
El Salvadorreko Apopa hiriko alkateak Bidasoa bisitatu zuen joan den ostegunean. Besteak beste, Irungo eta Hondarribiko udaletako (irudian) ordezkariekin izan zen Luz Estrella Rodriguez. Elkartasun hitzarmena dute sinatuta Irunek eta Hondarribiak Apopa...

Etxean jokatu arren Trintxerpek ez zuen irabazterik izan. Gol baten aldeaz irabazi zion Elgoibarrek Don Boscon jokatutako partidan. Hamaika punturekin sailkapeneko hamaikagarren postuan dira zuri-urdinak. Hurrengo partida Oiartzunen kontra dute.

Lidertzatik sailkapeneko seigarren postura jaitsi da Pasaia azken bi jardunaldietan galduta. Lehengo larunbatean 3-1 galdu zuten Real Unionen kontra. Hurrengo partida Tolosaren kontra dute, etxean.

35-32 irabazi zion igandean Donibane Majestik-ek Urnietakori. Bigarren zatian, lehen erdian eskuratutako abantaila galtzekotan izan ziren arrosak, baina azken minutuetan aldaketa taktikoa egin eta irabaztea lortu zuten. Lurralde Mailako bigarren taldea...

Aste honetan Aste Urdina egingo dute Hendaian hirugarren aldiz, Laguntza Sozialerako Herriko Zentroak antolatuta. Bihar, hilak 18 16:00. Krakada, Denak Lagun Hirugarren Adinekoen Elkartearekin, Aizpurdi karrikan. Etzi, hilak 19 Egun osoan. Aisial...

Erakusketa berria ireki dute gaur Zuloaga Etxean. Horrela, Julian Sanchezen lanak bertan egongo dira gaur hasi eta hilaren 30 arte. Erakusketa zabalik dago astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara goizetan, eta 16:00etatik 20:00etara arratsalde...

Sagarra izan zen jaun eta jabe Hendaian atzo. Sagarren Besta egin zuten 09:30etik 17:00etara, Gaztelu Zahar pilotalekuan. Besta Komiteak antolatuta, hainbat ekitaldi izan ziren: sagarren erakusketa eta salmenta, sagar lehertzea, zukuaren bilketa, Henda...

Itziar Mendizabal ballet dantzari hondarribiarra, hilaren 29an Bilboko Euskalduna Jauregian egingo duten `Los vascos y la danza´ festibalaren izar gonbidatu nagusia izango da. Euskal dantzari eta koreografoei bultzada emateko antolatzen duten nazioart...

Bizikletan ez, baina autobusean harrapatu du Gipuzkoako Hitza-k Iñigo Chaurreau txirrindulari ohia (Pasai Antxo, 1973). Lanetik dator. Kutxako Finantza Kudeaketa sailean ari da lanean, bizikleta eskegita Enpresa ikasketak egin baitzituen. “Ingeniaritza ikasten hasi nintzen, baina bi urte egin eta utzi egin nuen”, argitu du Chaurreauk. Nagikeriarik ez zuen izan ikasketei ekin zienean: “Azken finean, helburu bat markatu eta aurrera egiten duzu. Diploma lortu nuen, eta orain lizentzia lortzeko ikasten ari naiz. Orain lau hilabete hasi nintzen Kutxan lanean”. Eta horretan dabil Chaurreau. Baina aritu zen ofizioagatik da ezagunagoa pasaitarra. 1995. eta 2006. urteen artean txirrindulari profesionala izan zen, hiru taldetan: Poltin, Euskaltel-Euskadin eta Ag2r-n. Txirrindularitza ez du guztiz alboratu; duela lau hilabetera arte irratian aritu da, eta Euskadiko Txirrindularitza Federazioko zuzendari teknikoa izaten jarraitzen du. Kirolean, futbolean jokatzen hasi zen Chaurreau. Hala ere, ikastolatik irtetean lagunekin bizikleta lasterketak egiten zituen. Bizikletan aritzen zen osaba bat izan zen, ordea, urrats erabakigarria egitea ahalbidetu zuena: “Donostiarra taldeko eskolan izena ematera animatu ninduen. Lehiatzen hasi nintzen, eta lasterketen erakargarritasun horrekin, hartan hasi nintzen. Haurren kategorian hasi nintzen, eta ondoren etorri ziren gainontzekoak”. Euskaldunentzat oso ohikoa ez zen herrialdean egin zuen jauzi profesionaletara: Italian. “Hiru urte eman nituen afizionatuetan. Lehenengo urtean, nire ustez, emaitza [...]

Andrei Tarkovsky zuzendariaren zinema aztertuko dute ostegunean, hilaren 20an, Carlos Agustinek zuzentzen duen mintegian.

Ongizatearen gaineko hitzaldia antolatu du Gabierrotako Laguntasuna jubilatuen elkarteak Aulas Kutxa eta Nazaret zentroarekin elkarlanean. Hitzaldia bihar arratsaldean izango da. Ejercitando el bienestar du izenburua, eta Jazmina Nuñez mintzatuko da g...

Bana berdindu zuen Trintxerrek Covadongaren kontra jokatutako partida, eta hiru punturekin sailkapeneko bosgarren postuari eusten dio. Hurrengo partida Andonaegin dute, Atletico San Sebastianen kontra.

Ostegunean Osteoporosiaren Munduko Eguna da, eta aitzakia horrekin, hezurren kalitatea neurtzen ibiliko dira CAN Nafarroako Kutxako bulegoan (Nafarroa etorbidean dago). Edonork egin ahal izango du dohainik hezurren kalitatea neurtzeko proba hori honako...

Donibaneko puntetako Alabortza hondartzaren inguruan zer egin Donibaneko bizilagunekin batera erabaki nahi du udalak. Hori dela eta, parte hartze foroa deitu du gaurko (hilak 18). 17:30ean hasiko da batzarra, udaletxe zaharrean. Aurreko legegintzaldian...

Ereintzako Espainiako Lehen Mailako taldea lider jarri da asteburuan Iruñean Anaitasunaren kontra jokatutako partida irabazi ondoren. Eroso ibili ziren Errenteriakoak partida osoan zehar, hasieran Iruñekoekin nahiko berdinduta izan baziren ere. Atsed...

Olaberriako Aizpeako Mikel Etxezarretaren gaztak irabazi zuen atzo Hondarribiko X. Artzain Gazta Txapelketa. Txapela, garaikurra eta 350 euro eskuratu zituen Etxezarretak.

Asteburuan hainbat emanaldi izan dira Pasaian, XXX. Umorezko Antzerki Jardunaldien barnean. Buen Rollitina antzezlana eta Sonrisas de muerte (irudian) emanaldiak izan ziren, esaterako, Antxoko Kultur Etxean, larunbatean. Datorren asteburuan ere jarra...

Herriko lau eragilek deituta, Jaizkibelen egiiten ari diren lanen gaineko bilera egin zuten ostegun arratsaldean Kultura Aretoan. Servicios Txingudi enpresa Jaizkibeleko lur azpitik ura ponpatzeko sistema eraikitzen ari da, eta horrek sortzen duen kez...

Jolasak egin zituzten, baita marmitakoa prestatu ere. Arraguan bildu ziren larunbat goizetik arratsaldera arte Oiartzungo auzo guztietako jai batzordeetako ordezkariak, Arraguakoak gonbidatuta, eta azken urteetako ohiturari jarraituz. Desafioa Arraguak...

Bolada txarra duen arerioaren kontura lortu du Real Unionek denboraldi honetan etxean laugarren garaipena. Palentziaren aurka bi goleko aldeagatik irabazi zuten irundarrek, 3-1. Bisitariak jaitsiera postuan daude, eta hori baliatu zuten Roberto Olabere...