Txatarra hautsa dela eta, deskargak mugatzeko eskatu du udalak
Kaputxinoetako bizilagunek Pasaiako portutik datorren txatarra hautsak eta beste isuri batzuk jasan behar izan dituzte, eta horixe pasatu zen lehengo asteartean, hain zuzen. Hala, Errenteriako Udalak portuko deskargak konfinatzeko eskatu dio Portu Agin...
Kaputxinoetako bizilagunek Pasaiako portutik datorren txatarra hautsak eta beste isuri batzuk jasan behar izan dituzte, eta horixe pasatu zen lehengo asteartean, hain zuzen. Hala, Errenteriako Udalak portuko deskargak konfinatzeko eskatu dio Portu Agintaritzari. Beste hiru eskaera ere egin ditu udalak: Pasaiako portuko jarduera jarraitzeko Erakundearteko Koordinazio Batzordea berriro martxan jartzea, Lucio Hernando presidente Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea urgentziaz Oarsoaldeko udalerriekin bilera egitea eta Eusko Jaurlaritzak bitartekari lanak egitea.
Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak “praktika txarrak” direla esan du, eta Portu Agintaritzaren “pasibotasuna” salatu du.