Etzi, Udal Txistulari Taldeko kideek Beraun auzoko txokoak alaitzen ariko dira, goizeko bederatzietatik aurrera.
Oiartzunek Allerru Jaizkibel taldearen kontra jokatuko du bihar, 17:00etan, Lezoko Bekoerrota kiroldegian. Power Rangers, aldiz, Denak Tabernaren kontra ariko da gaur, 20:30ean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
EMKE Errenteriako Musika Kultur Elkartearen bandak kontzertua emango du bihar, Foru plazan, 20:00etatik aurrera. Herritar guztiak daude hara joatera gonbidatuta.
Ondartxo Abesbatzak antolatutako musika abesbatza zikloaren barruko lehen kontzertua da gaurkoa. Landarbaso Abesbatzak zabalduko du gaur Ondartxo Abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Zikloa. 20:00etan da kontzertua, Pedro Deunaren elizan. 26....
Datorren asteazkenean, hilaren 26an, ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean, hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena az...
Landarbaso Abesbatzak kontzertua emango du etzi Urruñako elizan. Lehenik, Euskal Herria Cantat tailerrean parte hartzen dutenek egingo dute emanaldia, 18:30ean hasita eta ondoren, Errenteria-Oreretako abesbatzak emango du kontzertua. Emanaldia ikustek...
Baratzeko produktuak kontsumitu ohi izan ditu Josu Arotzenak (Errenteria-Orereta, 1963), eta horri eutsiz, Aitzibitarte kontsumo taldea sortu du beste herritar talde batekin. Nola jarri zenuten taldea martxan? Hainbat iturritatik jakin genuen lehenengoa martxan jarri zela. Biltzen joan ginen, eta zerrenda bat eratu zen. Handik EHNErekin harremanetan jarri, eta martxan jarri genuen taldea. Bigarren bilerarako ekoizle bat ezagutzeko aukera izan genuen. Zein da zuen ekoizlea? Itziarrekoak dira. Bikote bat da. Neska jatorriz Errenteria-Oreretakoa da. Zenbat zaudete taldean? Hamar otar ditugu. Hamaikagarrena ia eratua daukagu, baina oraingoz, hamar otar ditugu: bost otar oso, eta beste bost otar erdi. Otar bakoitzak 60 euro balio du. Lehenengo otarra noiz jaso zenuten? Baserrian bertan jaso genuen, bisitatzera joan ginenean. Lehenengo harremana izan zen, ez bakarrik ekoizlearekin, baita lurrarekin ere: guk kontsumituko ditugun produktu horiek guztiak nondik ateratzen diren ezagutu genuen. Denboraldiko produktuak jasoko dituzue. Zein produktu jasotzen ari zarete? Momentu honetan, aza lonbarda, azalorea, piperrak, tipulak, oraindik negutegiko tomate batzuk ere geratzen zaizkie, errafauak [rabanitoak], erremolatxa, brokolia, azelgak eta porruak. Nabaritzen al da zaporean baserriko produktuak direla? Baserriko produktuak beste freskotasun bat du, beste zapore bat, eta baita itxura ere: beste distira bat du. Ondoan jarrita sumatu egiten da aldea. Azabaratzaren helburuetako bat ahalik eta [...]
Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa ari da pixkanaka aurrera egiten, eta asteburu honetan final-laurdenetako bi saio jokatuko dituzte, Oñatin eta Villabonan. Etzi izango da Villabonako saioa, eta bertan Ander Lizarralde oiartzuarrak parte hartuko...
Haurtzaro Ikastolako Mendi Taldeak ikasturteko lehenengo irteera egingo du etzi. Mendi taldearekin batera txangora animatzen direnak Artikutzako mendietan barrena ibiliko dira. 08:30ean aterako dira etzi ikastolako aparkalekutik eta eguerdian itzuliko ...
Hirugarren Mailan jokatzen ari den Saskilagunak taldeari atsedenaldia egokitu zaio asteburu honetan, denboraldiko bigarren jardunaldian. Sailkapenari dagokionez, maila horretan 11 talde ari dira, eta Saskilagunak hamargarrena da oraingoz, puntu bakarra...
Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek eskualdeko derbia jokatuko du asteburuan. Etzi Trintxerpe izango du aurrean, 12:00etan, Karla Lekuona zelaian. Estatuko Bigarren Mailako Oiartzunek, aldiz, AD Berrio-Otxoa taldearen kontra jokatuko du datorren ast...
Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazki erakusketa jarri du Patxi Badiolak Xenpelar etxean. Gaur arratsaldean izango da inaugurazioa eta azaroaren 12ra arte ikusi ahal izango dira irudiak. “Obra honetan Patxik oso era xume eta pertso...
Kataluniako Akordeoien Orkestraren XX. urteurrena ospatzeko ekitaldietan parte hartuko du Trintxerpeko Illunbe Akordeoi Orkestrak. Sabadelleko Orkestrak gonbidatu du talde pasaitarra, eta bi kontzertu emango dituzte han, Jose Juan Zubillagaren zuzendaritzapean. Lehen kontzertua, biharkoa (hilak 22) Sabadellen bertan emango dute, eta etzi, igandea, Bartzelonan dute kontzertua. Bost lan interpretatuko ditu Katalunian Trintxerpeko orkestrak: Piratas del caribe, En un mercado Persa, Danzas Dálmatas, Wets Side Story eta Poeta y aldeano.
Biharko Kale Ekintzan birziklatzea eta berrerabiltzea sustatuko dute sei eta hamabi urte arteko haur oiartzuarren artean, 16:30etik aurrera Doneztebe plazan. Etxean dituzten materialekin (kartoia, tetrabrikak, plastikozko kutxak, beirazko txarroak, kor...
XXX. Umorezko Antzerki jardunaldiek San Pedro eta Antxo hartuko dute bigarrenez asteburuan. Kalitatezko egitaraua dago aukeran, ondoren zehazten den egitarauarekin: Gaur Markeliñe. Uharte ezezaguna. 15:00etan, San Pedroko Udal Aretoan. Bihar Ramon Agirre, May Gorostiaga eta Hortzaka. Xentimorik gabe, Klowntakatilu eta Eguzkilore antzezlanak taularatuko dituzte hurrenez hurren, 22:30etik aurrera, Antxoko Kultur Etxean. Etzi Las Grotesques. Sin balas, 22:00etan, San Pedroko Udal Aretoan.
Datorren ostegunean, hilaren 27an, bilduko da Lezoko Jai Batzordea. Bilera Kultura Aretoan izango da, 19:30etik aurrera. Herriko eragileek ohiko bi gaiez gain (aurreko bileren aktak sinatu eta bakoitzaren proposamenak aztertu), beste hiru gai jorratuko...
Puntu motzean izeneko erreportajeak egiten ari dira, Gpuntua Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako antolatzaileak bertsolariekin. Nola bizi dute txapelketa? Nola prestatzen dira? Noiz? Non? Eta norekin? Galdera horiei guztiei erantzuten saiatzen ari dira...
Pasa den asteburuan huts egin zuen Beti Onak etxean Martuteneren kontra (2-2 berdindu zuen), baina oraingoan garaipenaren bila aterako da Euskaldunaren kontra. 18:00etan izango da lehia bihar, Andoainen. Touring, berriz, Mariñori irabazita, lasaiago i...