Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Legegintzaldiaren lehen lau hilabeteen balantzea egin du EAJk

Lezoko Udaleko oposizioko talde nagusiak, EAJk, Gobernu Taldearen lehenengo “ehun eta piko” egunen balantzea egin zuen atzo. Hiru zinegotziek (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos eta Enrike Figueroak) agerraldia egin zuten epe horren balorazioa egiteko. Hauteskunde kanpainarekin hasi zuten errepasoa. Garbizuren esanetan, Bilduren kartelak herriko hamalau paretatan agertu ziren. “Dirudienez”, esan zuen Garbizuk, “herriko lau panelekin ez dute nahikoa. Gainera, kola likidoarekin zikindu zituzten monumentu diren etxeetako paretak”. Horrez gain, aurreko udal gobernuak Bilduri “tratu berezia” eman ziotela, “megafonia eta pleno aretoko banderak utziz”. Orain arteko funtzionamendua ere aztertu zuten. Ekainetik hona bi pleno berezi (“bat bost minutukoa, alferrikakoa”) eta bat arrunta egin direla nabarmendu dute, eta irailean Gobernu Batzarrik ez dela egin. Horrez gain, Kultura Batzordea eta Gizarte Zerbitzuen Batzordea oraindik ez direla elkartu adierazi dute. Legegintzaldiko hainbat erabaki ere salatu zituzten. Kargua hartzeko plenoan bukaeran publikoan zegoen pertsona batek botatako bertsoa ez isilarazi izana egotzi zioten alkateari. Horrez gain, uztaileko Lezo aldizkaria aurreko gobernuari eskaini izana gaitzetsi zuten, “eta oposizioari ezer ere ez ez zioten dedikatu”. Aldizkariaren edukia “auto-laudorioa” izan zela adierazi zuen Garbizuk: “Trapu zikinak gorde dituzte, baina agertuko dira”. Gainera, Bilduk parte hartzea bultzatzeko bideak bultzatuko zituela esan zuen kanpainan, eta jeltzaleen ustez, hori ez da hala izan. [...]

admin
Bidasoa
2011/10/14

Lezoko Udaleko oposizioko talde nagusiak, EAJk, Gobernu Taldearen lehenengo “ehun eta piko” egunen balantzea egin zuen atzo. Hiru zinegotziek (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos eta Enrike Figueroak) agerraldia egin zuten epe horren balorazioa egiteko.

Hauteskunde kanpainarekin hasi zuten errepasoa. Garbizuren esanetan, Bilduren kartelak herriko hamalau paretatan agertu ziren. “Dirudienez”, esan zuen Garbizuk, “herriko lau panelekin ez dute nahikoa. Gainera, kola likidoarekin zikindu zituzten monumentu diren etxeetako paretak”. Horrez gain, aurreko udal gobernuak Bilduri “tratu berezia” eman ziotela, “megafonia eta pleno aretoko banderak utziz”.

Orain arteko funtzionamendua ere aztertu zuten. Ekainetik hona bi pleno berezi (“bat bost minutukoa, alferrikakoa”) eta bat arrunta egin direla nabarmendu dute, eta irailean Gobernu Batzarrik ez dela egin. Horrez gain, Kultura Batzordea eta Gizarte Zerbitzuen Batzordea oraindik ez direla elkartu adierazi dute.

Legegintzaldiko hainbat erabaki ere salatu zituzten. Kargua hartzeko plenoan bukaeran publikoan zegoen pertsona batek botatako bertsoa ez isilarazi izana egotzi zioten alkateari. Horrez gain, uztaileko Lezo aldizkaria aurreko gobernuari eskaini izana gaitzetsi zuten, “eta oposizioari ezer ere ez ez zioten dedikatu”. Aldizkariaren edukia “auto-laudorioa” izan zela adierazi zuen Garbizuk: “Trapu zikinak gorde dituzte, baina agertuko dira”.

Gainera, Bilduk parte hartzea bultzatzeko bideak bultzatuko zituela esan zuen kanpainan, eta jeltzaleen ustez, hori ez da hala izan. “Plenoaren ordezkariak organo kolegiatuetan denak Bildurenak dira. Udalbatzaren eskumena da ordezkari horiek hautatzea, eta ez da Udalbatzaren ordezkaritza proportzionalki bete. Gure ustez, Bilduk sei ordezkari behar zituen, eta beste bi oposizioak. Alperra zer den badakite eta ederki pasatzen dute”.

“Aholkulariaren figura suntsitu behar da”

Irailaren 29ko plenoan gobernukideak udalaren egoera ekonomiko larriaz “jabeturik” zirela esan zuen EAJko bozeramaileak, eta “arrazoi hori erabili zuten Musika Eskolako irakasle eta langileei lan ordu eta diru murrizketak egiteko. Baina ekainaren 30ean, oraindik ez ziren egoera ekonomikoaz jabetu, ez baitzuten arazorik izan alkatearen aholkulari lanpostua sortzeko. 34.616 euro dira urteko”. Euren ustez, lanpostu hori sortzeko dirua Musika Eskolatik kendu dutena izan da, eta figura hori “suntsitzeko” galdegin dute.

Santakrutzetako programa ere kritikatu zuten, argazkiak Bilduko zerrendakide guztiak agertzen zirelako. Azkeneko osoko bilkuran barkamena eskatu zuen Udal Gobernuak, baina jeltzaleentzat “politikan ez dago barkamenik”, eta dimisioak eskatu dituzte. “Partidua eta instituzioa nahastea totalitarismoaren ezaugarri bat da”, gaineratu dute. Horrez gain, euskara bultzatzeko plana Jaurlaritzari bidali ez izana kritikatu dute, eta agintaldirako programa prest ez edukitzea egotzi diote Udal Gobernuari.

Horrela, hiru eskakizun egin dizkiete gobernukideei, aholkulariaren figura kentzeaz aparte: Lezo aldizkariaren bosgarren alearen kostuak Bilduk ordaintzea; santakrutzetako programa Bilduk ordaintzea eta Bilduren kartelak paretetatik kentzeko ordaindutako diru kopurua koalizioak berak ordaintzea.

Enrike Figueroa, Kepa Garbizu eta Xubero Ubillos Lezoko EAJko zinegotziak

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.