Zintzilik Irratiak programazio berria aurkeztu du

Zintzilik irratiak prtogramazio berria aurkeztu du

Zintzilik Irrati Libreak denboraldiko programazio berria aurkeztu du gaur arratsaldean. Irratiaren egoitzan bertan egin dute aurkezpena eta zuzenean irrati bidez eta Zintziliken webgunetik jarraitzerik izan dute egoitzara bertaratzerik izan ez dutenek. Honakoa, irrati librearen 27. urtea izango da martxan hasi zenetik eta bertako kideek adierazi dutenez “ilusio handiz hasiko dugu denboraldi berria”. Halaber, herritarrek urte hauetan guztietan emandako laguntza eskertu dute “ezinezkoa litzateke bestela uhinetan haibeste urtean jarraitzea”. Ikasturte berrian  herritarren laguntza “ezinbestekoa” izango dela nabarmendu dute: “Programazioa osatzeko, berriak zabaltzeko, eta irrati libre autogestionatu batek dakartzan gastuei aurre egiteko laguntza beharko dugulako”.

Zintzilik irratiaren ateak  bertan parte hartu nahi duen ororentzat zabalik daudela gogorarazi dute amaitzeko, “horregatik, jendartea modu libre, osasuntsu eta maitekor batean eraldatu nahi duzuen guztioi gogoratu nahi dizuegu proiektu komunikatibo libre honetan lekua duzuela”.

Zintzilik Irrati librearen programazio berria, zintzilik.net orrialdean ikus daiteke.

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.