
Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

FUTBOLA Bigarren B Maila Logroñes-Real Union 0-1 Erregional Ohorezko Maila Behobia-Hondarribia 0-2 Berio-Real Union B 4-2 Erregional Preferentea Santo Tomas-Dunboa Eguzki 0-1 Mundarro-Mariño 2-2 ESKUBALOIA Zilarrezko maila Gijon Jovellanos-Bidasoa Irun 24-23 MAHAI TENISA Gizonen Superdibisioa UCAM Cartagena-Leka Enea 3-1 Emakumeen Superdibisioa Leka Enea-UCAM Cartagena 0-4 ERRUGBIA Euskal Liga Arratiko Zekorrak-Irun RT 21-10

David Elvirak, Ander Famosok eta Ioritz Leartek sartu zituzten lehengo larunbatean Pasaiari garaipena eman zioten hiru golak. Merezitako garaipena izan zen zuri-gorriena, zelaian dena eman zutelako. Lortutako hiru puntuak, berriz, oso baliotsuak izan z...

Ama Guadalupekoako judokek erakustaldi paregabea eskaini zuten larunbatean Kadete Mailako Nazioarteko XX. Ama Guadalupekoa Judo Txapelketan. Lidia Yarzak urrezko domina eskuratu zuen, Iker Oteguik zilarrezkoa, eta Amets Sarasuak brontzezkoa. Martxel Eizaguirre bosgarren sailkatu zen eta horrela, Espainiako txapelketan lehiatzeko puntu garrantzitsuak lortu zituzten hondarribiarrek. 300 judoka inguru bildu zituen txapelketak Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan. Maila altuko txapelketa izan zen, eta Espainiako judokez gain, Frantziako, Italiako, Portugalgo, Andorrako, Rumaniako eta Georgiako judokak lehiatu ziren Jostaldiko lau tatamien gainean. Ohikoa den bezala, txapelketan eskuratutako emaitzak Espainiako Txapelketarako puntuagarriak dira. Euskal Herrian egiten den maila horretako txapelketa bakarra da etatxapelketa horren barruan zortzi proba egingo dituzte guztira. Bederatzi judoka Hondarribitiko Ama Guadalupekoa taldetik larunbatean parte hartu zuten judokak bederatzi izan ziren: Oier Goikoetxea, Andoni Gorrotxategi, Iñaki Lekuona eta Alberto Mitxelena 50 kilotan; Jon Gainza 55 kilotan; Iker Otegi 60 kilotan; Martxel Eizagirre 73 kilotan; Amets Sarasua 70 kilotan, eta Lidia Yarza 70 kilotan. Hondarribiko taldeak baja garrantzitsuak izan zituen larunbateko lehian: Angel Bermejo eta Enara Sagarzazu.

Biriatuko San Martin besten barruan gerletako beteraneoan aldeko ekitaldiak antolatu dituzte ostiralerako. 09:45ean oroimenezko ekitaldia eginen dute Hildakoen Monumentoan, eta ondoren beteraneoen meza ospatuko dute, elizan.

Ostiralean egindako bileran, Irungo Udaleko Bozeramaileen Batzordeak kezka adierazi zuen uztailean Zerga Administrazioko Espainiako Agentziak (ZAEA) Aduanako bulegoetan ezarritako ordutegi murrizketarengatik, eta atzera egitea egiteko eskatzen dion testu bat onartu zuen, ahobatez. Abuztuaren 1ean erabaki zuen Zerga Agentziak Irungo Aduanako ordutegia murriztea. Ordura arte, lanegunetan goizez eta arratsaldez, eta larunbat goizetan ematen zuen zerbitzua aduanak; abuztutik larunbatetan itxita dago, eta astelehenetik ostiralera, goizez irekitzen dute soilik. Europako Batasunekoak ez diren garraioen inportazioak eta esportazioak jasotzen ditu aduanak, eta jarduera ekonomiko garrantzitsua da hiriarentzat. Batzordeak uste du ordutegi murrizketarekin garraio enpresa askok beste aduanetara joateko erabakia hartuko dutela, horien ordutegia ez dutelako murriztu. Horregatik, bozeramaileek hiru puntuko ebazpena onartu zuten ostiralean. Lehenengoan, udalak bere kexka agertzen du «aduanako bulegoetako ordutegi murrizketak merkantzien garraioan eragin dezakeelako». Bigarrenean, garraio arloarekin elkarlanean borroka egiteko konpromisoa agertzen dute, erabakiak kalte ekonomikorik eragin ez dezan. Eta azkenik, Zerga Agentziari atzera egiteko eskatzen diote, «Irungo aduanak, beste aduanen baldintza berberetan jardun ahal izateko».

Irungo Udaleko Berdintasun Sailak autodefentsa ikastaroa antolatu du hilaren 18rako eta 19rako Ikust Alaia udal liburutegian eta Artaleku kiroldegian. Irunen erroldatutako 14 urtetik gorako neskei zuzenduta dago. Ikastaroa egiteko interesa duten emakum...

Bidasoa Eskubaloi Taldeak antolatuta, Garagardo Azoka egin zuten ostiraletik herenegun arte Uranzu pilotalekuan. Ekimenak klubaren egoera ekonomiko zaila arintzeko asmoa zuen, eta ehunka izan ziren deiari erantzun ziotenak, eskubaloi zaleak asko, eta g...

Kantu jiran biltzen direnak gaurko deitu dituzte entseatzera, 19:30etik aurrera, Kultur Etxean.

3-24 galdu zuen Donibane Eskubaloia elkarteko talde nagusiak Ereintzaren kontrako partida. Lehengo larunbatean jokatu zuten, Galtzarabordako kiroldegian, eta arrosak, saiatu ziren arren, Ereintza nagusitu zen. Donibaneko bigarren taldeak ere galdu egin...

Herritar askok ezagutuko dute udaletxeko pleno aretoan dagoen murala. Valeriano Lezeta Gabarain Errenteriako historiaren gaineko alegoria lan horren egilea da, eta duela gutxi hil da. “Mural hori margotzeak, zalantzarik gabe, Errenteriako udaletx...

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestu zuen ostiralean. 40 neskez osatutako taldea Tolosan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira izan da Euskal Herrian , eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu zuen, Hondarribiko Udalaren laguntzarekin

Ez zuten egin pasa den ostiralean bertso musikatuen emanaldia. Kastro Berri tabernatik zehaztu dutenez, hala argitaratu zuten Gotti-Betti agendan, baina akatsa da. Saioa hilaren 18an izango da, 20:30ean, eta lau bertsolarik hartuko dute parte: Jon Mart...

0-1 irabazi zion lehengo larunbatean Trintxerpek Rotetari. Gol aukerak sortzen Roteta finago ibili zen, baina ez zuen atearen aurrean asmatu. Trintxerperen gola Ameshek sartu zuen, 40. minutuan, buruz. Erregional Ohorezko Mailako zazpigarren postuan da...

Bukatu dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenak. Azkena herenegun jokatu zuten Azpeitian. Bertan parte hartu zuen Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak. Puntuetan bosgarrena izan zen, eta ez zuen finalaurrekoetara pasatzerik lortu. Ander...

“Errealitateari erantzun nahia baino, marketin kanpaina” ikusten du Ezker Batuak (EB) Portu Agintaritzako Administrazio Kontseiluak onartu berri duen Ingurumen Txostenean: “Berritutako txostenean, aurreko planari aurkeztutako alegazio...

Jarduera ekonomikoa eta biziberritzea bateragarri izateko beste aukerak badaudela esan dute. ELAren arabera, «kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria», baina Pasaiako Portu Agintaritza «tematuta» dago azpiegiturarekin. Lehengo ostegunean...

Korri, Xalto eta Brinko pailazo taldeak, Oarsoaldea eskualdeko hainbat parketan egin dituen clown saioetan Oarsoarrak komunitateko pertsonaiak ezagutarazi dituzte. Oarsoarrak Oarsoaldeko (Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaia) herritarrek osaturiko komunitate edo jendartetxoa da, bertako jendartearen lagin edo mostra bat. Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako Zinegotziak adierazitakoaren arabera, Euskara Batzordearen helburua Oarsoarrak komunitatea familiei ezagutaraztea da: “Euskararen erabilerari buruzko esketx baten bitartez eta Oarsoarrak pertsonaien pegatinak gurasoen artean banatuz”. Saioak bukatzean, pertsona bakoitzarekin identifikatzen den komunitateko pertsonaiaren pegatinak oparitu dizkiete herritarrei, herritar bakoitzaren izaeraren arabera. Era berean, komunitatearen berri ematen duen eskuorria eskualdeko etxe guztietan ere banatu dute. Oarsoarrak: “Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu eta!” Oarsoarrak komunitatearen aurkezpena honakoa da: “Herri bat ara, komunitate bat. Elkarrengandik gertu bizi gara, baina ez gara berdinak. Gutako bakoitzak bere ametsak, ilusioak, izaera eta hitz egiteko modua dauzka. Baina aizue! Gure artean hartu-emanak ditugu, istorio bitxiak. Guregana gerturatzen bazarete, batez ere gauzak egiteko gogoa aurkituko duzue, urrats berriak egiteko borondatea… Gu Jon Mikel, Ixabel, Iraitz, Gaizka, Xuban, Eli, Eider, Garbiñe, Rosi, Arantxa, Regina eta Tomax gara. Etorri, zu ere ezagutu nahi zaitugu-eta!”.