
EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPIa baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuo...

Pasa den asteburuan atsedenaldia izan zuten Oiartzun taldeko neskek. Asteburu honetan, Berrio-Otxoa izango dute aurrean, etxean. Bihar jokatuko dute partida, 16:15ean, Karla Lekuonan. Ez dirudi oiartzuarrentzat partida zaila izango denik, sailkapenari ...

“Ulertezina” iritzi dio Pasaiako EAJk Bilduk azken udalbatzarrean hartutako jarrerari. Foru Aldundiari Pasaiako biziberritzean hartutako konpromisoei eusteko eskatuz, mozioa aurkeztu zuen lehengo asteazkeneko udalbatzarrena EAJk, baina ez zen aurrera atera, Bilduk hari erantzunez beste mozio bat aurkeztu eta azkena onartu zuelako plenoak. “Penagarria da Bilduk gure taldearen mozioa babestu ez izana. Bertan, Foru Aldundiari eskatzen genion, Pasaiarekiko konpromisoa berresteko, eta, horretarako, hitzarmen berria sina zezan. Gainera, gure nahia honakoa zen: duela lau urte adostutako konpromisoak mantentzea”, azaldu du EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek. Jeltzaleen ustez, Bilduk ez dio Foru Aldundiari inbertsioak egiten jarraitzeko eskatu nahi, eta horrek, beren ustez, agerian uzten du Bilduk biziberritzearekin duen “konpromiso eza”. Gaitasunik ez Oterminen arabera, “Pasaiak Gipuzkoako hainbat herrietako maila berreskura dezan, lana gelditzen zaigu oraindik”, baina, bere ustez, “ezker abertzalearen jarrerak ez du laguntzen “. Salatu duenez, ” herria erabat geldirik egotea lortzen ari dira “. Jeltzaleen bozeramaileen iritziz “udal gobernuak ez du gaitasunik, herriaren garapenarentzat ezinbestekoak diren proiektuak garatzeko”. “Aitzakiak baino ez dituzte erabiltzen”, salatu du. EAJren arabera, Zirizarekin jazotako da horren adibide garbia: “Ziriza eraikina aukera izan daiteke, garapena eta enplegua sortuko duten jarduerak herrira ekartzeko. Aitzitik baina, hauteskundeetatik bost hilabete pasatu dira, eta ez dugu ez ekimenik, ez proposamenik ez erantzunik [...]

Datorren asterako bost tailer antolatu ditu Bidasoa Bizirikek, enplegua bilatzen ari direnen formakuntzarako. Etorkizuna duten Lanbideen El Espazio bulegoan egingo dira, eta bi modu daude izena emateko: El Espaziora bertara joanez (Anaka kaleko 27. Zenbakian) edo 943 63 31 60 telefono zenbaki deituz. Ikastaro hauei edo El Espazioko jarduerari buruzko informazio gehiago nahi duenak elespazio.com webgunea bisitatu dezake. Datorren asteko ikastaroak: Langileak hautatzeko prozesua: Azaroaren 2an, 09:00etatik 12:00etara. Telefono bidezko elkarrizketa bat gainditzeko estrategiak eta hautatze-prozesu bati aurre egiteko komunikazio trebetasunak erakutsiko dituzte. Lana eta prestakuntza bilatzea interneten. Lanbide.net: Azaroaren 2an, 16:45etik 18:45era. Interneten dauden lan-poltsak eta enplegua bilatzeko eskura dauden baliabideak ezagutzeko tailerra izango da. Europako Batasunean enplegua bilatzeko tresnak. Europass lana Frantzian. Aukera berriak: Azaroaren 3an, 11:00etatik 13:00etara. Tailer honetan, Europar Batasunean lan-eskaintzak zein kanaletatik dabiltzan eta haietan sartzeko zer tresna dauden eta horiek modu praktikoan nola erabili erakutsiko dute duzu. Frantziako enplegu sistema ezagutzeko aukera izango da. Lan elkarrizketa arrakastaz gainditzea: Azaroaren 3an, 15:45etik 18:45era. Zer da lan elkarrizketa bat? Zeratarako da? Zer baloratzen da? Holako galderen erantzunak jakin nahi dituztenei zuzenduta tailerra, lan elkarrizketa bati aurre egin aurretik teknikak eta kontuan hartu beharreko gomendio nagusiak ezagutzeko. Berrikuntzarako tailerrak. Enplegurako 2.0 Web-aren tresnak. Nola erabili RSS-ak eta alarmak: [...]

Errenteriako Udala eta Añarbeko Mankomunitatea “kezkatuta” azaldu dira Oiartzun ibaira botatzen diren isuriak direla eta. Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, urrian bilera bat egiteko elkartu dira irtenbideren bat bil...

Zabalenea II gaztetxeak 11. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu dituzte hil osoan zehar, eta bihar, izango dira azkenekoak. Azken ekimenak izan arren, egun handiena ere biharkoa izango da. Goizetik aterako dira kalera. Urteurreneko ekitaldi ho...

Hilabetero bezala, azken ostiraleko kartelada egingo dute gaur. 20:00etan izango da, San Pedro kalean. Bihar, larunbatero bezala, presoen aldeko elkarretaratzea egingo dute leku berean, 13:00etatik aurrera.

Herriko bi museoekin lankidetza hitzarmenak berritzea onartu du udalak. Aurrerantzean, Herri Musikaren Txokoak eta Luberri Ikasgune Geologikoak fundazio bana osatuko dute, eta berauetan parte hartuko du udalak. Aiora Perez de San Roman alkatea eta Asier Legorburu Kultura zinegotzia izango dira udalaren ordezkariak bi fundazioetan. Herri Musikaren Txokoaren kasuan, higiezinak eta finantziazioa jarriko ditu udalak eta, materiala eta giza taldea Herri Musikaren Txokoak. Luberriren kasuan, udalak lokal bat uzteko eta museoa finantzatzeko konpromisoa hartu ditu bere gain. Luberrik materiala, beste lokal bat eta giza taldea jarriko ditu. Hitzarmen horiek Bilduko kideen aldeko botoarekin atera ziren aurrera (EAJ abstenitu egin zen eta H1 ez zegoen udalbatzarrean) herenegun. Ordenantza fiskalak %3 2012ko udal ordenantza fiskalak ere onartu zituen udalbatzarrak, Gobernu Taldearen aldeko botoekin (EAJ abstenitu egin zen). KPIren arabera igoko dira 2012ko tasak Oiartzunen: %3 inguru. B estalde, dieta eta protokolo gastuen berri eman zuten udalbatzarrean, Kode Etikoa onartu zenetik egin ohi duten bezala. Udalbatzarrean jakinarazi zutenez, irailean ez du protokolo gasturik egin alkatetzak. Era berean, EAJko Mikel Idiazabal zinegotziak Batzokiaren bazterrean dauden pintaketak garbitzeko egindako eskaera zertan den galdetu zuen. Alkateak pintaketa horiek garbitzeko agindua emana dagoela azaldu zion. Euskal Herriak bizi duen egoeraz, adierazpena Alkateak Bilduren adierazpen instituzionala ere irakurri zuen [...]

Azken ostiraleko elkarretaratzea egingo dute gaur

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Hondarribiaren kontra jokatuko du asteburu honetako jardunaldia. Partida 16:30ean izango da bihar, Hondarribiko Ondartza zelaian. Pasa den asteburuan oiartzuarrek 2-1 irabazi zioten Trintxerperi eskualdeko derbian...

Saskilagunak Hirugarren Mailako azkena da sailkapenean, hamaikagarrena, baina pasa den asteburuan ez zuen partidarik jokatu, atsedenaldia egokitu zitzaiolako. Alegia, partida bat gutxiago jokatu du. Asteburuko jardunaldian, Alde Zaharraren kontra ariko...

Bihar ere kale ekintzako saioa izango da herriko 6-12 urte tarteko haurrentzat, Ttak-ek antolatuta. Oraingo honetan, berriz ere Doneztebe plazan izango da jostatzeko tartea (16:30ean) eta jolas dinamikoen txanda izango da.

Liderraren kontra jokatuko du bihar, 11:30etik aurrera, Donibane Eskubaloiak. Etxean du partida.

Trintxerpek Behobia taldea hartuko du bihar Don Boscon, 16:00etatik aurrera. Pasaiak etzi jokatuko du, Zumarragako Argixao futbol zelaian, 16:30etik aurrera. Erregionaleko Sanpedrotarra taldeak, Astigarragan du partida, bihar, 16:30ean

La Armonia elkarteak emakumeentzako afaria antolatu du azaroaren 12rako. Txartelak laster ohiko tokietan salgai jarriko dituztela iragarri dute. Era berean, Gabonetako loteria eskatzeko zerrendak elkartean prest dituztela esan dute.

Mus txapelketa antolatu du Kamio tabernak azaroaren 4rako. Izen emateak 20 euro balio du bikote bakoitzeko. Txapelketa 22:30ean hasiko dela iragarri dute antolatzaileek, eta sarien gaineko informazioa datozen egunotan zabalduko dutela esan dute

Pablo Enean gaur hasiko dira auzoko jaiak. 19:00etan botako dute jaien hasiera iragarriko duen txupina, eta 20:00etan buruhandiak irtengo dira. Bihar, berriz, 11:30ean hasiko dira haurrentzako jolasak, eta 16:00etan partxis eta futbolin txapelketak jokatuko dituzte. Haurrek gazte eta helduei pasako diete jaien lekukoa iluntze aldera, herri afaria egongo delako lehenik, eta jarraian Sutura eta Kañeria taldeen kontzertua. Igandean, azkenik, 11:00etan tortilla patata txapelketa egingo dute, eta ondoren haur jolasak egingo dituzte. Haurrentzako herri bazkaria antolatu dute baita ere iganderako, doan, eta arratsaldean Halloween jaiaren harira mozorro txapelketa izango da.

Izenaduba Basoak (Mungian dagoen Olentzeroren Etxeak) ikuskizun musikatua eskainiko du astelehenean, hilak 31, Elorsoro kiroldegian. 17:00etan hasiko da ikuskizuna, dohainik. Ikuskizun musikatuan Mari Domingik, Mari Teilatukok eta Olentzeroren hainbat ...

Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak kontzertua emango dute gaur Victor Hugo etxean, 20:00etan. Txistua, esku soinua, teklatua eta programazioa. Guztiak batuko dituzte, bihar, Garikoitz Mendizabalek eta Xabier Zabalak, Victor Hugo etxean emango du...