Illunbe Akordeoi Orkestrak Sabadellen joko du bihar
Kataluniako Akordeoien Orkestraren XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du Trintxerpeko Illunbe Akordeoi Orkestrak. Sabadelleko Orkestrak gonbidatu du talde pasaitarra, eta bi kontzertu emango dituzte han, Jose Juan Zubillagaren zuzendaritzapean. Lehen kontzertua, biharkoa (hilak 22) Sabadellen bertan emango dute, eta etzi, igandea, Bartzelonan dute kontzertua. Bost lan interpretatuko ditu Katalunian Trintxerpeko orkestrak: Piratas del caribe, En un mercado Persa, Danzas Dálmatas, Wets Side Story eta Poeta y aldeano.