Tasak eta zergak %3 igoko ditu Hondarribiko Udalak 2012an
Hondarribiko Udalak 2012 urterako hainbat udal tasa eta zerga %3 igotzea erabaki du, EAJ, PP eta H1! alderdien aldeko bozkarekin, eta Bildu eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin. Igoera zergen eta tasen eguneraketa bat besterik ez dela nabarmendu zuen Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, “tasa gehienak 2008tik izoztuak egon eta gero, eguneratzea beharrezkoa zelako”. Osteguneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia. Horren harira, duela aste batzuk udalaren egoera ekonomikoaren etorkizuna aztertzeko auditoria bat enkargatu zuten, eta horren ondorioen arabera, “krisiak horrela jarraituz gero, hiruzpalau urtean gastuak diru sarrerak baino handiagoak izango dira”. PSE-EEren arabera %3ko igoera beharrezkoa da. Baina euren abstentzioaren arrazoia azaltzerakoan, Udalbatzan egindako proposamena kontuan hartu beharra zegoela esan zuen Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak. “Hilabetean 1.200 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familiei zein herrian lanpostuak sustatzen eta bermatzen dituzten enpresa txikiei igoera hori ez aplikatzea proposatu dugu”, esan zuen. 140.000 euro gehiago Horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga, Espazio Publikoaren Erabileraren gainekoa eta Jarduera Administratiboak egiteagatik ordaintzen dena %3 igotzea erabaki zuten zinegotziek, udal zerbitzu publikoak behar bezala mantentzeko. TAO zerbitzuarenak, berriz, 2008ko prezio berberean jarraituko du, eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga bere horretan uztea erabaki zuten. Hala ere, higiezinen eta [...]
Hondarribiko Udalak 2012 urterako hainbat udal tasa eta zerga %3 igotzea erabaki du, EAJ, PP eta H1! alderdien aldeko bozkarekin, eta Bildu eta PSE-EE alderdien abstentzioarekin. Igoera zergen eta tasen eguneraketa bat besterik ez dela nabarmendu zuen Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak, “tasa gehienak 2008tik izoztuak egon eta gero, eguneratzea beharrezkoa zelako”. Osteguneko udalbatzarrean hartu zuten erabakia.
Horren harira, duela aste batzuk udalaren egoera ekonomikoaren etorkizuna aztertzeko auditoria bat enkargatu zuten, eta horren ondorioen arabera, “krisiak horrela jarraituz gero, hiruzpalau urtean gastuak diru sarrerak baino handiagoak izango dira”.
PSE-EEren arabera %3ko igoera beharrezkoa da. Baina euren abstentzioaren arrazoia azaltzerakoan, Udalbatzan egindako proposamena kontuan hartu beharra zegoela esan zuen Iosu Alvarez bozeramaile sozialistak. “Hilabetean 1.200 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituzten familiei zein herrian lanpostuak sustatzen eta bermatzen dituzten enpresa txikiei igoera hori ez aplikatzea proposatu dugu”, esan zuen.
140.000 euro gehiago
Horrela, Ondasun Higiezinen Gaineko Zerga (IBI), Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zerga, Eraikuntza, Instalazio eta Obren Gaineko Zerga, Espazio Publikoaren Erabileraren gainekoa eta Jarduera Administratiboak egiteagatik ordaintzen dena %3 igotzea erabaki zuten zinegotziek, udal zerbitzu publikoak behar bezala mantentzeko. TAO zerbitzuarenak, berriz, 2008ko prezio berberean jarraituko du, eta Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zerga bere horretan uztea erabaki zuten.
Hala ere, higiezinen eta ibilgailuen gaineko zergak progresiboak direla gogoratu zuen alkateak: “Mendeluko etxe batean urtean 139 euro ordaintzen dituzte IBI zergan, eta Butroi pasealekuan, esaterako, 800 euro inguru, beraz, %3 ez da diru kopuru berbera denentzat”. Guztira, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren igoerari esker, Hondarribiko Udalak datorren urtean 140.000 euro gehiago jasoko dituela iragarri du alkateak.