2011/11/5

Chaplinen alaba Anniek ‘La belle vie’ antzeztuko du ostiralean Mendi Zolanen

Grenier de Babouchka konpainiak Jean Anouilhen La belle vie (Bizitza ederra) obra antzeztuko du heldu den ostiralean, hilaren 11n, Mendi Zolan kultur gunean. Annie Chaplin, Charlie Chaplinen alabak, parte hartzen du antzezle taldean. Antzezlanak Von Valençay familiaren pasarte bat kontatuko du. Herriaren Museoan agertuko dira, langile-oldeen mesedeetara. Waldshutz-tarren etxe dotore izandakoan bizi diren aristokrata horiek, zerbitzari izandakoaren zaintzapean dira orain. Ikuskizuna 2011-2012ko Kultur Sasoiaren baitan sartzen da, eta, horretarako, harpidetza har daiteke. Harpidedunek beren txartelak azaroaren 7a baino lehenago erreserbatu behar dituzte. Besteentzat, txartelak salgai izanen dira azaroaren 8tik 10era. Xehetasun gehiagorako galdegin Mendi Zolan kulturgunean: 0559 48 39 40 telefono zenbakian edo culture[abildua]mairie-hendaye.com posta elktronikoan.  

admin

Garagardo azoka egiten ari dira Uranzu pilotalekuan

Bidasoa Eskubaloi Taldeak antolatuta, garagardo azoka egiten ari dira Uranzu pilotalekuan. Atzo ireki zituzten ateak, eta bihar arte egongo dira zabalik: gaur, goizeko ordubiak arte eta bihar, 12:00etatik 20:00etara. Hainbat garagardo probatu eta hainb...

admin

‘Hoy empieza todo’ zineforuma, Kabigorrin

Bihar arratsalderako Hoy empieza todo zineforuma antolatu du Maiatzaren 15eko Bidasoko mugimenduak. Pelikula Kabigorrin emango dute, 17:00etatik aurrera. Antolatzaileen arabera, gizarte laguntzarako sistemarekiko axolagabetasunari eta burokratizazioari...

admin

Zintzilik Irratiak programazio berria aurkeztu du

Zintzilik irratiak prtogramazio berria aurkeztu du

admin

Portu Agintaritza kanpo kaian “tematuta” dagoela iritzi dio ELAk

ELAren arabera, kanpo kaia ez da beharrezkoa eta ez da jasangarria, baina Pasaiako Portu Agintaritza “tematuta” dago. Pasa den ostegunean Portu Agintaritzak onartutako Ingurumen Txostenaren harira egin ditu adierazpen horiek sindikatuak. Ag...

admin

Odon Elorzaren mitina, bihar

Azaroaren 20ko hauteskundeetarako kanpaina hasi da, eta Odon Elorza PSE-EEko Kongresurako Gipuzkoako hautagaiak mitina emango du bihar, 11:30ean, Beraungo Pablo Sorozabal plazan. Elorzarekin batera, Arritxu Marañon Kongresurako hautagaia, Juan Carlos ...

admin

Arraunlarien omenaldia bertan behera utzi dute

San Juanek arraunlariak omentzeko afaria antolatua zuen gaurko, banderen bedeinkapenarekin bat eginez, baina azkenean, bertan behera utzi dute beste egun batean egiteko asmorekin. Antolatzaileek ez dituzte zehaztu atzeratzearen arrazoiak. 20:00etarako ...

admin
Gehiago