Ulian ehiza debekatzeko eskatuko dio Eguzkik udalbatzarrari
Mozioak izango dira beste behin Pasaiako Ohiko Udalbatzarrean protagonista. Guztira bost ageri dira asteazkenerako deitu duten udalbatzarraren gai zerrendan. Eguzki talde ekologistak Ulia mendian ehiza debekatzeko eskatuz aurkeztutakoa Bilduk eramango ...
Mozioak izango dira beste behin Pasaiako Ohiko Udalbatzarrean protagonista. Guztira bost ageri dira asteazkenerako deitu duten udalbatzarraren gai zerrendan. Eguzki talde ekologistak Ulia mendian ehiza debekatzeko eskatuz aurkeztutakoa Bilduk eramango du eztabaidara, baina badira beste lau mozio. Bi PSE-EEk aurkeztuko ditu: Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integralaren gainekoa bata, eta Udal Egoitzaren defizitari buruzkoa bigarrena. Beste bina mozioa aurkeztuko ditu EAJk. Lehena, Gipuzkoako Foru Aldundiari Pasaiarekin hartutako konpromisoak berretsi ditzan eskatuz, eta bigarrena garbiketari eta hauteskundeei buruzkoa.