
HMT Herri Musikaren Txokoak gaurko antolatutako Udazkeneko Kontzertuan, aldaketen ondoren, bi talde igoko dira taula gainera: Daniel Peral rabelista kantauriarra eta Leire eta Luis Astiasaran trikiti eta pandero bikotea. 18:30ean hasiko da kontzertua Herri Musikaren Txokoan. Ondoren, afaria egingo dute musikariek eta ikusleek.

Bihar Como como poco me descoco antzezlana taularatuko du Quemadura Teatro taldeak. Errenteria Hiria Kulturgunean izango da antzerkia, 19:00etatik aurrera.

Aurten ere emakumeentzako autoestimu tailerra antolatzea erabaki du Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Sailak. Ikastaroa azaroan 9an hasiko da, eta datorren urteko otsailean bukatu. Doan izango da. Bi txanda antolatu dituzte, asteazkenero. Goizez, 09:30et...

Bihar bigarren eskuko azoka izango da herrian. Xabier Olaskoaga plazan jarriko dituzte postuak, 10:00etatik 14:00etara.

Aurten Arraguak antolatuta, Jai Batzordeen arteko desafioa egiten ari dira bertan. Goizean hasita, jolasak egin dituzte, baita marmitako onena kozinatzen saiatu ere. Nork irabaziko ote du?

Kaialdeko Oscar Gonzalezen Txipiroiak tintan, Gran Soeko Bixeten Muñozen Pepis andereñoa eta Goxodendako Carlos Nuezen eta David de la Calleren txerri esku coulant-a eta piper txorizeroen praline-a. Hondarribiko hiru pintxo horiek lortu dute Valladolideko Pintxo Lehiaketa Nazionaleko finalerako txartela. Azaroaren 7tik 9ra egingo dute lehiaketaren azken txanpa. Hondarribiak lortu du Gipuzkoa Valladoliden ordezkatzea, Irunekin batera. Gipuzkoatik lehiaketara aurkeztu duten laugarren pintxoa Gaztelumendiko Felix Mansorena eta Angela Basaberena da.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek fitness funtzionala zer den probatzeko aukera izango dute, dohainik, hilaren 22an. Elorsoro kiroldegiak antolatu duen proba saioa 10:00etan hasiko da, AKNE-FEDA Gipuzkoa elkartearen eskutik. Fitness funtzionala fitness mu...

Madrileko XVII. San Viator Sarietan bi sari irabazi dituzte La Anunciatako lau ikaslek. Bigarren batxilergoko Leire eta Olatz Iparragirrek Ekologiako Sari Berezia lortu zuten Hezeguneen planktona kate trofikoaren oinarri bezala; Plaiaundi parke ekologikoan ikerketa lanarekin. Beste saria zientzia alorrean eskuratu zuten Andrea Garciak eta Nuria Sanchezek. Bigarren batxilergoko bi ikasle horiek Kotoiak engainatzen digu? Lurra garbitzeko produktuen higienea eta garbitasuna eta bere ondorioak ingurumenean lana aurkeztu zuten. Joan den ikasturtean egin zituzten ikerketa lan horiek eta 485 proiektuen artean saritu dituzte.

Estrataburu baserriko sendiaren salaketa gutuna: Eskubideen aldarrikapenak Non dira edo zeintzuk dira eskubide berdintasunak? Badira urte batzuk gurea egin genuela jabetza bat. Eskritura horietan agertzen denez, lur sailez gain, bertan kokatuta zegoen baserri bat dago, neurriak, tamaina eta dagokion antolamendua edo banaketa. Denbora dezente igaro ondoren, gurasoei baimena eskatu eta baserria berritzeko baimenak edo eskariak egitera animatu gara. Esan behar da baserria lurrera erorita dagoela eta horma batzuk dituela zutik. Gure ezusterako, eta bi pauso eman baino lehen, ezezko borobila entzun genuen. Arrazoia: teilaturik ez daukala baserriak eta, beraz, arau subsidiarioak kontuan izanik, ez dugula eskubiderik baserria berritzeko. Haserrea, inpotentzia, pena, alukeria… eta abar luze bat etorri zitzaizkigun burura. Handik denbora gutxira, gure ezagun batek istripua izan zuela, eta non gertatu zen jakin-minean, bertaratzea bururatu zitzaigun, txango bat aprobetxatuz. Guri halaxe esanda, pabilioi baten proiektua-edo ikusteko asmoa ere bagenuen, baina sekulako ezustekoa hartu genuen. Guk ikusitako hori pabilioi bat egiteko bada… Badirudi bertako baserritarrak lau behi eta zazpi ardi gordetzeko pabilioia egiteko eskaera egin eta baimena lortu duela. Lepoa jokatuko genuke Oiartzunen eraiki diren etxeen erdiak estruktura txarragoarekin egin direla. Baina hori ez da okerrena. Nola liteke guk lehendik zegoen baserri bat berritzeko baimenik ez izatea, eta animalia buru batzuen [...]

Ann Radcliffen Los misterios de Udolfo liburua landuko dute asteartean Ikust Alaia udal liburutegiko irakurketa tailerran.

Testua: Antton Kazabon Haurtzaro Ikastolako DBHko ikasleek badute beren euskara elkartea azken zortzi urte hauetan. Eta aurten ere Eskuttunek izango du esku bete lan euskararen erabilera sendotzeko ikasleen artean. Batzuek bestelakorik uste badute ere, oraindik ez omen da hizkuntz normalizaziorik iritsi gure herrira, Haurtzaroko ikasle euskalzaleek diotenez. Beraz, ikasturte honetan ere, horretan ariko da batik bat, Eskuttun elkartea, euskararen erabilera sendotzen eta horretarako ikasleak motibatzen. Urteroko programari jarraituz, aurten ere Argitxoren aurkezpenak egingo dituzte 3 urtekoen geletan, eta ondoren, Argitxo iratxoaren eskutitzak jaso eta honen ipuinak kontatu ikasle ttikienei. Euskaraz Bizi izeneko urteko egitasmoan ere hartuko dute parte Eskuttuneko ikasleak. Dagoeneko elkarteko arduradunak pasatu dira gelaz gela DBHn, eta ikasle berriek eman dute izena ikasturte honetan beren ahalegintxoa eskaintzeko gure hizkuntza zaharraren alde. Hogei bat ikasle izango dira guztira, Maider Lekuona irakaslearen gidaritzapean. Euskarraz Bizi planaren barruan hiru kanpaina antolatuko dituzte ikastolan. Lehenengoa idazketaren inguruan izango dena, eta euskararen egunarekin amaituko dena. Bigarrena, eremu informalean, ahozkotasunaren bueltan antolatuko dutena. Eta hirugarrena, irakur zaletasuna indartzeko, liburuaren egunaren inguruan antolatuko dutena. Ikastolak antolatzen dituen ekitaldi eta festa edo ospakizun guztietan euskararen presentzia ziurtatzen ahaleginduko dira Eskuttuneko gaztetxoak. Urteroko Kilometroak, Santo Tomas feria, Olentzero, Inauteriak, Santa Ageda, San Nikolas… Ikasleen arteko kidetze saioak [...]

Errenteria-Oreretan 1946. urtean jaio direnek Lintziri Hotelean bazkalduko dute 65 urteak ospatzeko. Azaroaren 12an elkartuko dira. Izena eman nahi dutenek Euskadiko Kutxan (3035 0011 28 0111245202) 65 euro sartu behar dituzte azaroaren 9a baino lehen....

David Hernandez Pasaiako Udaleko PPko bozeramaileak adierazi duenez, PPk plenora eramango du Pasaian turismoa sustatzeko proposamenak. Gastronomia eta aisialdiko helburu izatea nahi du. Hernandezen esanetan, “turismoa diru iturri ona izan daiteke...

Virginia Imaz kontu kontari arituko da asteazkenean, hilaren 19an, Ikust Alaia liburutegian. Monstruak bizi diren lekua 4-7 urteko haurrentzako kontakizuna izango da. 17:30ean hasiko da.

Zazpigarren Landalur azokan sartuta daude bete-betean herrian. Zumardian denetariko postuak daude: janaria,animaliak… Aurten, gainera, hiru berritasun nagusi daude: Basasoro baserriko esnearekin egindako txokolate jatea, haurrentzako herri kirolak, eta bisita bat izango dute: Irrien Lagunena. Hango pertsonaiak lagun dituztela, ingurumen heziketarekin lotutako ekintzak egingo dituzte: marrazketa, tailerrak… Azokara hurbiltzen direnek lau gune ikusiko dituzte: baserriko produktuen salmenta, abereen erakusketa, Ingurumen Sailaren erakusketa, eta perretxikoen erakusketa. Egitaraua: 10:00-14:00: Txalapartarekin deialdia. Errenteriako Landalurraren VII. Azoka Gamon Zumardian, baserriko produktuen salmenta eta abere erakusketa. 11:00: Errenteria ekoiztutako kalitatezko produktuen dastaketa: Eusko Labeldun tomatea, LumaGorri baserriko oilaskoen haragia, taloak, Egiluze sagardotegiko sagardoa eta Idiazabalgo Jatorri Izena duen gazta dastatzeko aukera. 10:30-13:30: Sagardoa egiteko prozesua ikusi ahal izango da Egiluze Sagardotegiaren eskutik. 17:00-19:30: Baserriko produktuen salmenta, Gamon Zumardian. 18:00: Txokolate jatea haurrentzat, Basasoro baserriko behi esnearekin. Egunean zehar: Errenteriako dultzainero, txalapartari, trikitilari eta txistulariak, Errenteriako Landa Garapena eta Ingurumena erakusketa, perretxiko erakusketa.

Gipuzkoako Euskal Kantu Txapelketaren XIV. ekitaldia gaur hasiko da Lezon. 18:00etatik aurrera, lehen kanporaketa jokatuko dute Gezala Auditoriumean. Bakarkako, binakako zein taldeko emanaldiak entzuteko aukera izango da. Gipuzkoako kantu txapelketare...

Sagarren Besta, Gaztelu Zahar pilotalekuan, 09:30etik 17:00etara: sagarren erakusketa eta salmenta, sagar lehertzea, zukuaren bilketa, Hendaian Kantuz, bazkaria…

Udal liburutegiko idazketa tailerraren aurkezpena egingo dute astelehenean, hilaren 17an, 19:30ean. Ikasturterako prestatu duten egitaraua aurkeztuko dute bertan. Hurrengo bilera azaroaren 21ean izango dute, 1. atala.