San Tomas Batzordearen lehen bilera, bihar, azoka prestatzeko
Oraindik bi hilabete falta diren arren, San Tomas Batzordea dagoeneko hasi da lanean, eta hain zuzen, bihar, egingo dute aurtengo azoka antolatzeko lehen bilera. 19:00etan jarri dute hitzordua Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Horrenbestez, azal...
Oraindik bi hilabete falta diren arren, San Tomas Batzordea dagoeneko hasi da lanean, eta hain zuzen, bihar, egingo dute aurtengo azoka antolatzeko lehen bilera. 19:00etan jarri dute hitzordua Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Horrenbestez, azaltzeko deia egin diete pasa den urtean parte hartu zuten elkarte guztiei, eta aurten ere han egon nahi dutenei. Hala nola, iazko azokaren balantzea egingo dute, eta aurtengo batzordea ere osatuko dute: azpibatzordeak, kideak, funtzionamendua… Txistorra postuen gainean ere ariko dira.

