Patxi Badiolaren kostaldeko irudiak ikusteko aukera Xenpelar Etxean
Pasa den ostiralean erakusketa inauguratu zuten Xenpelar Etxean: Patxi Badiolaren Kostaldeari begirada bat. Azaroaren 2ra arte egongo da martxan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Badiolak “oso era xume eta pertsonalean, eta sotiltasun dotore bat...
Pasa den ostiralean erakusketa inauguratu zuten Xenpelar Etxean: Patxi Badiolaren Kostaldeari begirada bat. Azaroaren 2ra arte egongo da martxan.
Antolatzaileek aurreratu dutenez, Badiolak “oso era xume eta pertsonalean, eta sotiltasun dotore batez, bere itsas ikuspegiak konpontzeko modua erakusten du, teknikaz betetako kontrolaren bidez. Bertan ez du ezerk trabarik egiten, ezer ez dago soberan, eta elementuak ez daude elkarren arteko lehian, protagonismoa bilatu nahian”.

