
Alkartasuna Dantza Taldeak partaide ohien bazkaria antolatu du azaroaren 19rako. Astigarragan bazkalduko dute, Txingurri jatetxean. 13:00etan elkartuko dira bazkaltzera animatzen diren guztiak, Ikatza tabernan.

Eguraldiak baldintzatzen ditu kanpoan egiten diren kirol ekintzak, eta eguraldi iragarpenari begira daude Txosteko kideak. Oraingoz, txartzen ez badu, aurrera jarraituko dute Pilota Zuzenean! jaialdiarekin. Datorren astean izango da, azaroaren 1etik 6r...

Azaroaren 19an izango da bazkaria, Lizeoan; txartelak aurretik erosi behar dira, Amuran eta Alkartetxean Mikel Astarloza Taldeak urte bukaeran antolatu ohi duen bazkaria azaroaren 19an izango da, Lizeoko jangelan. Mikel Astarloza bertan izango da, eta ...

EAJk eta EBk plana babestu dute, PSE-EEk abstentzioaren alde egin du, eta PPk kontra bozkatu du Pasaiak badu datozen hamar urterako Euskararen Plan Estrategikoa. Herenegun onartu zuen udalbatzarrak aldeko hamabi botorekin (Bildu, EAJ, eta EB), kontrako birekin (PP) eta hiru abstentzioekin (PSE-EE). Iazko azaroan ekin zion udalak Euskararen Plan Estrategikoa lantzeari. Barruti guztietan lan taldeak eratu dira, herritar euskaldunak zein erdaldunak osatutakoak, tokian tokiko egoeraren diagnostikoa egin eta horretan oinarrituta Plan Estrategikoaren lan lerroak osatzeko. Aholku Batzorde Orokorrak egingo du aurrerantzean planaren jarraipena, baita horretarako propio eratu diren arloko lan taldeek ere. Udalbatzarrak plana onartu arren, kritikak ez ziren falta izan. PPk, esaterako, ez ditu gustuko planaren erredakzioan ageri diren zenbait hitz, “beharrarekin” lotutakoak. PPren bozeramaile David Hernandezen arabera, “euskara sustatu behar da, baina bestelako terminoetan”. EBren iritziz, berriz, plana “herrena” da. Alde bozkatu arren, Xabier Pombok esan du udalak ez duela nahikoa lan egin lan taldeetara erdaldunak erakartzeko. Hizkuntza eskubideak Hizkuntza eskubideen gaiari helduta, ez zen oposizioa izan kexu agertu zen bakarra. Udalbatzarrean euskarak ia ez zuen tokirik izan. Interbentzioak euskaraz egin zituen hautetsi bakarra ere, Bilduren bozeramaile Oihane Oronoz, kexu azaldu zen: “Nik, hemen, nire burua gazteleraz hitz egitera behartuta sentitzen dut”. Udalbatzarrean gazteleraz egitea “heziketa” kontua dela [...]

Hendaian 1851 urtean egin ziren lore jokoen urteurrenaren karietara, Hendaia Turismok Euskal loreen 160 urteak goiburuko erakusketa antolatu du Abbadia gazteluko behatokian. Hilabete osoan ikus daiteke. Ordutegia: astelehenetik larunbatera 14:00etatik 18:00etara. Azken bisitariak itxiera ordua baino ordubete lehenago hasiko dira.

Irungo Udalbatzak zaharren udal egoitzaren defizita bere gain hartzeko eskatu zion Foru Aldundiari herenegun eginiko osoko bilkuran. Talde sozialistarena zen hasierako proposamena, baina EAJk mozio alternatiboa aurkeztu zuen. Eztabaidaren ondoren bi testuak batzea erabaki zuten PSE-EE, EAJ eta PPk, eta haien bozkekin aurrera atera zen mozioa. Bilduk kontra bozkatu zuen eta EB abstenitu egin zen. Miguel Angel Paez sozialisten bozeramaileak azaldu zuen proposamenaren xedea: «Udalak milioi erdi euro inguru bideratzen ditu urtero egoitzara eta, legeak aurreikusi bezala, Aldundiak gastua bere gain hartuko balu, diru partida hori gastu sozialeko beste ekintza batzuetara bideratu ahal izango litzateke». Irungo egoitzaren defizitaren zatia bi hilabeteko epean ordaintzeko eskatzen dio Aldundiari sozialisten mozioak. Datozen egunotan, PSE-EEk antzerako testuak aurkeztuko ditu zaharren udal egoitzak dituzten herrialdeko beste hamabost udalerrietan. Bilduk, mozioari testu bat gehitzeko aukera aztertu zuen bozeramaileen batzordean, baina azkenean ez zuen bere proposamena osoko bilkurara eraman. «Ez dugu uste ezer lortuko dugunik horrekin», adierazi zuen koalizioko Oinatz Mitxelenak. Bere ustez, PSE-EEren idatziaren motibazioa politikoa zen, eta ez finantziaziokoa: «Hamar urtez luzatu den kontua da, eta orain lehen aldiz, gobernu batek gaiari serioski eta bere osotasunean heltzeko konpromisoa hartu duenean dator mozioa». Ildo beretik mintzatu zen Manuel Millan EBko ordezkaria. Millanek gogorarazi zuen irailaren 26an [...]