Sutea izan da Ulia mendian

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera piztu da sua. Oraindik ez dakite ziurtasunez sua zerk eragin duen, baina ” haizeak eragindako arazo elektriko baten ondorioz” izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko goiko aldean dauden sasietan piztu da sua eta Pasaiako udaltzaingoa, Diputazioko langileak eta inguruko baserrietako boluntarioak hasi dira sua  itzaltzen, 08:15ak aldera Donostiako suhiltzaileak iritsi diren arte. Arriskuak ekiditeko 6 etxebizitza hustu dituzte ertzainek, 26tik 36 zenbakira doazenak hain zuzen ere, baina haizearen norabideak sutea goialdera bideratu duela jakinarazi dute udaltzainek,  sua etxeetatik urrunduz. Amaia Agirregabiria Pasaiako Alkatea eta Nekane Burutaran Donostiako Herri Babesako zinegotzia hurbildu dira erretako gunera lehen eskuko informazioa jasotzera. 10:30erako sutea kontrolpean zegoen.

Sutea Ulia mendian

Sutea Ulia mendian

Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera piztu da sua. Oraindik ez dakite ziurtasunez sua zerk eragin duen, baina ” haizeak eragindako arazo elektriko baten ondorioz” izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko goiko aldean dauden sasietan piztu da sua eta Pasaiako udaltzaingoa, Diputazioko langileak eta inguruko baserrietako boluntarioak hasi dira sua  itzaltzen, 08:15ak aldera Donostiako suhiltzaileak iritsi diren arte.

Arriskuak ekiditeko 6 etxebizitza hustu dituzte ertzainek, 26tik 36 zenbakira doazenak hain zuzen ere, baina haizearen norabideak sutea goialdera bideratu duela jakinarazi dute udaltzainek,  sua etxeetatik urrunduz.

Amaia Agirregabiria Pasaiako Alkatea eta Nekane Burutaran Donostiako Herri Babesako zinegotzia hurbildu dira erretako gunera lehen eskuko informazioa jasotzera.

10:30erako sutea kontrolpean zegoen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.