Udaleko Hirigintza ordezkari Miguel Angel Paezek eta Behemendiko kideek Gasteizko baratze ekologikoak bisitatu zituzten herenegun. Irunen mota horretako baratzeak jartzeko asmoa du udalak, eta Gasteizko esperientziaren berri izan nahi zuten hiriaren ordezkariek, egitasmoa nola landu ezagutzeko. 1998an jarri zituzten Arabako hiriburuan baratze ekologikoak, eta aisia eta ekoizpen ekologikoa sustatzeko helburua dute.
Irungo EAJk, Bilduk, PPk eta EBk Irunvin dituzten kontseilariek salatu dute Oinaurreko hirigintza garapenaren berri izateko alkateak egin zuen bisitara ez zituztela gonbidatu. Irunvi elkarte publikoaren bitartez kudeatzen ari dira Oinaurreko lanak, eta...
Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkartekoek urteroko bazkaria egingo dute herriko Etxeberria jatetxean. Azaroaren 12an izango da zita. Bertara joan nahi duenak, Aiton Bordaren egoitzatik pasatu behar dute. Eguerdi partean izan beharko du, urriaren 26ti...
Jam session-ekin jarraituz, bihar, Ñaco Goñi & Steve Zeeren emanaldia entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan. “Estiloa, pasioa, intentsitatea eta profesionaltasuna” izango dira euren ezaugarriak, antolatzaileen arabera. Emanaldia 22:30ean hasiko da.
Herriko taldeek jardunaldi gazi-gozoa izan zuten. Bik irabazi egin zuten (Allerru Bk eta saiskibaloi taldeek), beste bik galdu (herriko futbol talde nagusiek) eta Allerru-Jaizkibel areto futboleko taldak berdindu egin zuen. Horregatik, asteburu honetan aurreko asteburuko akatsak emendatu eta irabazi egin nahi dute. Erregional Preferente Mailako Allerruk Kostkas-Miren Bihotza taldea jaso zuen Plazetan. Gol bakarrarengatik galdu zuten lezoarrek, 0-1. Donostiako taldea atzean uzteko aukera ezin izan zuten aprobetxatu. Sei puntu dituzte, beste horrenbeste jardunaldietan lortutakoak, eta 11. postuan jarraitzen dute. Datorren partida derbia izango da, Touringen kontra jokatuko baitute Fanderian, larunbatean. Emakumeen Ligako taldeari dagokionez, Irunen jokatu zuten, Mariñoren kontra, eta bi gol sartu zizkieten irundarrek. Liderra da Mariño, orain arteko lau partidak irabazi baititu. Allerruk bost punturekin jarraitzen du, azkenaurreko postuan. Amara Berriren bisita jasoko dute etzi, 16:00etan. Lehenengo Erregionaleko gizonezkoen taldeak, berriz, 1-2 irabazi zion Irauliri. Bigarren postuan jarraitzen dute, eta horri eutsi nahi diote, larunbatean EAS 08 taldeari irabazita. Plazetan izango da partida, 18:00etatik aurrera. Saskibaloi taldea, ondo Iaz ez bezala, aurtengo denboraldia ondo hasi du Allerru saskibaloi taldeak. Easo Zaharri irabazi zioten Bekoerrotan, 74-67. Lau partidetan bakarra galdu duteberdeek, eta bolada horrekin jarraitu nahi dute larunbatean Irunen, Carnicas San Marcial Erroibide taldearen kontra. Azken Portu kiroldegian izango [...]
Errenteriako Landarbaso Abesbatzak zabalduko du etzi (hilak 21) Ondartxo abesbatzak antolatutako XXVI. Musika Abesbatza Astea. 25 urte eta gero, astea izateari utzi eta hiru asteburutan izango dira aurten kontzertuak, baita datozen urteetan ere. Esan bezala, lehen kontzertua Landarbasok emango du etzi,, Pedro Deunaren elizan, 20:00etan. 90. hamarkadan sortu zen Landarbaso abesbatza. Iñaki Tolaretxipirin zuzendaritzapean, 18 eta 29 urte bitarteko gazteek kantatzen dute Landarbason. Sari asko eskuratu ditu abesbatzak azken urteotan , azken sari garrantzitsuena 2010. urtean Txinako Nazioarteko Koralen Olinpiadetan lortutako zilarrezko eta urrezko dominak. Aurten 20 urte bete ditu Landarbasok, eta X. urteurrenean egin antzera Tolosako Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketan parte hartuko du, eta Ondartxo Abesbatzatik jakinarazi dutenez, “beroketa ariketa gisa San Pedron abestuko dute etzi”.
Pasaiako EAJ taldeko zinegotziek mozio bat erregistratu dute datorren asteazkeneko udalbatzarrera eramateko. Aipatu mozioan Foru Aldundiari hitzarmen berria eskatzen diote “udalerriaren biziberritzea aurrera jarrai dezan”. Aurkeztutako testuan, udaletxeak foru gobernuari konpromiso bikoitz bat exijitzea proposatzen da: lehendik adostutako akordioa mantentzea eta hitzarmen berri bat izenpetzea, EAJko bozeramaile Nahikari Oterminek zehaztu duenez “Markel Olano buru zen aurreko gobernuak egindako apustua berrituz”. Pasaiako EAJrentzat, “bide luzea geratzen da gure udalerriaren biziberritzea lortzeko”. Diotenez, “aurrera jarraitzeko, beharrezkoa da Foru Aldundiak aurreko foru taldearen esfortzu maila mantentzea”. Jeltzaleen ustez, “Pasaiak, Foru Aldundiarekiko harremanetan, esparru egonkor bat behar du, eta hori lankidetza hitzarmen baten bidez araututa egon behar da”. EAJk lantalde bat osatzea proposatuko du asteazkeneko udalbatzarrean, “udaleko talde ezberdinek osatua, aipatutako hitzarmenak heldu beharko lituzken ekintzak adosteko” .
Bularreko minbiziari aurre egiteko nazioarteko eguna da gaur eta Hondarribiko Kasino Zaharrean lazo arrosa jarri dute. Bidasoako eskualdean, minbiziaren aurkako elkarteak Irungo Foru kalean du bulegoa, eta bertan eskaintzen dituzten zerbitzu guztiak do...
Kultura sailak antolatuta `Arrastrado por la marea de la Historia. Cuatro historias desconocidas de Hondarribia (1650-1830)´ historia hitzaldien zikloak aurrera jarraitzen du. Lehenengo saioa, uztailean egin zuten, Itsasoaren Asteburua ekitaldien barn...
Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko lasterketa egingo dute igandean. Hala, Irungo Udalak jakinarazi du proba hiritik pasatu bitartean honako kaleak moztuko dituztela: Santiago zubia, Iparralde etorbidea, Kolon pasealekua, Hondarribia kalea eta Zub...
EAT Errenteriako Atletismo Eskolako Amaia Narbartek, 2010-2011 denboraldiko Challange saria jaso zuen joan den larunbatean Kutxaren eskutik. Narbarte Gipuzkoako txapeldun izan da altuera jauzian eta disko jaurtiketan, eta txapeldunorde pisu jaurtiket...
Lezoko Udalak lau funtzionario postu bete nahi ditu, eta azterketen datak argitaratu dituzte. Jakinarazi dutenez, epaimahaiak hala erabakita, lehenengo proba “azaroaren 1etik 15era egingo dute, Gipuzkoan”. 3. mailako hizkuntza profila ez du...
XDS eta Caste taldeeak hip-hop doinuak taularatuko dituzte Kelys tabernan. Kontzertua 23:30ean hasiko da etzi, eta Caste taldekoek, gainera, Desde mi límite diskoko abestiak aurkeztuko dituzte. Sarrera doakoa izango dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Arrantza zuen maite Patxi Sanz Elorzak. Urte asko pasatu ditu itsaso aurrean, arrainak amuari kosk noiz egingo zain, eta halako batean azkeneko aldiz egin diote kosk. 53 urterekin hil da Sanz. Kaputxinos auzoan bizi zen, eta surf-casting arrantza modal...
Goierri Garaiko IV. Mendi Lasterketan txapela jantzi zuen Izaskun Zubizarretak igandean, bi ordu eta 11 minutuko denborarekin. Bigarrena Aiako Nerea Amilibia izan zen, eta hirugarrena, Beasaingo Elena Calvillo. Gizonetan, Ionut Zinca iritsi zen lehenen...
Irungo Ametsa Abesbatzak Burgosko X. Abesbatza Txapelketa Nazionala irabazi zuen asteburuan. Bertan, Espainiako Estatuko beste bost korurekin parte hartu zuten irundarrek, denak maila handikoak, larunbatean eta igandean. Ametsako kideak pozez gainezka daude lortu duten sari garrantzitsuarekin. Fernando Etxepare Gomezek zuzendu zituen ahots irundarrak Burgosen. Abesbatza guztiek derrigorrez abesti bat kantatu behar zuten, Antonio Jose Marinez Palaciosen El molinero. Hiru kantako errepertorioa osatzeko Libera me (Ludovicius Bardos) eta Xauli xauli (Tomas Garbizu lezoarrak konposatua) abestiak hautatu zituzten Ametsakoek. Aukeraketa ona izan zen, zein emaitza eman zuen ikusita. Baina kantak ederrak izanagatik ere, horiek ondo abesten jakin behar da. Irunen, sorpresa Avilako (Gaztela-Leon, Espainia) Amicus Meus, Murtziako (Espainia) Benedictus, Kataluniako Sant Sadurni d’Anoia, Guadalajarako (Gaztela-Mantxa, Espainia) Vocal Kromatika eta Ciudad Realeko (Gaztela-Mantxa, Espainia) unibertsitateko koruak izan zituzten lehiakide irundarrek. Abesbatza horien maila ikusita, garaipena Bidasoko kulturarentzako «oso garrantzitsua» izan dela esan dute Ametsatik, eta horregatik, Burgosen egindakoaz oso harro daude. Hartara, igandean, hainbat zale zituzten zain Irunen bertan Ametsakoek, San Juan plazan, ongi etorria emateko, pankarta eta guzti. Izan ere, Ametsak bost hamarkada daramatza Irunen lanean, eta hiritik kanpo ere bertako kultura ezagutarazteko konpromisoa dute.
Oarsoaldean musikaren arloa sustatzeko asmoz talde bat sortzen ari dira. Oraingoz bilera bat egin dute, eta bigarrena igandean egingo dute, 18:00etan, Goiko Eskolan. Taldea ahalik eta zabalena izatea da helburua, eta eskualdeko talde, norbanako eta era...
Bihar (hilak 29) zozkatuko dituzte Antxon, Luzuriagako babes ofizialeko 144 etxebizitzak, erosketa erregimenean. Kultur Etxean da zozketa, 11:00etan, notario aurrean. Hala ere, Etxebideren webgunean irakur daitekeenez “aretoaren tamaina txikia de...