Urte bukaerako bazkaria Astarloza Taldearekin
Azaroaren 19an izango da bazkaria, Lizeoan; txartelak aurretik erosi behar dira, Amuran eta Alkartetxean Mikel Astarloza Taldeak urte bukaeran antolatu ohi duen bazkaria azaroaren 19an izango da, Lizeoko jangelan. Mikel Astarloza bertan izango da, eta ...
Azaroaren 19an izango da bazkaria, Lizeoan; txartelak aurretik erosi behar dira, Amuran
eta Alkartetxean
Mikel Astarloza Taldeak urte bukaeran antolatu ohi duen bazkaria azaroaren 19an izango da, Lizeoko jangelan. Mikel Astarloza bertan izango da, eta bazkaldu ondoren, opariak zozkatu eta jolasak egingo dituzte.
Bazkarirako txartelak 20 euro balio du helduentzat, eta 6 euro haurrentzat. Azaroaren 13ra arte eros daitezke txartelak, Alkartetxean eta Amura kafetegian.
Helduek bakailaoa eta entrekota jango dute, eta aurretik urdaiazpikoa, patea, pudina eta piper betea. Postrerako, berriz, trufa tarta. Txikienek, aldiz, espagetiak, xerra eta izozkia.

