
Sutargi abesbatza hasi da entseguak egiten, eta kide berriak beso zabalik jasoko dituztela jakinarazi dute. Ostegunetan entseatzen dute, 20:00etatik 21:30era, Tomas Garbizu Musika Eskolan. “Kantu koraleko zaletu guztiei dei egiten diegu bertara h...

Atzo, urriak 12, nonbait, espainiarrek bazuten zer ospatu. Euskaldunok, ordea, argi zein ozen adierazi nahi izan genuen guretzat lanegun arrunta izan beharko lukeela. Eta, horretarako, hain zuzen ere, Bixi-Bixi kultur elkarteko kideok nahiz Bai Euskal ...

Gipuzkoako langabezia tasarik altuena du Irunek, herrialdeko bigarren hiri handienak. Hauteskundeetan herritarrek mezu bat bidali zieten zinegotziei: gardenago, zorrotzago eta herritarrengandik gertuago lan egiteko mezua. Alkateak mezua jaso du Ekainaren 11n hirugarren aldiz hartu zuen aginte makila eskuetan Jose Antonio Santanok (Irun, 1965). Aste gutxitan San Juan plazako obrak amaitzen ikusiko ditu bere bulegoko leihotik; «XXI. mendean eraikitako erdigune berri baten hasiera da», esan du. Normalizazio prozesuan udalek asko egin dezaketela uste du, elkarbizitza berreskuratze aldera. Nola joan dira lehen 100 egunak? Agintaldi bakoitza ezberdina da, eta hau bereziki, bizi dugun egoera ekonomikoa oso zaila delako. Iniziatiba eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da. Lan handia egin behar izan dugu, gobernuaren antolamendua errotik moldatu dugu, eta oraindik aldaketa batzuk egin beharko ditugu bizi dugun egoerari aurre egiteko. Udal Etikarako Dekalogoa, hori izan zen zure lehen ekarpenetako bat. Hiru zutabeetan oinarritzen da: gardentasuna, austeritatea eta parte hartzea. Nola doa horren garapena? Hauteskundeetan mezu argi bat jaso genuen, hiritarrek gurekiko duten sinesgarritasunaren, eta politikoek gardentasunaren gainekoa. Denek egin behar dugu zerbait eta, alkatea naizen aldetik, ni gauzak egiten hasi naiz, besteak beste, nire patrimonioa eta nire soldata publiko eginez. Baina gauza gehiago egin ditugu: kontratazio mahaia alderdi guztiei ireki, udal proiektuei buruzko iritzia emateko [...]

Marealta Eguna antolatzen duen antxotar taldeak salatu du gaur porlan eta gasolio isuria egin dutela Marealtan. Zehazki, Luzuriagako parke berriaren ondoan dagoen hodi batetik egin dutela isuri hori jakinarazi dute, 11:00ak aldera. Hala, antxotarren arabera, laugarren aldia da horrelako isuri bat izaten dela azken urtean, eta horregatik haserre daude: “Marealta Eguna bezalako ekimenekin gure barrutiko erreka garbi mantentzen saiatzen gara, eta gainera, urtean zehar Marealta biziberritzeko hainbat jarduera egiten ditugu. Horrelako isuriek dena zapuzten dute”. Isuriaren berri izan eta berehala Pasaiako Udaltzaingori jakinarazi diete gertatutakoa. Aldi berean, 14:00ak inguruan, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ingurumen teknikariak isuriaren gunean zeuden, azterketak egiten. Marealta Egunaren antolatzaileen arabera, berez gasolioa errekara botatzea “onartezina” bada, porlanak ere “oso modu basatian” eragiten dio Marealtako zoruari, “bertan dauden landaretza eta animaliak ito egiten dituelako, ez daukate arnasbiderik”.

Santiagotarrak taldeko Pedro Martinez ur lasaietako piraguistak igandean Singapurren egingo den Beteranoen Munduko Maratoi Txapelketan parte hartuko du. K-1ean eta K-2an parte hartuko du Martinezek, azken maila horretan, Francisco Herrador zamorarrarek...

Acampadabidasoak, M15 mugimenduko eskualdeko taldeak, herri batzar irekia egingo du gaur, 20:00etan. Orain arte ez bezala, Kateako Auzo Elkartean bilduko dira, eta ez Zabaltza plazan. Auzoko beharretaz mintzatuko dira, eta bihar M15 mugimenduak egingo ...

Boliviako San Ignacio de Moxos herriko orkestrak kontzertua eskainiko du igandean Amaia Kultur Zentroan, 20:00etan hasita. Amerikako doinu barrokoak entzuteko aukera izango da.Kontzertua Taupadak Gobernuz Kanpoko Elkarteak antolatzen du, Irungo Udalare...

Hilaren 17an, astelehenean, Clarissa Pinkola idazlearen Mujeres que corrren con lobos liburua aztertuko dute Mertxe Tranchek gidatzen duen Libroforum tailerrean.

Udazkenero bezala, ipuin kontalariak Andreone Udal Liburutegira hurbilduko dira. Asteazkenetan izango dute haurrek ipuinak entzuteko aukera, 18:15etik aurrera. 4 eta 7 urteko haurrei zuzenduta daude. Euskaraz izango dira saio guztiak, azkena izanezik, ...

Lezoko Udaleko oposizioko talde nagusiak, EAJk, Gobernu Taldearen lehenengo “ehun eta piko” egunen balantzea egin zuen atzo. Hiru zinegotziek (Kepa Garbizu, Xubero Ubillos eta Enrike Figueroak) agerraldia egin zuten epe horren balorazioa egiteko. Hauteskunde kanpainarekin hasi zuten errepasoa. Garbizuren esanetan, Bilduren kartelak herriko hamalau paretatan agertu ziren. “Dirudienez”, esan zuen Garbizuk, “herriko lau panelekin ez dute nahikoa. Gainera, kola likidoarekin zikindu zituzten monumentu diren etxeetako paretak”. Horrez gain, aurreko udal gobernuak Bilduri “tratu berezia” eman ziotela, “megafonia eta pleno aretoko banderak utziz”. Orain arteko funtzionamendua ere aztertu zuten. Ekainetik hona bi pleno berezi (“bat bost minutukoa, alferrikakoa”) eta bat arrunta egin direla nabarmendu dute, eta irailean Gobernu Batzarrik ez dela egin. Horrez gain, Kultura Batzordea eta Gizarte Zerbitzuen Batzordea oraindik ez direla elkartu adierazi dute. Legegintzaldiko hainbat erabaki ere salatu zituzten. Kargua hartzeko plenoan bukaeran publikoan zegoen pertsona batek botatako bertsoa ez isilarazi izana egotzi zioten alkateari. Horrez gain, uztaileko Lezo aldizkaria aurreko gobernuari eskaini izana gaitzetsi zuten, “eta oposizioari ezer ere ez ez zioten dedikatu”. Aldizkariaren edukia “auto-laudorioa” izan zela adierazi zuen Garbizuk: “Trapu zikinak gorde dituzte, baina agertuko dira”. Gainera, Bilduk parte hartzea bultzatzeko bideak bultzatuko zituela esan zuen kanpainan, eta jeltzaleen ustez, hori ez da hala izan. [...]

Power Rangers taldeak 3-0 galdu zuen pasa den asteburuan Gamon taldearen kontra, Bigarren Mailan. Asteburu honetan porrot horri bueltan ematen saiatuko dira oiartzuarrak. Ceramicas Nogales taldearen kontra jokatuko dute bihar 18:00etan, Donostiako Pako...

Rock Gaua antolatu dute gaurko Tunk aretoan, eta horretarako Gipuzkoako bi banda mitiko elkartu dira: Back eta Contraband. Back taldeak joan den mendeko 60-70 hamarkadetako rocka lantzen du, eta Contrabandek doinu modernoagoak egiten ditu, 80-90eko roc...

Pasaiako udalak datozen lau urteetarako bake epailea izendatu behar du. Interesa dutenek eskaera aurkeztu behar dute udaletxean (Donibane, 19) azaroaren 4a baino lehen. Eskaerari curriculum vitae erantsi behar zaio; eta bertan bi hizkuntza ofizialen ezagutza-maila zein den adierazi behar da.

Heldu den asteko larunbatean eta igandean Il Trovatore antzeztuko dute Amaian, azken hiru urtean Irunen ematen duten Verdiren opera herrikoien trilogiako hirugarrena, eta orain arte Luis Mariano Lirika Elkarteak ekoitzitako zailena. Ez da zailena izango melodia bikaineko lana delako, edo argumentu konplexu eta nahasia duelako, bost bakarlarik aria bana abestu behar dutelako, eta abesbatzen lana garrantzitsua delako, ez. Jose Luis Barriorik gabeko lehenengo lana delako izango da zailena. Barrio lirika elkarteko presidentea zen, eta hilaren 4ean hil zen. Luis Mariano Lirika Elkarteko presidenteak bete ohi zuen aulkia hutsik zegoen atzoko agerraldian. Bere oroitzapenak hartu zuen Il Trovatore-ren aurkezpeneko agerraldiaren zati handi bat. Hilaren 22an, bi emanaldietatik lehenengoaren hasieran omenaldia egingo diote Barriori, baina Luis Marianoko presidenteorde Angel Pazos tenorearen esanetan, “bi egunetan harmailak goraino betetzea izango da omenaldirik hoberena”. Atzo egin zuten Il Trovatore opera aurkezteko agerraldia Amaia Kultur Zentroko agertokian, hilaren 22an eta 23an opera antzeztuko duten lekuan bertan. Emanaldiak 19:00etan izango dira, eta dagoneko sarrerak salgai daude Turismo Bulegoan, Kutxaneten eta Servikutxan; Amaian bertan eros daitezke txartelak, asteazkenean eta ostegunean. Opera erromantikoa Il Trovatore 1853. urtean antzeztu zuten lehen aldiz, eta ordutik gehien interpretatu den Italiako opera erromantikoetako bat da. Pazosen ustez, “melodia ederrak ditu, eta zailtasun tekniko [...]

Oiartzun Kirol Elkarteko Bigarren Mailako nesken taldeak Aurrera de Vitoria hartuko du etxean bihar. 16:15ean izango da partida, Karla Lekuona zelaian. Pasa den asteburuan irabazi ondoren, sailkapeneko lider jarraitzen dute oiartzuarrekin, bederatzi pu...

Irungo IX. Done Jakue Astearen barruan, Emilio Estevezek zuzenduriko The way filma proiektatuko dute ostegunean Amaia Kultur Zentroan, 19:00etan hasita.