Lezon bizi den Iñaki Beobide (Zumaia, 1934) omenduko dute Durangoko Azokaren aurtengo ekitaldian. Izan ere, Argizaiola Saria emango dio azokaren antolatzaile den Gerediaga elkarteak. Abenduaren 4tik 8ra ospatuko dute azoka Bizkaiko udalerri horretan. ...
Anai-arrebak talde sanjuandarrak Takoi besoetakoa lan berria aurkeztuko du etzi iluntzean, Donostiako Doka kafe antzokian (Antigua auzoan). Kontzertua 20:30ean hasiko da. Altolagirretarrek (Marga eta Iñaki Matxet) eta etxarritarrek (Manu eta Iñigo),...
Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketako XV. ekitaldiaren finala etzidamu jokatuko dute, Donostiako Antzoki Zaharrean. Finala 18:00etan hasiko da. Hemezortzi finalisten artean eskualdeko ordezkari bakarra Lorea Intxaurrandieta lezoarra izango da. Berak idatzitako Faltan zaitut abestiarekin taularatuko da lezoarra. Aurkezten den hirugarren ekitaldia da, eta bere abestiak ezagutzeko asmoarekin egiten, du, aurreko bi txapelketetara ere berak idatzitako kantekin aurkeztu baitzen. Beraz gain, beste zortzi bakarlari igoko dira Antzoki Zaharreko oholtzaren gainera. Zazpi bikotek ere lortu dute finalerako txartela, baita bi taldek ere. Musikari eta abeslari guztiek parte hartu ondoren, orain dela hiru urte txapelketan parte hartu zuen Lain taldeak lau abesti joko ditu, euren disko berrikoak. Aktuazioaren ondoren emango dituzte sariak. Maila bakoitzeko bi sari nagusi banatuko dituzte (bakarlariak, bikoteak eta taldeak). Horrez gain, sorkuntza lanik onenari ere sari berezia emago diote. Halaber, Euskal Herriko Kantu Txapelketan Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko dituzte. Finalera iristeko, baina, kanporaketa bat jokatu behar izan dute. Lehenengoa Lezoko Gezala Auditoriumean jokatu zuten urriaren 16an. Etxean aritu zen Intxaurrandieta. Kanporaketaren bigarren saioa Bergaran egin zuten, astebete beranduago. Bigarren kanporaketa horretan esan zituzten finalisten izenak, ez baitzegoen kuporik. ‘Kantagintzaren uhin berria’ Iaz aurkeztu zituzten abesti propioak disko batean (Kantagintzaren uhin berria) jaso zituzten. Igandean erosteko aukera egongo da. [...]
Seaskaren alde etzi Elorsoron izango den kontzerturako sarrerak eros daitezke oraindik. Aurrez hamar euro balio dute, eta bertan hamahiru. Hiru talde ariko dira taula gainean: Betagarri, Esne Beltza eta Bad Sound System. Sarrerak Oiartzun. Kiroldegia,...
Hamasei domina lortu zituzten Oarso Bidasoko arraunlariek iragan larunbatean Donostiako Benta Berriko kiroldegian egin zuten Euskadiko Arraun Ergometro Txapelketan. Hondarribia, Santiagotarrak, San Pedro eta Hibaikako arraunlariek lan bikaina egin, eta txapelketan nagusi izan ziren. Haurrak, kadeteak, gazteak, seniorrak eta beteranoak lehiatu ziren ergometroan, eta orotara, hondarribiarrak izan ziren nagusi. Hondarribiak bederatzi Hondarribiak bederatzi domina eta lau lehen postu lortu zituen, Santiagotarrak-ek bost domina eta bi lehen postu, San Pedrok domina bat, eta Hibaikak lehen postu bat. Guztira, hamasei domina lortu zituzten, beraz. Oarso Bidasokoak EMAKUMEAK, HAURRAK 2. Blanca Cabezon (Hond.) 4:00.8 3. Aizpea Gonzalez (Sant.) 4:00.9 GIZONAK, HAURRAK 1. Mikel Garica (Hond.) 3:27.6 2. Beñat Rekarte (Sant.) 3:28.4 3. Martin Seijo (Hond.) 3:28.7 EMAKUMEAK, KADETEAK 1. Garazi Lasarte (Hond.) 5:55.0 2. Mikele Eizagirre (Sant.) 5:58.7 3. Natalia Cardanha (San Pedro) 6:01.4 GIZONAK, KADETEAK 1. Melchor Amunarriz (Hond.) 4:56.8 2. Eñaut Gonzalez (Hond.) 4:59.2 EMAKUMEAK, GAZTEAK 2. Naroa Jimenez (Hond.) 7:59.3 3. Amaia Silvo (Hond.) 8:06.5 GIZONAK, GAZTEAK 1. Beñat Egiazu (Hond.) 6:28.4 3. Borja Portos (Sant.) 6:33.0 EMAKUMEAK, SENIORRAK 1. Leire Alcala (Hibaika) 7:13.1 GIZONAK, SENIORRAK 3. Bruno Fernandez (Sant.) 6:33.3
Hamabost puntu jorratuko dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten plenoan. Gai zerrendako punturik garrantzitsuena datorren urteko aurrekontuak izango dira. Arlo ekonomikoko gaiak izango dira nagusi arratsaldeko udalbatzarrean. Horrel...
Larunbatean, Nafarroan, kenpoko gerriko beltzen azterketa ofizialak egin zituzten. Alain Basasoro oiartzuarra azterketara aurkeztu zen Espainiako Karate eta Federazioaren Gradu Tribunalaren aurrean. Karate Federazioak eramaten du kenpoa ere, horregatik egin zuen azterketa epaimahai horren aurrean. Dan batekin gerriko beltza eskuratu zuen Basasorok. Lau urte daramatza kenpoa praktikatzen, eta hasi zenetik hainbat sari jaso ditu herrialde mailan, eta Espainiako Estatuan.
Harresi Bizilagunen Elkarteak eta Hondarribiko Udalak adostu duten Olazabal parkeko diseinu berria onartu dute Alde Zaharreko bizilagunek. Harresiko presidente Mikel Renteriaren arabera, «gune berde gehiago izatea eskatu genuen, eta hasierako diseinuetan baino gehiago daude orain». Udalak aurkeztu zuen lehenengo zirriborroa, bizilagunen arabera, «Olazabalgoa ez zen parke bat, zementuzko plaza baizik». Horregatik aurkako jarrera agertu zuten. Horrela, udalak otsailean bigarren proposamena aurkeztu zuen, non, haurrentzako parke bat, aisiarako gunea eta zuhaitzak nagusi ziren, «baina gune berderik gabe», gogoratu du Renteriak. 700 metroko berdegunea Adostu berri duten diseinuak, 700 metro koadroko gune berdea, 120 metro koadroko haurrentzako parkea, 170 metroko zementuzko gunea, eta zapaldu ezin daitekeen 100 metroko gune berdea izango ditu. «Gure ideia proiektu teknikoa izango da, hasierakoa baino merkeagoa, eta hobekuntzak emateko konpromisoa hartuko dugu», azaldu du Harresiko presidenteak.
2012ko udal aurrekontuen zirriborroa prestatu du Oiartzungo Udalak, «herritarrengan pentsatuta». Udalak nabarmendu duenez, «gastu sozialak eta herritarrek jasotzen dituzten zerbitzuek lehentasuna izango dute aurrekontuetan, eta beste arlo batzuk bizi dugun egoera ekonomikora egokitu beharko dira». 15.000.000 inguruko aurrekontua da. Zirriborro hori herritarrekin osatu nahi du udalak: «Udal honen oinarrietako bat da herritarren parte hartzea, udalgintzari eta herrigintzari dagozkien gaietan». Horregatik, «anbizio handiko» parte hartze prozesua prestatu du. Hilabete inguru iraungo du. Atzo hasi zen prozesua, herri batzar ireki batekin. Kultura, euskara, gizarte eta kirol arloko eragileekin egin zuten bilera. Komertzio txikiekin, jatetxeekin eta tabernariekin ere batzar berezia egingo du udalak. Gainontzekoak, auzo batzarrak izango dira: «Auzoetan, azalpen orokor horiez gain, auzo bizitza indartzeko neurriak hartzeko proposamenak jaso nahi dira eta 2012an auzolanean proiektuak garatzeko egongo den partidaren berri eman». Abenduaren 15ean bukatuko da 2012ko aurrekontuan gizarteratzeko prozesua, eta behin betiko dokumentua aurkeztuko du udalak. Aurkezpeneko bideoa hemen ikus dezakezue. Egutegia Atzo. Herri batzarra. Bihar. Altzibarko auzo batzarra, 19:30ean, eskola zaharretan. Hilaren 28an. Gurutze, 20:00etan, Bizardian. Ergoien, 20:30ean, Auzokalten. Hilaren 29an. Ugaldetxo, 19:30ean, Atamitxen. Hilaren 30ean. Karrika, 20:30ean, Artason. Abenduaren 1ean. Iturriotz, 19:30ean, Iturri Berrin. Arragua, 19:30ean, Aldegunan. Abenduaren 15ean. Herri batzarra, udaletxeko areto nagusian, 19:30ean. Behin betiko dokumentua aurkeztuko dute.
Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute; bihar, heavy eta thrash doinuak nagusituko dira Mogambok ez du huts egiten eta kontzertuzaleek asteburu honetan ere badute nora jo. Biharko eta etzirako antolatu dituzte jaialdiak. Bihar, heavy eta thrash doinuen zaleen txanda izango da, 21:00etatik aurrera, Helldamn, Perseverance, Hilotz eta AOD taldeek joko dutelako. Etzirako, berriz, Culo & Cuchillo Fest antolatu dute, Hope 4 Youth, Keep Diggin eta Beer Fisting taldeekin. 20:30ean hasiko da etziko kontzertua. Bi kontzertuetarako sarrerek bosna euro balio dute.
Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak Txerri Eguneko azoka antolatuko du abenduaren 18an. Izena emateko epea irekita dago hilaren 30era arte. Parte hartu nahi dutenek Ttur-tturrekin harremanetan jarri behar dute 30a baino lehen, parte hartzeko baldintzen b...