2011/10/20

Euskararen zapore goxoa dastatuko dute

Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute. Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek. Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte. Animoak eta eskerrak Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik. Saridunak Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna. Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna. Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.

admin

Kapito Harrik eta Luzaz Gaztek jokatuko dute Enrike Abril lehiako finala

Enrike Abril Errebote Txapelketako azkeneko finalerdia jokatu zuten igandean Zubietak eta Luzaz Gaztek. Azken horrek 4-13 irabazi zuen. Ondorioz, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) taldea izango da Kapito Harriren (Ustaritze) kontrarioa azaroaren 6ko Oiar...

admin

ELA: “TAO zerbitzua %20 garestitzea eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa da”

TAO eta garabi zerbitzuetako tasak igo dituztelako kritiko agertu da Oarso Bidasoko ELA. Sindikatuaren ustez, “eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa” da TAO erabiltzeagatik irundarrek %20 gehiago ordaintzea, eta garabi zerbitzuaren prezioa %100 garestitzea. Horrela, igoera horiekin, bi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresari “mesede” egiten diotela uste du ELAk, “jakinda gainera langileei Eyssak dien errespetua zein den”. ELAk esan du duela hiru hilabete bi zerbitzuetako langileen soldatak igotzeari uko egin ziola udalak, “TAOren igoera suposatuko zuelako”. Gipuzkoako beste herrietako TAOko langileen baldintza berberak eskatu zituen orduan ELAk, eta aldarrikapen horrekin greba egin zuten. “Orain, ordea, langileen baldintzak hobetu gabe, zerbitzuaren prezioa igo dute”. Udalak TAO garestitzeko erabili zituen argudioetako bat izan zen lur azpiko parkinak bultzatu nahi zituela, kalekoen aurrean. “Uste dugu igoerak ez duela eraginik izango autoen jabeetan, lur azpiko eta lur azaleko aparkalekuak beharren arabera erabiltzen dituztelako gidariek”. Igoera “neurriz kanpokoa” dela esateko 2006tik eman den KPIren igoerari jaramon egin dio ELAk: «2006tik KPI %12,1 igo da, eta TAO, berriz, %20 garestitu dute”. 2005etik berrikusi gabe zeuden bi zerbitzu horietako prezioak.

admin

Aitzbitarte: “Hemengo produktua lortu eta ekoizlea ezagutzea da helburua”

Bigarren kontsumo taldea sortu dute Errenteria-Oreretan, Aitzbitarte, eta bertako kidearekin, Josu Arotzenarekin (Errenteria-Orereta, 1963), egon da HITZA. Denbora gutxian sortu dute taldea, eta dagoeneko hilabete pasatxo daramate martxan. Hiruna otar ...

admin

Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek, galdu

Denboraldiko lehenengo partida jokatu zuen asteburuan Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari den Saskilagunak taldeak. Galtzen hasi dute denboraldia oiartzuarrek: 67-45 irabazi zien Andraitz taldeak. Gazteen A taldeak, bestalde, 71-38 irabazi zion Take Tolos...

admin

Eskola Pilotako partidak jokatuko dituzte etzi

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi larunbata, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin izango ditu...

admin

‘Hondarretako ipuinak’ helduentzako kontaketa, Xenpelarren

Kulturartekotasuna eta liburutegia lotuz, kanpaina berria jarri du martxan udal liburutegiak, eta bertan munduko hainbat paisaiei buruzko ipuinak kontatzen ariko dira. Urrian, esaterako, paisaia arabiarrei egingo diete txokoa Xenpelar Etxeko aretoan. D...

admin

Zabu-zibu programa Santiago kalean izango da gaur

Irungo familiak euskaraz modu naturalean kutsatzeko Familiaola ekimenaren barruan, Zabu-zibu programa abiatu dute aurten Irungo Udaleko Euskara zerbitzuak eta Urtxintxa eskolak. Hiriko parkeetan jolasak antolatuko dituzte, 2 eta 6 urte bitarteko haurra...

admin

Donibane Lohizune Hondarribia lasterketak 2.300 korrikalari bilduko ditu

Heldu den igandean korrituko duten XIV. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketak parte hartze marka guztiak hautsiko ditu. Ur Joko eta Hondarribia Kirol Elkartea (HKT) talde antolatzaileek emandako datuen arabera, 2.300 korrikalarik izena eman dute, iaz baino 500 kirolari gehiagok, eta parte hartzaileen muga historikoa gaindituko dute. Probaren hamalaugarren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta 21 kilometro eta 100 metro homologatu egingo dituzte, maratoi erdia hain zuzen ere. 300 boluntario Euskal Herriko maratoi erdien egutegian toki esanguratsua du jada probak. “Garrantzitsua iruditzen zait mugaz bi aldeetako bi elkarte hainbeste urtez ados jartzea tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeko. Alderdi horretatik, bi udalek proba babestu eta indartuko dugu”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko kirol zinegotziak. Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko elkarteek ia 300 boluntario izango dituzte dena antolatzeko. “Hamalau urtetako lan gogorrari esker, udazkeneko lasterketen erreferente batean bilakatu da proba”, nabarmendu zuen Hondarribia Kirol Taldeko Luis Antonio Sanchezek. Lasterketa Donibane Lohizunen 11:00etan hasiko bada ere, lehen korrikalaria Hondarribira ordubete geroago iristea espero dute. 2.300 korrikalarik parte hartuko dute, horietatik 1.184 Ipar Euskal Herrikoak, eta 1.073 Gipuzkoakoak. “Ipar Euskal Herriko emakumeak 284 izango dira, eta Gipuzkoakoak 89″, zehaztu zuen Sanchezek. Ur Joko elkarteko Rafael Indok deia egin zien Hondarribiko ostalariei: “Hausnarketa bat egiteko  [...]

admin

Pertsona bat atxilotu dute edanda gidatzeagatik

Igande goizaldean pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak edanda gidatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, alkoholemia kontrolean gelditu eta proba egin zioten auto bateko gidariari. Probak edanda gidatzen ari zela frogatu zien agenteei, eta ...

admin

Eskola Kirola, etziko partidak

Benjaminak. Futbola (mutilak). Beraungo Futbol zelaia. Telleri B-Lizeoa B                                    09:00 Haurtzaro A-Gamon B                            09:45 Gamon A-Haurtzaro C                            10:30 Lizeoa C-Langaitz B                                 11:15 Langaitz A-Lizeoa D                                12:00 Orereta A-Orereta  C                                10:00 Orereta B: atsedena Saskibaloiak (mutilak). Gamon ikastetxean. Karmengo Ama-Beraun Berri                  09:00 Haurtzaro B-Gamon B                               09:45 Gamon A -Haurtzaro C                              10:30 Lizeoa C-Langaitz B                                     11:15 Langaitz A-Lizeaoa D                                  12:00 G. Alabak A-K. Mitxelena B                       12:45 Eskubaloia (mutilak). Lezoko kiroldegiko bigarren zelaia. Langaitz D-Elizalde D                          09:00 Elizalde C-Telleri C                               09:45 Gamon C-Langaitz C                            10:30 Lezo E-G. Alabak B                               11:15 Telleri D-Lezo F                                    12:00 Lizeoa E-Lezo D                                    12:00 Futbola (neskak). Lezoko Beraungo futbol zelaian. Elizalde A-Lizeoa B                                        09:00 Lizeoa A-Elizalde B                                        10:00 Orereta A-Lezo A                                            10:00 Saskibaloia (neskak). Lezoko kiroldegiko 1. zelaian. Telleri A-K. Mitxelena                                09:00 Langaitz A-Telleri B                                     09:45 Haurtzaro A-Lezo B                                      10:30 Eskubaloia (neskak). Lezoko kiroldegiko 3. zelaian. Langaitz B-Lizeoa C                                            09:00 Lizeoa D-Elizalde C                                             09:45 Haurtzaro B-Langaitz C                                      10:30 Alebinak Eskubaloia (mutilak). Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Elizalde A-Haurtzaro B                         09:30 Telleri A-Orereta B                                 09:30 Lezo A-Lizeoa B                                       09:30 Haurtzaro A-Elizalde B                          10:30 Lizeoa A-Lezo B                                       10:30 Orereta [...]

admin

Josu Elberdin: “Obra nahiko erritmikoa da”

Gaur abiatuko da Ipar Euskal Herrian Ahotsak, musika koralaren nazioarteko jaialdiren XXIV. ekitaldia. Euskal Herriko Hegoaldeko Herri Elkargoaren laguntzaz, bertako abesbatzak sustatu nahi ditu jaialdiak, haientzako propio sortutako musikaren bidez. Donibane Lohizunen, Askainen, Urrunan eta Ziburun izango dira kontzertuak. Josu Elberdin musikagileak (Pasaia, 1972) etzi Ziburun estreinatuko duten Iaute Iuate lana idatzi du Ainhoako Atsulai koralarentzat. Kontaiguzu nola sortu zitzaizun lan hau konposatzeko aukera? Iaz Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Atsulai abesbatzako zuzendaria eta bere senarra nirekin harremanetan jarri ziren, Ipar Euskal Herrian egiten dituzten halako ekintzen berri emateko, eta proiektoan parte hartzeko eskatuz. Baiezkoa eman nien, eta urtarrilean elkartu ginen zer nolako obra nahi zuten azaltzeko, berezia zelako. Beraiei interesatzen zitzaiena zen, batetik, ez izatea bakarrik abesbatza baterako lana, baizik eta txalapartaren papera nolabait goraipatzea. Bestetik, Inauterietan oinarritutako zerbait nahi zuten, halako materiala ez zutelako aurkitzen. Iaute Iaute izenburua du lanak, hain zuzen. Beraiek pasatutako testuetan oinarritu ginen. Inauteri desberdinetako testu tipikoak dira. Badaude Tolosakoak izan daitezkeenak, beste batzuk Ipar Euskal Herrikoak… hainbat tokitako testuak. Lehenengo doinua aski ezaguna da eta hori armonizatu egin dut, baina hortik aurrera sortutako musika testu horietan oinarrituta dago, baina musika berria sortuta. Musikalki obra nahiko erritmikoa da. Beren esamolde bat da leloa edo errepika: [...]

admin

Aireportua handitzeko bidean Legebiltzarra

Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko aireportua handitzeko AENA estutu du. Aire segurtasuna bermatzen duen 300 metrotan handitu nahi dute aireportua, ingurumenaren gaineko eragina kontuan hartuta.

admin
Gehiago