Datorren urteko aurrekontua aztertuko dute gaurko plenoan

Hamabost puntu jorratuko dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten plenoan. Gai zerrendako punturik garrantzitsuena datorren urteko aurrekontuak izango dira. Arlo ekonomikoko gaiak izango dira nagusi arratsaldeko udalbatzarrean. Horrel...

Hamabost puntu jorratuko dituzte gaur arratsaldean, 19:30etik aurrera, egingo duten plenoan. Gai zerrendako punturik garrantzitsuena datorren urteko aurrekontuak izango dira. Arlo ekonomikoko gaiak izango dira nagusi arratsaldeko udalbatzarrean.
Horrela, aurtengo aurrekontuetan egindako hiru aldaketen berri emango dute. Horrez gain, transferentzia bidezko transferentzia onartu ala ez erabakiko dute, baita kreditu kobraezinak deklaratzea ere. Datorren urteko taxi tarifak ezartzea ere aztertuko dute.
Plantiletan aldaketak
Musika eskolako plantilan aurten egindako aldaketei hasierako onarpenari buruzko alegazioak entzungo dituzte udalbatzarrean, eta aldaketa horiei hasierako onarpena eman ala ez ere erabakiko dute puntu berean. Udaleko langileekin jarraituz, datorren urteko plantila organikoa eta lanpostuen zerrenda hasieraz onartzea ere aztertuko dute.
Hirigintzak ere txokoa izango du arratsaldeko plenoan. Horrela, Aserraderos de Lezo eremurako Hiri Antolaketa Plan Berezia behin betiko onartzea izango dute hizpide.
Hiru mozio
EAJk eta PSE-EEk mozio bana aurkeztuko dute, eta beste bat biek elkarrekin. Azken hori bakeari buruzkoa da. Jeltzaleek, euren aldetik, iazko auditoriari buruzkoa aurkeztuko dute. Sozialistenak, berriz, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeako Plan Orokorraren aldekoa aurkeztuko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.