Udalaren funtzionamendua “itxia” dela salatu du Bilduk
“Abstentziora behartu” zituzten osteguneko udalbatzarrean Bilduko ordezkariak, eurek esan zutenez. “Beste behin, zergak eta tasak aztertzeko batzordea berandu deitu zuten, Udalbatza baino 24 ordu lehenago, eta ez dugu horiek aztertzeko ezta prososamenak egiteko denborarik izan”, azaldu zuen Ibai Labaienek ostiralean egin zuten agerraldian. Horrela, udalaren funtzionamendua “itxia” dela salatu zuen Bilduk. Udalaren parte izan nahi du Bilduk, 2.065 bozka ordezkatzen dituztelako Hondarribian. Hala, alkateak, gai guztiak Gobernu Batzordera eramaten dituela esan zuten, “eta legeak hala agintzen badio gaia plenora eraman behar duela, orduan eramaten du, eta legea bete gabe gainera, ez baitu dokumentazioa behar den bezala aurkezten. Azkeneko momentuan, presaka aurkezten ditu agiriak, guk kontra ez egiteko, eta horrela abstentzioa ematera behartzen gaitu”. Bilduk jarrera aldatzeko eskatu dio Aitor Kerejeta alkateari.
“Abstentziora behartu” zituzten osteguneko udalbatzarrean Bilduko ordezkariak, eurek esan zutenez. “Beste behin, zergak eta tasak aztertzeko batzordea berandu deitu zuten, Udalbatza baino 24 ordu lehenago, eta ez dugu horiek aztertzeko ezta prososamenak egiteko denborarik izan”, azaldu zuen Ibai Labaienek ostiralean egin zuten agerraldian. Horrela, udalaren funtzionamendua “itxia” dela salatu zuen Bilduk.
Udalaren parte izan nahi du Bilduk, 2.065 bozka ordezkatzen dituztelako Hondarribian. Hala, alkateak, gai guztiak Gobernu Batzordera eramaten dituela esan zuten, “eta legeak hala agintzen badio gaia plenora eraman behar duela, orduan eramaten du, eta legea bete gabe gainera, ez baitu dokumentazioa behar den bezala aurkezten. Azkeneko momentuan, presaka aurkezten ditu agiriak, guk kontra ez egiteko, eta horrela abstentzioa ematera behartzen gaitu”. Bilduk jarrera aldatzeko eskatu dio Aitor Kerejeta alkateari.