Sutea izan da Ulia mendian
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera piztu da sua. Oraindik ez dakite ziurtasunez sua zerk eragin duen, baina ” haizeak eragindako arazo elektriko baten ondorioz” izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko goiko aldean dauden sasietan piztu da sua eta Pasaiako udaltzaingoa, Diputazioko langileak eta inguruko baserrietako boluntarioak hasi dira sua itzaltzen, 08:15ak aldera Donostiako suhiltzaileak iritsi diren arte. Arriskuak ekiditeko 6 etxebizitza hustu dituzte ertzainek, 26tik 36 zenbakira doazenak hain zuzen ere, baina haizearen norabideak sutea goialdera bideratu duela jakinarazi dute udaltzainek, sua etxeetatik urrunduz. Amaia Agirregabiria Pasaiako Alkatea eta Nekane Burutaran Donostiako Herri Babesako zinegotzia hurbildu dira erretako gunera lehen eskuko informazioa jasotzera. 10:30erako sutea kontrolpean zegoen.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 08:00ak aldera piztu da sua. Oraindik ez dakite ziurtasunez sua zerk eragin duen, baina ” haizeak eragindako arazo elektriko baten ondorioz” izan dela uste dute. Trintxerpeko Arrandegi kaleko goiko aldean dauden sasietan piztu da sua eta Pasaiako udaltzaingoa, Diputazioko langileak eta inguruko baserrietako boluntarioak hasi dira sua itzaltzen, 08:15ak aldera Donostiako suhiltzaileak iritsi diren arte.
Arriskuak ekiditeko 6 etxebizitza hustu dituzte ertzainek, 26tik 36 zenbakira doazenak hain zuzen ere, baina haizearen norabideak sutea goialdera bideratu duela jakinarazi dute udaltzainek, sua etxeetatik urrunduz.
Amaia Agirregabiria Pasaiako Alkatea eta Nekane Burutaran Donostiako Herri Babesako zinegotzia hurbildu dira erretako gunera lehen eskuko informazioa jasotzera.
10:30erako sutea kontrolpean zegoen.