Etxean Ondo programa garatzeko hitzarmena sinatu du udalak
Etxean Ondo egitasmo pilotua gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu zuten pasa den ostiralean. Sinadura ekitaldian izan ziren Oiartzungo Udalaren izenean Aiora Perez de San Roman alkatea, eta Matia Fundazioaren izenean Migel Leturia, fundazioko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. Bi erakunde horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila ere inplikatuta dago egitasmoan. Hilaren 10etik Etxean Ondo egitasmoa gauzatzen ari dira Oiartzunen. Egitasmoa garatu ahal izateko, Gizarte-Ongizate zerbitzuetako teknikariez gain beste langile bat kontratatu dute, “errefortzu gisa”. Oiartzunen kasuan, egitasmo pilotua landa-eremuan hasi dira aplikatzen, baina adineko jendea ahalik eta denbora luzeena eta ahalik eta egoera onenean euren etxeetan mantentzeko diagnostikoa egitean oinarritzen da egitasmoa: “Egitasmoa ez da soilik landa-eremuko adineko jendearen bizi-kalitateari begira garatuko, oro har, herriko adineko guztiei begira osatuko da diagnostikoa”. Urte eta erdiko epean, diagnostikoa egingo dute, adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko etxeetara hurbildu daitezkeen zerbitzuak eta gizarteratze jarduerak zein izan litezken aztertuz.
Etxean Ondo egitasmo pilotua gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu zuten pasa den ostiralean. Sinadura ekitaldian izan ziren Oiartzungo Udalaren izenean Aiora Perez de San Roman alkatea, eta Matia Fundazioaren izenean Migel Leturia, fundazioko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. Bi erakunde horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila ere inplikatuta dago egitasmoan.
Hilaren 10etik Etxean Ondo egitasmoa gauzatzen ari dira Oiartzunen. Egitasmoa garatu ahal izateko, Gizarte-Ongizate zerbitzuetako teknikariez gain beste langile bat kontratatu dute, “errefortzu gisa”.
Oiartzunen kasuan, egitasmo pilotua landa-eremuan hasi dira aplikatzen, baina adineko jendea ahalik eta denbora luzeena eta ahalik eta egoera onenean euren etxeetan mantentzeko diagnostikoa egitean oinarritzen da egitasmoa: “Egitasmoa ez da soilik landa-eremuko adineko jendearen bizi-kalitateari begira garatuko, oro har, herriko adineko guztiei begira osatuko da diagnostikoa”.
Urte eta erdiko epean, diagnostikoa egingo dute, adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko etxeetara hurbildu daitezkeen zerbitzuak eta gizarteratze jarduerak zein izan litezken aztertuz.


