Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeek bazkaria egin zuten larunbatean: 60 emakume inguruk bat egin zuten deialdiarekin. Kontu kontari izan ziren bazkarian zehar, batzuk garai zaharrak gogoratzen, eta auzora etorri berriak horiek ezagutzen. Antolatzaileak pozik daude bazkariak izan zuen harrerarekin, eta urtero egitekotan gelditu dira, urriko azken larunbatean hain zuzen.
Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuta, Errenteriako Udaltzaingoak ziklomotoreen kontrol kanpaina egin du abuztuan eta irailean. Kanpaina horretan IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitea beharrezkoa dela...
70-43ko azken emaitzarekin etxeratu ziren larunbatean Hondarribia-Iruneko neskak. Partida gogorra izan zen Rivas Ecopolisen kontra jokatu zutena, baina azkenean galdu, eta ligan jokatutako hiru partidetan ez dute bakarra ere irabazi Pepelu Mujikaren ne...
Ertzainek 19 urteko bi gazte atxilotu dituzte ausartegi gidatu eta gainontzeko gidarien segurtasuna arriskuan jartzea egotzita. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, larunbat goizaldean izan ziren gertaerak. Hainbat pertsonek ohartarazi zieten bi ib...
Ostegunero jam sesioak antolatzen ditu Kabigorri Ateneoak, 20:00etatik aurrera. Tabernako arduradunek musika tresnak eta soinu ekipoa uzten dute, trebatu nahi duenaren esku. Edozein estilo jotzeko aukera dago: rock, jazz, pop, reggae…
Mendiexpo azokarekin batera, Ficobarainoko martxa antolatu du Irungo Mendizaleak taldeak. San Juan Harria plazatik abiatuko dira, 08:30ean, Jaizubiko paduretarantz, eta handik Ficobaraino gerturatuko dira. Ibilbidea: San Juan Harria, Kale Nagusia, Mart...
Branka Itsas Ondarea izena hartuko du Hendaia eta Hondarribiko herritarrek Bidasoa eskualdeko itsas ondarea berreskuratu eta konpartitzeko elkarrekin sortuko duten elkarteak. Andoni Etxarri hendaiarra elkartearen bultzatzaileetako bat da eta bere esane...
Lifewave partxeak zer diren eta zertarako balio duten jakin nahi dutenek, hitzaldia dute datorren asteazkenean —azaroak 2—, 19:00etatik 21:00etara Ana Alvarez Terapia Zentroan (Aialde kalea, 3). Joateko interesa dutenek edota informazio gehiago nah...
Gipuzkoako Txapelketako partidak izan dira asteburuan, eta gomazko paletan, nagusien lehen mailan, ezin izan zuen Imanol Otegi eta Jon Ormaetxeak osatutako Batzokiko taldeak Usurbil garaitu, eta 25-20 galdu zuen. Javier Martinez eta Ignacio Martinezek ...
Garaipena eskuratu zuen larunbat arratsaldean Hondarribiak Hondartza futbol zelaian. Hiru eta bi menderatu zuten Oiartzungo taldea eta hiru puntuak poltsikoratzea lortu zuten. Horrela, sailkapenean gora egin eta hamalaugarren dira berdeak, zortzi puntu...
Mugen Gainetik Gobernuz Kanpoko Erakundearen argazki erakusketa ireki dute Zuloaga Etxean. Erakusketa 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara irekitzen dute.
Magia saioa egin zuen atzo eguerdian Tor magoak Hondarribiko Arma plazan. Hator Magiara izeneko ekitaldia, nahiz eta lau eta hamar urte bitarteko haurrei zuzenduta izan, familia guztiarentzat izan zen, eta haurrak, gurasoak eta aiton-amonak gerturatu ziren ikuskizunaz gozatzera. Eguraldi eguzkitsuaren laguntzarekin, umeak eta gurasoak, ikusle soilak izan beharrean, emanaldiaren partaide izan ziren. Euskarazko saio umoretsu eta gertukoa izan zen.
Hondarribiko Athletic Lagun Taldeak San Mamesera bidaia antolatu du Granadaren kontrako partida ikusteko. Hilaren 25ean edo 26an jokatuko dute partida, baina ordutegia ez dute zehaztu oraindik. Horrela, larunbatetik aurrera bidairako izena eman daiteke...
Argoiak kultur elkarteak Gure aurrezkiak. Iragana, oraina eta etorkizuna goiburuko hitzaldia antolatu du aste honetako asteazkenerako. Hizlaria Luis Jesus Perez izango da, Asesores Financieros erakundekoa.
Pasa den ostiralean inauguratu zuten erakusketa berria Luberri Ikasgune Geologikoan, Oiartzunen: Trilobiteen aztarna jarraituz. Hilabete batzuk mantenduko dutela jakinarazi dute Luberriko kideek, baina dagoeneko harrera ona izan duela argi dute. Museoan hainbat pieza ikusiko ditu bertara hurbiltzen denak. Erakusketan dauden fosilak, museoko kideek mundu osoko ikerketetan aurkitutakoak dira: Espainian, Frantzian, Txinan, Ameriketako Estatu Batuetan, Errusian, Portugalen edota Marokon. Euskal Herriko hainbat fosil ere ikusi ahal izango ditu bisitariak. Batzuek 550 milioi urte dituzte. Egun Euskal Herrian atzemandako fosil horiek aztertzen jarraitzen dute, eta museoko adituen arabera, «espezie berriak ezagutzeko bidea irekiko diote zientziari eta Euskal Herriko palentologiari». Interesa duenak Luberrira hurbiltzea besterik ez du. Ergoiengo Pagoaldea industrialdean dago. Asteazkenetik larunbatera irekitzen dute, 09:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara. Trilobiteak gaur egungo krustazeoen arbasoak izan ziren Trilobiteak artropodo itsastar bitxiak izan ziren, egungo krustazeoen arbasoak. Trilobiteen gorputza hiru ataletan banatuta zegoen —zefaloia, toraxa eta pigidioa—, eta segmentu artikulatu batzuek osaturiko kitinazko oskol batek babesten zituen. Trilobiteek luzakin artikulatu horiek (endopodioak eta exopodioak) zeuzkaten sabelaldean, eta horiek baliatuz, igeri egiten zuten edota itsas hondoan ibili. Ezaugarri berezi horri esker, artikulazioak kiribildu zitzaketen eta pilota itxura hartzen zuten, harraparien erasoei aurre egiteko. Egun, kukurutxek egiten dute hori. Gaur egungo krustazeoek, artropodoek edota intsektuek bezala, [...]
HOBE programaren bi zutabe nagusiak dira elikadura eta jarduera fisikoa. Horrela, Gorka Txapartegi sukaldariak eta Ander Ugarte dietistak Itsas Lur elkartean sukaldaritza osasuntsurako tailerrak egiten ari dira, eta tailer horietan izena emateko aukera dago oraindik. Tailerrak hilaren 3an (etzi), 9an eta 16an izango dira, arratsaldeko seietan, eta izena eman nahi dutenek, 943 11 12 84 telefono zenbakira dei dezakete, edo kirolak@hondarribia.org helbidera idatzi. Udalak eta Osasun Kirolek haurren gizentasuna ekiditeko HOBE programaren bosgarren ekitaldia duela hilabete martxan jarri zuten, eta `Ikasi osasuntsu jaten eta mugitu!´ leloarekin, haurrengan bizimodu osasuntsua bultzatzea dute helburu.
Joni D. musikari ohi bartzelonarrak Que pagui Pujol (Pujolek ordain dezala) liburua aurkeztuko du bihar, hilak 30, Kabigorri Ateneoan, 18:30ean. Joan den mendeko 80. hamarkadako Bartzelona hiriko punk mugimenduari atzera begirada da, mugimendu horren p...
Hondarribian jokatuko dute gaur Gpuntua: 2011ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako hirugarren saioa. Jostaldi pilotalekuan izango da, 17:30etik aurrera, eta Oarsoaldeako bi bertsolari izango dira taula gainean: Alaia Martin, oiartzuarra eta Haritz Casabal, antxotarra. Bi horiez gain, ondorengo lau bertsolariak ariko dira nor baino nor: Aitor Sarriegi, Amaia Agirre, Iñigo Izagirre eta Nahikari Gabilondo. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Itziar Etxezarreta ariko da. Saioa antolatzeko lanetan Hondarribiko Udalaren eta Txingudiko Bertso Eskolaren laguntza izango du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak. Sarrerak saioa aurretik leihatilan eskuratu ahal izango dira. Final-laurdenetako sarrera arruntak hamar euro balio du, 16 urtetik beherakoentzat bost euro, eta Bertsozale elkarteko bazkideentzat zazpi. Jon Martin, Idiazabalen Bihar, bestalde, Jon Martin oiartzuarra final-laurdenetako laugarren saioan ariko da Idiazabalen. Zuzenean final-laurdenetako lehian sartu da Martin, aurreko txapelketan egindako lanari esker. Ainhoa Agirreazaldegi, Felix Zubia, Nerea Elustondo, Oier Aizpurua eta Uxue Alberdi izango ditu kontrario oiartzuarrak. Igarondoko pilotalekuan izango da saioa 17:30etik aurrera, eta Inaxio Usarralde izango da aurkezlea.