Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Eskuttun Euskara Elkartea, zortzi urtez ikastolan

Testua: Antton Kazabon Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek badute beren euskara elkartea azken zortzi urte hauetan. Eta aurten ere Eskuttunek izango du esku bete lan euskararen erabilera sendotzeko ikasleen artean. Batzuek bestelakorik uste badute ere, oraindik ez omen da hizkuntz normalizaziorik iritsi gure herrira, Haurtzaroko ikasle euskalzaleek diotenez. Beraz, ikasturte honetan ere, horretan ariko da batik bat, Eskuttun elkartea, euskararen erabilera sendotzen eta horretarako ikasleak motibatzen. Urteroko programari jarraituz, aurten ere Argitxoren aurkezpenak egingo dituzte 3 urtekoen geletan, eta ondoren, Argitxo iratxoaren eskutitzak jaso eta honen ipuinak kontatu ikasle ttikienei. Euskaraz Bizi izeneko urteko egitasmoan ere hartuko dute parte Eskuttuneko ikasleak. Dagoeneko elkarteko arduradunak pasatu dira gelaz gela DBHn, eta ikasle berriek eman dute izena ikasturte honetan beren ahalegintxoa eskaintzeko gure hizkuntza zaharraren alde. Hogei bat ikasle izango dira guztira, Maider Lekuona irakaslearen gidaritzapean. Euskarraz Bizi planaren barruan hiru kanpaina antolatuko dituzte ikastolan. Lehenengoa idazketaren inguruan izango dena, eta euskararen egunarekin amaituko dena. Bigarrena, eremu informalean, ahozkotasunaren bueltan antolatuko dutena. Eta hirugarrena, irakur zaletasuna indartzeko, liburuaren egunaren inguruan antolatuko dutena. Ikastolak antolatzen dituen ekitaldi eta festa edo ospakizun guztietan euskararen presentzia ziurtatzen ahaleginduko dira Eskuttuneko gaztetxoak. Urteroko Kilometroak, Santo Tomas feria, Olentzero, Inauteriak, Santa Ageda, San Nikolas… Ikasleen arteko kidetze saioak [...]

admin
Bidasoa
2011/10/15

Testua: Antton Kazabon

Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek badute beren euskara elkartea azken zortzi urte hauetan. Eta aurten ere Eskuttunek izango du esku bete lan euskararen erabilera sendotzeko ikasleen artean. Batzuek bestelakorik uste badute ere, oraindik ez omen da hizkuntz normalizaziorik iritsi gure herrira, Haurtzaroko ikasle euskalzaleek diotenez.

Eskuttun Euskara Elkartea

Beraz, ikasturte honetan ere, horretan ariko da batik bat, Eskuttun elkartea, euskararen erabilera sendotzen eta horretarako ikasleak motibatzen. Urteroko programari jarraituz, aurten ere Argitxoren aurkezpenak egingo dituzte 3 urtekoen geletan, eta ondoren, Argitxo iratxoaren eskutitzak jaso eta honen ipuinak kontatu ikasle ttikienei.

Euskaraz Bizi izeneko urteko egitasmoan ere hartuko dute parte Eskuttuneko ikasleak. Dagoeneko elkarteko arduradunak pasatu dira gelaz gela DBHn, eta ikasle berriek eman dute izena ikasturte honetan beren ahalegintxoa eskaintzeko gure hizkuntza zaharraren alde. Hogei bat ikasle izango dira guztira, Maider Lekuona irakaslearen gidaritzapean.

Euskarraz Bizi planaren barruan hiru kanpaina antolatuko dituzte ikastolan. Lehenengoa idazketaren inguruan izango dena, eta euskararen egunarekin amaituko dena. Bigarrena, eremu informalean, ahozkotasunaren bueltan antolatuko dutena. Eta hirugarrena, irakur zaletasuna indartzeko, liburuaren egunaren inguruan antolatuko dutena.

Ikastolak antolatzen dituen ekitaldi eta festa edo ospakizun guztietan euskararen presentzia ziurtatzen ahaleginduko dira Eskuttuneko gaztetxoak. Urteroko Kilometroak, Santo Tomas feria, Olentzero, Inauteriak, Santa Ageda, San Nikolas…

Ikasleen arteko kidetze saioak ere egingo dituzte. Jolasak direla, kirol lehiaketak, ipuin kontaketak, antzerki emanaldiak…

Horiekin batera, euskarazko paisaia ere zainduko dute, horretarako euskara hobean hobe izeneko kanpainarekin jarraituko dute. Egitura traketsak zuzentzeko esaldiak aukeratu, zuzendu eta betiko tokietan zintzilikatuko dituzte.

Hiztun neurketak ikasturte hasieran eta amaieran egingo dituzte. Hainbat urtetako lanak eraginik izan duen jakitea ere garrantzitsua omen da. Era berean, neurketa hauei esker ezagutuko dituzte euskararen erabileraren hutsunerik handienak zein diren eta non kokaturik dauden.

Eskuttuneko ordezkariek esan digutenez, ikasturte honetan letra larriz idatzirik daukaten egitasmoa, Oiartzungo hizkeraren aldeko lanketa izango da. Zalantzarik gabe, arlo horretan izango dute zereginik ikastolako euskalzale gaztetxo horiek. Ea berriro ere Oiartzungo kaleetan, gazteen arten, garai batean inguruko gipuzkeratik hain ongi bereizten gintuen hizkera entzuten hasten garen. Deus ere ez, aieka honetan, uste dut, etorri zen, denak joan dira, hitanoa… ezer, alde, det, zan, danak eta antzekoen ordez.

Ikastolako eremuak, ordea adar asko ditu eta luzeak. Jantokia, garraioa, familia, gizartea… Eremu hauetan guztietan ere euskararen erabilera ziurtatzeko ahaleginetan aritu beharko dute Eskuttun taldekoek, Euskaraz Bizi planaren barruan. Begiraleen formazioa dela, Argitxo iratxoaren hormirudiak zintzilikatu dela, euskaraz ari direnak zoriondu, gazteleraz ari direnak euskaraz egitera animatu, autobuseko irratia eta abestiak euskaraz izan daitezen ahalegindu…

Gauza bera jolasaldi, irteera, egonaldiak, sarrera-irteerak, festak eta ospakizunak, ekintza estraeskolarrak eta gainontzeko eremu eta garai guztietan. Ea ba, noizbait heltzen den gure herrira, beste normalizazioekin batera, euskararena ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.