egin du Hamaika Telebistak.

Eskubaloia Espainiako Lehen Maila Ereintza-Trapagaran 33-20 Futbola Erregional Preferentea Ostadar-Touring 0-2 Beti Ona-Tolosa B 2-0 Pilota Eskuz binaka nagusiak. 3. maila. Usurbil 1-EPLE 2 (Aitor Odriozola-Antton Aranburu) 8-22 Alde Zaharra 22-EP...

Herenegun jokatu zuen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa Arrasaten. Bertan, Beñat Gaztelumendik lortu zuen zuzenean finalerako txartela. Gainontzeko bertsolariek beste finalaurrekoen zain, pasatuko diren edo ez jakiteko. Bigarren finalaurrekoa atzo jokatu zuten, eta hirugarrena eta azkena larunbatean jokatuko dute. Finala abenduaren 18an izango da, Donostiako Illunben.

Estu-pilulak antzerki foruma egingo dute ostegunean Ospitale Zaharreko hitzaldi aretoan, 19:00etatik aurrera. Hilaren 25an egin zen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari lotutako ekitaldia da, emakume eta gizonen arteko berdintasuna...

Nafarroa izango dute gogoan heldu den igandeko Irunen Kantu-dantza ekimenera hurbiltzen direnek. Meakako Adixkideak dantza taldeak antolatutako ekintza da, denei irekia. Abestuko dituzten kantak: Agur jaunak, Nafarroako gorteen ereserikia, Navarra tiene cadenas, Baldorba, Herribehera, Nafarroa Arragoa, Orhiko txoria eta Azuri beltza. Dantzatuko dituzten dantzak: Lizarrako martxa, Mutxikoak, Tafallako jota, Baztango zortzikoa, Lizarrako Larrain dantza, etabar.

Helena Taberna zuzendari iruñearraren Nagore dokumentala emango dute ostiralean, abenduaren 2an, Zinema Paradiso zine klubean. Nagore Laffage gazte irundarraren heriotza lantzen du filmak. Nagoreren amak, Asun Casasolak hartzen du parte, eta badira familiakoen, biktimaren lagunen testigantzak ere, eta, orobat, epaiketa-prozesuan inplikatutako alderdien (fiskala, bi aldeen abokatuak eta genero bortizkeriaren aurkako kolektiboen ordezkariak) ikuspuntuak, artxiboko materiala, krimenaren berreraikitze-irudiak akusatuarekin eta epaiketaren hainbat zatirekin. Abenduaren 16an emango dute berriz Nagore filma.

Aurten ere, XXXIX. Titirijai Txotxongilo Jaialdiko obra batzuk ikusi ahalko dira Irungo Amaia KZn, Tolosako Nazioarteko Txotxongilo Zentroaren (TO.PIC) eta udalaren elkarlanari esker. Irungo Udala Jaialdiaren hasierako urteetatik izan da laguntzailea, ...

60 urteko donostiar bat itota hil zen lehengo larunbatean, Jaizkibelen arrantzan zebilela. Lekuko batek eman zuen abisua, ontzia hondoratuta eta ondoan gizon bat ikusi zuenean, Pasaiako bokaletik gertu. Salbamendukoek gizonarengana iritsi zirenean, ora...

Lorea Intxaurrandieta lezoarra bigarren postuan gelditu da Euskal Kantuen Gipuzkoako Txapelketan XV. ekitaldian, bakarlarien mailan. Atzo jokatu zuten finala, Donostiako Antzoki Zaharrean. Intxaurrandietaren aurretik geratu zen Jon Antza donostiarra. Iaz lortu zuen sorkuntza berri onenari saria ezin izan zuen errepikatu abeslari lezoarrak. Faltan zaitut abestia kantatu zuen Intxaurrandietak. Parte hartu duen hirugarren urtea da. Beste sailei dagokienez, talde onenaren saria Keiran taldeak eskuratu zuen. Ez zen bertako partaideek lortu zuten sari bakarra izan. Bikoteen mailan talde horretako Nora Salvador eta Marta Olea gailendu ziren.

Futbola Bigarren B Maila Real Union-Salamanca 3-1 Erregional Ohorezko Maila Oiartzun-Behobia 1-0 Aretxabaleta-Real Union B 1-0 Erregional Preferentea Dunboa Eguzki-Mariño 1-2 Eskubaloia Zilarrezko maila Bidasoa Irun-Ba...

Ikust Alaiako irakurketa taldea bihar, hilak 29, elkartuko da, 19:00etan. Jane Austen ingeles idazle erromantikoaren La Abadía de Northanger liburua irakurriko dute. Hurrengo zita abenduaren 20an izango dute, ohi bezala, asteartearekin.