Izar Etxeberria bigarrena izan da V. Doinu Zahar Txapelketan

Tomas Muruaren bi garaikurrek Oreretan emango dute urtebete. Aitor Arrietak irabazi zuen atzo XXXI. Aurresku Txapelketa, eta Nagore Indakoetxeak V. Doinu Zahar Txapelketa. Bi dantzariak errenteriarrak izanik, beren jaioterrira eraman dute Muruak sortutako arrantzalea, datorren urteko txapelketa bitarte. V. Doinu Zahar Txapelketa zen herenegun Donibaneko kiroldegian neskek jokatu zutena, baina Pasaian jokatu den lehendabizikoa izan zen. Nesken eskutik etorri zen, beraz, aurtengo berritasun nagusia. Nagore Indakoetxea izan zen dantzan trebeena, bigarrena Izar Etxeberria oiartzuarra izan zen, eta hirugarrena, Idoia Besada antxotarra. Oiartzungo Izar Aizpuru laugarrena izan zen, eta Udane Eskudero seigarrena. Mutilei dagokienez, seigarrena izan zen Xanti Leonet oiartzuarra.  

Tomas Muruaren bi garaikurrek Oreretan emango dute urtebete. Aitor Arrietak irabazi zuen atzo XXXI. Aurresku Txapelketa, eta Nagore Indakoetxeak V. Doinu Zahar Txapelketa. Bi dantzariak errenteriarrak izanik, beren jaioterrira eraman dute Muruak sortutako arrantzalea, datorren urteko txapelketa bitarte.

V. Doinu Zahar Txapelketa zen herenegun Donibaneko kiroldegian neskek jokatu zutena, baina Pasaian jokatu den lehendabizikoa izan zen. Nesken eskutik etorri zen, beraz, aurtengo berritasun nagusia. Nagore Indakoetxea izan zen dantzan trebeena, bigarrena Izar Etxeberria oiartzuarra izan zen, eta hirugarrena, Idoia Besada antxotarra. Oiartzungo Izar Aizpuru laugarrena izan zen, eta Udane Eskudero seigarrena.

Mutilei dagokienez, seigarrena izan zen Xanti Leonet oiartzuarra.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.