Ander Lizarraldek gainontzeko final-laurdenen zain egon beharko du
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako Villabonako saioan parte hartu zuen atzo Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak. Sei bertsolari lehiatu ziren taula gainean: Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Andoni Otamendi, Unai Ga...
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako final-laurdenetako Villabonako saioan parte hartu zuen atzo Ander Lizarralde bertsolari oiartzuarrak.
Sei bertsolari lehiatu ziren taula gainean: Beñat Gaztelumendi, Iñigo Manzisidor Mantxi, Andoni Otamendi, Unai Gaztelumendi, Unai Agirre eta Lizarralde bera.
Zuzenean finalerdietara sailkatu zen Beñat Gaztelumendi, eta ondoren beste final-laurdenetako emaitzen zain egon beharko dute beste bertsolariek, ordena honetan: Mantxi, Unai Agirre, Unai Gaztelumendi, Ander Lizarralde eta Andoni Otamendi.