Pasaiako portuan 105,2 kilometro orduko haize ufadak neurtu dituzte gaur, eta Jaizkibelen 128, 2 kilometro ordukoak. Orduak aurrera egin ahala haizea baretuko dela espero dute adituek.
Errenteriako Udaletik jakinarazi dutenez, Martin Etxeberria kaleko 2-16 zenbaki artean eta Oria kaleko 2. zenbakian ura moztuko dute etzi. Lanekin hoditerian izan den matxura konponduko dute. Zehazki, 08:00etatik 13:00etara egongo da moztuta.
Bai Euskal Herriari, Euskal Herrian Euskaraz, Ikasle Abertzaleak, Gazte Independentistak, Euskal Herriak Bere Eskola, Askapena, Esait, Anitzak, Bilgune Feminista, Anitzak eta Elkartzen taldeetako ordezkariek deia egin dute bihar Gernikara (Bizkaia) joateko, urriaren 25aren harira. Oiartzunen ere autobusa antolatu dute. Izena emateko zerrenda Amazkar tabernan dago. Euskal Herriak egutegi propio bat izatearen garrantzia gogorarazi dute eragileek: “Egun Euskal Herriak bizi duen ukazioa indartzen dute egutegi inposatuek, zentzu horretan aurten lehenengoz ospatuko dute urriaren 25a, eta guk Gernikara joateko deia egiten dugu”. Hona biharko egitaraua: 10:00etan. Izen-ematea. 10:30ean, eskolak. Historia, hezkuntza, sozioekonomia, nazio egituratzea, gazteak, erakusketa. 13:00etan. Ekitaldia.
Kaputxinoetako bizilagunek Pasaiako portutik datorren txatarra hautsak eta beste isuri batzuk jasan behar izan dituzte, eta horixe pasatu zen lehengo asteartean, hain zuzen. Hala, Errenteriako Udalak portuko deskargak konfinatzeko eskatu dio Portu Agin...
Ereintza eskubaloi taldeak Espainiako Lehen Mailako lider izaten jarraitzen du beste aste batez pasa den larunbatean BM Corralesi 37-23 irabazi ondoren. Jokatu dituen lau partidak irabazi ditu. Datorren jardunaldian Aranga BM Soria izango du aurrez aur...
Udalbatzarra asteazkenean egingo dutenez, San Pedro, Trintxerpe eta Antxoko Alkateordeek ezin izango dute egun horretan herritarrei harrera egin, Udaleko Zerbitzuetako buru Izaskun Biurrunek jakinarazi duenez.
“Abstentziora behartu” zituzten osteguneko udalbatzarrean Bilduko ordezkariak, eurek esan zutenez. “Beste behin, zergak eta tasak aztertzeko batzordea berandu deitu zuten, Udalbatza baino 24 ordu lehenago, eta ez dugu horiek aztertzeko ezta prososamenak egiteko denborarik izan”, azaldu zuen Ibai Labaienek ostiralean egin zuten agerraldian. Horrela, udalaren funtzionamendua “itxia” dela salatu zuen Bilduk. Udalaren parte izan nahi du Bilduk, 2.065 bozka ordezkatzen dituztelako Hondarribian. Hala, alkateak, gai guztiak Gobernu Batzordera eramaten dituela esan zuten, “eta legeak hala agintzen badio gaia plenora eraman behar duela, orduan eramaten du, eta legea bete gabe gainera, ez baitu dokumentazioa behar den bezala aurkezten. Azkeneko momentuan, presaka aurkezten ditu agiriak, guk kontra ez egiteko, eta horrela abstentzioa ematera behartzen gaitu”. Bilduk jarrera aldatzeko eskatu dio Aitor Kerejeta alkateari.
Pasa den aste osoan ijito kulturarekin lotutako hainbat ekintza egin zituzten, Ijito Astean. Larunbatean izan zuten egun handia, eta goizean zaldi desfilea ikusteko aukera izan zen, eta arratsaldean flamenko emanaldiarekin batera, pilotan ere aritu zir...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako Villabonako saioan parte hartu zuen atzo Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak. Sei bertsolari lehiatu ziren taula gainean: Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Andoni Otamendi, Unai Ga...
Gipuzkoako pala motzeko txapelketan, nagusien 2. mailan, Landare 2ko taldeak (Richard Benoit eta Mikel Sukia) 26-40 irabazi dio Oiangu 2ri. Landare 1eko Iñaki Elorza eta Imanol Lujanbiok, berriz, 21-40 galdu dute Urnieta 2ren kontra.
Hilaren 26an, asteazkenarekin, Ikust Alaiak bere egun handia ospatuko du. Udal liburutegiko arduradunek kale animazioak antolatuko dituzte egun osoz.
Mozioak izango dira beste behin Pasaiako Ohiko Udalbatzarrean protagonista. Guztira bost ageri dira asteazkenerako deitu duten udalbatzarraren gai zerrendan. Eguzki talde ekologistak Ulia mendian ehiza debekatzeko eskatuz aurkeztutakoa Bilduk eramango ...
Miguel Unamuno idazle bilbotarraren heriotzaren 75. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan, Luis Bermejok eta Jesus Rodriguezek, Entre la sátira y la nostalgia obraren irakurketa egingo dute asteazkenean, hilak 26, Ikust Alaia udal liburutegian. Erre...
Rakel Imazek haurrentzako ipuinak kontatuko ditu etzi, asteazkenean, Ikust Alaia udal liburutegian, gazteleraz. Kontaketa 17:30ean hasiko da. Ipuinen goiburua Cuentos de la bruja Brunilda izango da.
Eskualdeko derbiak garaile argi bat izan du: Touring. Errenteriarrek 4-1 irabazi zioten Allerru talde lezoarrari. Hiru puntuei esker, bosgarren tokira egin dute jauzi Touringekoek. Beti Onak, puntu bakarra lortu zuen Euskaldunaren zelaian: bana egin zu...
Etzi egingo dute urriko udalbatzarra, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Honakoa da gai zerrenda: Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Hainbat Batzorde Informatiboetan aldaketak egiteko proposamena. Oiartzungo Udalaren eta Juan Mari Beltranen ar...
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera piztu da sua. Oraindik ez dakite ziurtasunez sua zerk eragin duen, baina ” haizeak eragindako arazo elektriko baten ondorioz” izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko goiko aldean dauden sasietan piztu da sua eta Pasaiako udaltzaingoa, Diputazioko langileak eta inguruko baserrietako boluntarioak hasi dira sua itzaltzen, 08:15ak aldera Donostiako suhiltzaileak iritsi diren arte. Arriskuak ekiditeko 6 etxebizitza hustu dituzte ertzainek, 26tik 36 zenbakira doazenak hain zuzen ere, baina haizearen norabideak sutea goialdera bideratu duela jakinarazi dute udaltzainek, sua etxeetatik urrunduz. Amaia Agirregabiria Pasaiako Alkatea eta Nekane Burutaran Donostiako Herri Babesako zinegotzia hurbildu dira erretako gunera lehen eskuko informazioa jasotzera. 10:30erako sutea kontrolpean zegoen.
Hondarribiko Udalak 2012 urterako hainbat udal tasa eta zerga %3 igotzea erabaki du, EAJ, PP eta H1! alderdien aldeko bozkarekin, eta Bildu eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin. Igoera zergen eta tasen eguneraketa bat besterik ez dela nabarmendu zuen Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, “tasa gehienak 2008tik izoztuak egon eta gero, eguneratzea beharrezkoa zelako”. Osteguneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia. Horren harira, duela aste batzuk udalaren egoera ekonomikoaren etorkizuna aztertzeko auditoria bat enkargatu zuten, eta horren ondorioen arabera, “krisiak horrela jarraituz gero, hiruzpalau urtean gastuak diru sarrerak baino handiagoak izango dira”. PSE-EEren arabera %3ko igoera beharrezkoa da. Baina euren abstentzioaren arrazoia azaltzerakoan, Udalbatzan egindako proposamena kontuan hartu beharra zegoela esan zuen Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak. “Hilabetean 1.200 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familiei zein herrian lanpostuak sustatzen eta bermatzen dituzten enpresa txikiei igoera hori ez aplikatzea proposatu dugu”, esan zuen. 140.000 euro gehiago Horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga, Espazio Publikoaren Erabileraren gainekoa eta Jarduera Administratiboak egiteagatik ordaintzen dena %3 igotzea erabaki zuten zinegotziek, udal zerbitzu publikoak behar bezala mantentzeko. TAO zerbitzuarenak, berriz, 2008ko prezio berberean jarraituko du, eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga bere horretan uztea erabaki zuten. Hala ere, higiezinen eta [...]