Erreakzionatzeko aukera izango du larunbatean Hondarribia-Irunek bi porrot segidan jaso ondoren. Rivas Ecopolisen aurka, arratsaldeko zazpietatik aurrera jokatuko du partidan. Kantxa faktorea kontran izango badute ere, irabazteko gogotsu daude neskak. ...
Zergak eta tasak %3 igotzea onartu zuen atzoko udalbatzarrak, Udal Gobernu Taldearen aldeko botoekin (Bildu eta Ezker Batua). Gainontzeko alderdi guztiak abstenitu egin dira. Horrenbestez, salbuespenak salbuespen KPIren arabera igoko dira zergak eta ta...
Aiora Perez de San Roman alkateak irakurri zuen atzo, urriko ohiko udalbatzarrean: Euskal Herria garai historiko berri baten atarian sartu berri da. Azken bi urteetan Euskal Herrian eman diren aldaketa politiko eta sozialerako prozesuaren ondorioz ireki den egoera berriak, pasa den asteko Nazioarteko Konferentzian islatu zen atzerriko adituen inplikazioak eta ETAk ostegunean zabaldu zuen erabakiak ilusioa eta itxaropena ekarri dio Euskal Herri osoari. Hamarkada luzetako borroka armatuaren aroa amaitu da. Herri gisa garai historiko berria abiatzera goaz. Aipaturiko Nazioarteko Konferentziak ebatzitako bost puntuen bitartez, Euskal Herrian gatazkaren behin betikoa eta integrala izango den konponbide baterako ibilbide orria zehaztua dugu. ETAk hartutako erabakiak konfrontazio armatua behin betikoz amaitzea dakar eta konfrontazio horrek sortu dituen ondorioei buruzko elkarrizketari ekiteko garaia iritsi da. Urte luzetako gatazkak sufrimendu handia eragin du. Oraindik ere gatazkaren ondorio ugarik bere horretan diraute. Lehen bailehen horiei heltzea eta gure herrian normalizazioa, errekonziliazioa eta giza eskubide guztien errespetuan oinarritutako bakea eskuratzea atzeraezinezko lana da. Nazioarteko Konferentziak esandakoari jarraituz, gatazkak sortutako ondorioak gainditzea beharrezkoa izango da. Gizarte osoak berea sentituko duen behin betiko bakea lortzeko beharrezkoak diren oinarriak jartzeko Euskal Herriko eragile askoren babesa duen Gernikako Akordioak exijitzen dituen neurri guztiak betetzea beharrezkoa da. ETAren erabakiak Euskal Herriko eta munduko [...]
Osakidetzak jakinarazi duenez, Hondarribiko anbulatorioan bihar eskainiko dute larunbatetako zerbitzua azkeneko aldiz. Azarotik aurrera, astelehenetik ostiralera eskainiko dituzte zerbitzuak, eta larunbatetan Irungo Gipuzkoa hiribideko anbulategira joan beharko dute hondarribitarrek. Hondarribiko Osasun Etxea, Itsas Etxeko lanak direla eta, Biteri kalean dago orain. Osasun Etxe berriaren obrek martxa ona dute, eta espero dute abendu bukaerarako bukatzea. Ondoren materiala eramango dute hara, eta otsaila bukaerarako edo martxorako inauguratu ahal izatea espero dute. Ohi bezala, Osasun Etxera joan nahi dutenek, 943 64 00 50 zenbakira dei dezakete hitzordua eskatzeko. 902 20 30 20 zenbakira deitu edo www.osakidetza.euskadi.net helbidean ere sar daitezke. Zenbaki horietan eta webgunean hitzordua eskatzeko zerbitzua eskaintzen dute eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan. Gainera, sistemak mezu edo posta elektronikoaren bidez gogoraraziko dio erabiltzaileari, bere hitzordua noiz den. Horrez gain, osasun aholkuak ere eska daitezke eta osasun profesional talde batek telefono bidezko arreta emango du, ohiko osasun arazoei buruz. Osasun txartela eskuan Erabiltzaileak 943 20 30 20 deitzen duenean edo www.osakidetza.euskadi.net webgunean sartzen denean, hasieran sistema automatikoak erantzungo dio. Komeni da aurretik osasun txartela eskuan edukitzea. Ondoren sistemak lau aukera ematen ditu, eta erabiltzaileak zein kasutan dagoen adierazi behar du: larrialdia edo etxera abisatzea; hitzordua; osasun aholkua, edo beste zenbait, —adituarekin [...]
Haurtzaro Mendi Taldeak pasa den igandean egin zuen ikasturteko lehenengo irteera. Artikutzara joan ziren mendizaleak. guztira, 41 izan ziren, ikasleak eta gurasoak. Irudia Artikutzara iritsita atera zuten. 08:30ean atera ziren ikastolako aparkalekutik eta eguerdian itzuli ziren herrira mendizaleak, 13:30ak aldera. Hurrengo irteera azaroaren 20an egitea espero dute. Santa Ageda-Murumendi (868m )-Mandubia egitea da mendi taldearen asmoa.
Dagoeneko Oiartzun Irratia Twitter sare sozialean ere jarrai daiteke —webgunea eta Facebook kontua badu aurretik—. Twitterren, albisteak eta Arguyuan saioko edukien berri emango dute irratiko kideek. Realak kanpoan jokatzen dituen partidak ere Twit...
Euskaraz hitz egiteko txoko bat irekitzen die euskaldun berriei Lau Haizetara elkartearen Mintzalaguna egitasmoak. Euskaldun zaharrak edo mintzalaguntzaileak, euskaldun berri edo mintzalagunekin elkartzen dira astean behin, ordubetez, euskaraz hitz egiteko. Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta, 1987) da mintzalaguntzaileetako bat. Zer da Mintzalaguna egitasmoa? Mintzalaguna Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak aurrera daraman egitasmoetako bat da. Euskara ikasten ari direnei edo bere garaian ikasi eta erabilera aldetik ahazten joan zaienei euskaraz hitz egiteko aukera ematea da asmoa, eta hori ahalik eta modu naturalenean egitea. Ez dago bakarrik euskara ikasten ari direnei zuzenduta, ez da beharrezkoa euskaltegian egotea. Noiz sortu zen? Hamar bat urte daramatza martxan. Urte horietan zein bilakaera izan du? Martxan jarri zen urtean izan zen jende gehien; hortik aurrera, pixka bat jaisten joan da, eta gero mantendu egin da. Aurtengo datu guztiak oraindik ez dauzkagu, jendeak izena emateko aukera daukalako oraindik, baina badirudi goraka ari dela. Momentuz, 60 bat lagun gaude [mintzalagun eta laguntzaileen artean], eta ea 80 ingurura iristen garen. Horietatik zeintzuk dira mintzalagunak eta mintzalaguntzaileak? Eta zenbat talde zaudete? Hamar bat mintzalaguntzaile dauzkagu, eta taldeak hiruzpalau pertsonakoak izaten dira. Hiru pertsonako mintzalagunak (euskaraz hitz egiteko gaitasuna hartu nahi dutenak) izaten dira eta laguntzaile bat, euskaldun zahar bat. Normalean hala da dinamika, [...]
Ereintza eskubaloi taldeak Aranga BMren kontra jokatuko du asteburu honetan. Etxetik kanpo izango du lehia, eta Soriara bidaiatu beharko du. Sailkapenari begiratuta, lehia borrokatua izango da, Aranga BM Soria bosgarren delako. Hala ere, Ereintza lider...
Naniano eta ZS produkzio etxeek hilaren 13an hasi eta 16an grabatu zuten genero bortizkeriaren gaineko Albaitari film laburra. Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak protagonista izan dituen filma Artikutzan errodatu dute, Pablo Vijande zuzendariaren aginduetara. Albaitari Ion Collar errenteriarrak sortu duen Naniano produkzio etxearen lehendabiziko lana da. Azaroan amaituko dute muntaketa-lana.
Tolosako Nazioarteko Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketa larunbatean hasiko da, eta Euskal Herriko ordezkari bakarra Errenteria-Oreretako Landarbaso abesbatza izango da: “Horrek duen garrantzia Oarsoaldea eta Bidasoko pertsona guztiekin elkarbanatu ...
Garaipena bai hala bai behar du Hondarribiak larunbatean. Sailkapenaren azken postuan dira berdeak bost punturekin eta final bat bezala hartuko dute etxekoek biharko partida. Oiartzungo taldea izango dute aurrez-aurre.
Udalak datorren urteko aurrekontuak herritarrekin eta herriko eragileekin landu nahi ditu. Horregatik, lehenengo bilera egingo dute azaroaren 4an, Gezala Auditoriumean. 18:30ean hasiko da.
Zarata Fest jaialdia antolatu dute Mogambon etzirako. Crani Septic, Depecho Mode, Dissapte, Mind Holocaust, Represion eta Kamorrah. Sei taldek girotuko dute etziko gaua Trintxerpeko Mogambo aretoan, 21:30etik aurrera. Baina bada beste eskaintzarik Azkueneko aretoan, heavy zaleek bereziki gustukoa izango dutena. Asteazkenean, azaroak 2, Iron Maiden taldeko lehen abeslari izandako Paul Di’Annok joko du Mogambon. Killers eta Iron Maiden diskak interpretatuko ditu Di’Annok zuzenean. Talde gonbidatu bat ere bada, Bartzelonako Everdream. Asteazkenerako sarrerak 10 euro balio du. Kontzertua 20:30ean hasiko da.
Azaroaren 1etik aurrera eta otsailaren 29a bitarte, 15 lagunetik gorako taldeentzako bakarrik irekiko dute Martindozenea gazteentzako aterpetxea. Behin zenbaki hori osatuta, aterpetxeak ohiko zerbitzu guztiak eskainiko ditu, eta egoitza bete arte jasot...
Irungo Elkartasuna taldeak sukaldaritza ikastaroa antolatu du azarorako. Tailerrak Hazia elkartean egingo dira, datorren hileko lau astelehenetan, 19:00etatik 21:00etara. Ikastaro bakoitzeko prezioa 10 eurokoa da, eta guztietan parte hartzeko bonoa 25 ...
Atzo arratsaldean ezohiko udalbatzarra egin zuten Lezoko udaletxean. Bertan hiru puntu jorratu zituzten zinegotziek. Datorren urteko ordenantza fiskalak atera zituzten aurrera, Bilduren aldeko botoekin. Urriaren 13ko Ogasun Batzordean aurkeztu zituzten ordenantza fiskalak. Tasa eta zerga gehienak %2,8 igoko dira, KPIren igoera. Ura eta zaborretan %10 haziko da tasa. Zilindrada baxuko ibilgailuetan, berriz, %5 igoko dira eta altuetan %10. Hobarien proposamen berriak ere aurkeztu ditu Udal Gobernuak. Horrela, %25etik %95era doazen hobariak proposatu dituzte, “behar gehien duten familiek tasen %5 ordain dezaten”. Herriko enpresa handiei jarraipena egingo dietela jakinarazi dute, “iruzurrik egin ez dezaten”. Horrez gain, datorren urteko aurrekontuak herriko eragile, elkarte eta norbanakoekin egin nahi dituztela jakinarazi du Udal Gobernu Taldeak. Horregatik, bilera egingo dute eurekin azaroaren 4an, Gezala Auditoriumean. San Marko Mankomunitatean, aldaketa Atzoko plenoan Lezoko Udalak San Marko Mankomunitatean duen ordezkaritza aldatzea erabaki zuten. Horrela, Ainhoa Intxaurrandietak hartuko du Ainhoa Zabaloren lekua. Azaroaren 20ko hauteskundeen mahaien zozketa ere egin zuten atzo. Bestalde, Mikel Antxon Arrizabalaga PSE-EEko zinegotziak ezin izan zuen plenoan egon, aita hil delako. Alkateak dolumina eta besarkada bat helarazi zizkion.
Aljarafe elkarteak kultur astea egin du asteburuan. Besteak beste, briska, mus eta tute txapelketako finalak jokatu zituzten larunbatean eta sari banaketa egin zuten ondoren txapeldunen artean. Igandean berriz, elkarteko ateak zabalik izan zituzten eta...
Espainiako Ingurumen Ministerioak datorren azaroaren 3an ezagutaraziko du behin betiko irizpena. Datozen egunak erabakigarriak izan daitezke kanpo kaiaren etorkizunerako. Portu Agintaritzak astelehenean aurkeztu behar du Madrilen portuaren eraikuntzara...
Gipuzkoako txapelketaren barruko pala motza, gomazko paleta eta eskuz binakako lau partida jokatuko dituzte bihar eta etzi Fanderian. Pala motzean, nagusien bigarren mailan, Landare 2 (Richard Benoit-Ruben Pichel) Atxurbide taldearen kontra ariko da, b...
Ni Txekiar Errepublikan nago laugarren urtez, arrazoi berezirik gabe, euskara eta euskal kultura zabaltzen unibertsitatean, baina arrazoi berezirik gabe, ez bainaiz hona etorri maitasunagatik edo askatasunagatik. Europaren bihotzean segitzen dut bizirik, taupadaka, bihotz minez, maiteminez bakarrik, eta Euskal Herri osoa ene itxaropen ahulezko bihotzean. Euskal Herriak aste honetan berri on bat jaso duen bezala, jasoko al du datorren astean ene bihotzak berri onen bat? Ez dut Euskal Herriko bihotzeko lagunen berri, ez dakit gaixorik edota lanpetuegi dabiltzan euren berri neuri emateko, baina espero dut ongi egotea. Nik hiru urte hauetan erantzunik gabeko eskutitzak eta postalak igorri dizkiet, baita posta elektroniko ugari ere. Espero dut ongi egotea, eta laster elkar ikustea, abenduan. Ene bihotzeko lagun, idatziko al diogu Idoia lagunari presondegira eskutitza, ala laster ateratzen denerako besta handi bat prestatuko al dugu? Espero dut ETAk zabaldu duen itxaropen-izpi honek Euskal Herria pixka bat argitu duen bezala, Espainia, Frantzia, Europa eta mundu osoa argitzea, izan ere mundu honetan gerra gehiegi baitaude zabalik. Neure barneko gerra oraindik ez da eten, eta bizi naizen artean hala izanen dela susmatzen dut, ala, ene bihotzeko txistu isila? Espero dut ene bihotzeko lagun poeta oiartzuar lore-kapulua zoriontsu egotea, aita izan delakoz, eta espero dut ene bihotzeko txistu [...]