Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaPolitika

Jose Antonio Santano: “Udaletxeko paretak gardenak direla erakutsi behar dugu”

Gipuzkoako langabezia tasarik altuena du Irunek, herrialdeko bigarren hiri handienak. Hauteskundeetan herritarrek mezu bat bidali zieten zinegotziei: gardenago, zorrotzago eta herritarrengandik gertuago lan egiteko mezua. Alkateak mezua jaso du Ekainaren 11n hirugarren aldiz hartu zuen aginte makila eskuetan Jose Antonio Santanok (Irun, 1965). Aste gutxitan San Juan plazako obrak amaitzen ikusiko ditu bere bulegoko leihotik; «XXI. mendean eraikitako erdigune berri baten hasiera da», esan du. Normalizazio prozesuan udalek asko egin dezaketela uste du, elkarbizitza berreskuratze aldera. Nola joan dira lehen 100 egunak? Agintaldi bakoitza ezberdina da, eta hau bereziki, bizi dugun egoera ekonomikoa oso zaila delako. Iniziatiba eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da. Lan handia egin behar izan dugu, gobernuaren antolamendua errotik moldatu dugu, eta oraindik aldaketa batzuk egin beharko ditugu bizi dugun egoerari aurre egiteko. Udal Etikarako Dekalogoa, hori izan zen zure lehen ekarpenetako bat. Hiru zutabeetan oinarritzen da: gardentasuna, austeritatea eta parte hartzea. Nola doa horren garapena? Hauteskundeetan mezu argi bat jaso genuen, hiritarrek gurekiko duten sinesgarritasunaren, eta politikoek gardentasunaren gainekoa. Denek egin behar dugu zerbait eta, alkatea naizen aldetik, ni gauzak egiten hasi naiz, besteak beste, nire patrimonioa eta nire soldata publiko eginez. Baina gauza gehiago egin ditugu: kontratazio mahaia alderdi guztiei ireki, udal proiektuei buruzko iritzia emateko [...]

admin
Bidasoa
2011/10/14

Jose Antonio Santano

Gipuzkoako langabezia tasarik altuena du Irunek, herrialdeko bigarren hiri handienak. Hauteskundeetan herritarrek mezu bat bidali zieten zinegotziei: gardenago, zorrotzago eta herritarrengandik gertuago lan egiteko mezua. Alkateak mezua jaso du

Ekainaren 11n hirugarren aldiz hartu zuen aginte makila eskuetan Jose Antonio Santanok (Irun, 1965). Aste gutxitan San Juan plazako obrak amaitzen ikusiko ditu bere bulegoko leihotik; «XXI. mendean eraikitako erdigune berri baten hasiera da», esan du. Normalizazio prozesuan udalek asko egin dezaketela uste du, elkarbizitza berreskuratze aldera.

Nola joan dira lehen 100 egunak?
Agintaldi bakoitza ezberdina da, eta hau bereziki, bizi dugun egoera ekonomikoa oso zaila delako. Iniziatiba eta erabakiak hartzea ezinbestekoa da. Lan handia egin behar izan dugu, gobernuaren antolamendua errotik moldatu dugu, eta oraindik aldaketa batzuk egin beharko ditugu bizi dugun egoerari aurre egiteko.

Udal Etikarako Dekalogoa, hori izan zen zure lehen ekarpenetako bat. Hiru zutabeetan oinarritzen da: gardentasuna, austeritatea eta parte hartzea. Nola doa horren garapena?
Hauteskundeetan mezu argi bat jaso genuen, hiritarrek gurekiko duten sinesgarritasunaren, eta politikoek gardentasunaren gainekoa. Denek egin behar dugu zerbait eta, alkatea naizen aldetik, ni gauzak egiten hasi naiz, besteak beste, nire patrimonioa eta nire soldata publiko eginez. Baina gauza gehiago egin ditugu: kontratazio mahaia alderdi guztiei ireki, udal proiektuei buruzko iritzia emateko hiritarrentzako kanalak ireki… Udaletxeko paretak gardenak direla erakutsi behar dugu, irundarrek egiten dugun guztia ikus dezaketela.

San Juan Harria plazako lur azpiko lanak amaitzear dira. Zer suposatuko du horrek?
Hiriko historia modernoaren obra garrantzitsuena da; lan handia da, luzea eta garestia. Teknikoki lan ona egiten ari dira eta hiritarren pazientziarekin oso kontent nago. Obra luzea izanik ere, epeak betetzen ari dira, eta Gabonetarako amaituta egotea espero dugu. Hiri erdigune berri baten aurrean gaude, XXI. gizaldian eraikitakoa, eta hori ez da ohikoa. Gizartearentzako eremu bat izango da, komertziorako, ekintza kultural eta sozialetarako, festarako ere. Irekia izango da, ondo komunikatua, eta erdigunean aparkatzeko aukera emango duena. Pertsonek bezala, hiriek ere ilusioen beharra dute, eta San Juan Harria plazako proiektua zabaltzeak irundarrengan ilusioa pizteko balioko duelakoan nago.

Udal Gobernuari kritika egin zaio inbertsioak erdigunean egiten direlako, eta auzoak hiltzen ari direlako…
Nik ez daukat sentsazio hori. Egia da ni alkate naizenetik, eta badira bederatzi urte inguru, erdigunean lan handia egin dugula, baina baita auzoetan ere. Ziur gehiago behar dela, baina nire ustez erdigunearen eta auzoen arteko oreka, hiri gehienetan dutena baino handiagoa da Irunen, bai hiritartzean, baita ekipamenduetan ere. Erdigunean inbertsio handiak egin dira, baina erdigunea denentzako gunea da, auzoetakoek erabiltzen dutena ere.

San Juan plazarekin Irun barrurantz haziko da. Helburu bera du trenbide eremua berregituratzeko planak. Krisiak proiektua atzeratuko al du?
Aurrerapausoak ematea nahiko nuke, obrak hasi aurretik zenbait urrats eman daitezkeelako. Proiektu handiak egitasmo txikietan zatitu daitezke, eta horrek gauzak asko errazten ditu. Hortaz, ondo legoke proiektua kudeatuko duen elkartea sortzea, plangintza aurreratu ahal izateko, eta ondo legoke ere ekintza txiki batzuekin hastea, eraisketa txikiak, kasu. Gainera, eta Espainiako Gobernuak hala esan du, 2016an, Abiadura Handiko Trena (AHT) Irungo geltokian sartuko da.

Trenbide azkarrago batekin, eta garraio publiko eraginkorrago batekin, non geratzen da Hondarribiko aireportua?
AHTrekin Gipuzkoak beste azpiegitura handi batzuk zalantzan jarri beharko ditu. Momentuz aireportua dagoen bezala geratu behar da, segurtasun tarteak moldatuz, baina handitu gabe, hori argi dugu denok. Trena iristean mantentzea merezi duen baloratu beharko da, horretarako alde guztiak kontuan izanik: ekonomikoak, ingurumenaren arlokoak, gipuzkoarrei ematen dien zerbitzua…

Azpiegitura handiek nahitaezkoa dute erakundeen arteko elkarlana. Zein harreman duzu aldundiarekin?
Momentuz ez dut harremanik. Ahaldun Nagusiarekin biltzen saiatu naiz baina oraindik ez dut lortu. Orain gutxi bi bilera hitzartu ditut, Mugikortasun diputatuarekin bata, N-1az mintzatzeko, eta Gizarte Ongizatekoarekin bestea, Arbesko zaharren egoitzaz aritzeko. Zain nago. Azpiegiturei dagokionez mezuak ez dira onak; krisia hasi gabeko proiektuen kalterako izango dela dirudi.

Irungo langabezia tasa %14koa da, Gipuzkoako altuena…
Ez da zenbaki berria, duela hogei urte aduanak desagertu zirenetik herrialdeko langabezia tasaren gainetik bi edo hiru puntu egon da Irun, eta okerrago ere bai: joan den mendeko 1990. hamarkadan langabezia tasa %24koa izan zen. Baina alde positiboa ere bada, hots, ia 27.000 langile bizi dira hirian, 1990. hamarkadan baino ia 10.000 lagun gehiagok dute lana. Familia askotan gutxienez soldata bat sartzen dela esan nahi du horrek. Hori bai, badira beste familia asko diru sarrerarik gabe daudenak, eta horren aurrean ez dago makiltxo magikorik. Erakundeen eta enpresen arteko elkarlana bultzatu behar da, ekintzaileei lagundu eta industriarako lurra garatu.

PSE-EEko agintarien artean, normalizazio prozesua atzeraezina dela esaten lehenetakoa izan zinen. Nola ari zara prozesua jarraitzen?
Ematen ari diren urratsak onak dira. Niri gehien kezkatzen nauena da indarkeriaren amaierari alde sozialetik nola helduko diogun, elkarbizitza zein terminoetan berreskuratuko dugun. Gertatu denaren kontakizuna garrantzitsua da. Nik ez dut gustuko garaileen eta garaituen ideia, ez behintzat gizakiak sailkatzeko balio duenean; biolentzia da garaitua izan dena. Politikan jarduteko modua elkarrizketa izan behar dela, hori argi geratu behar da, biolentzia akatsa izan dela.

Gero, noski, elkarbizi beharko dugu, sufritu dutenen zauriak sendatu beharko ditugu, alde guztietakoak. Eta horretan, bereizketa egingo nuke, denek ez baitute berdin sufritu. Niretzako erailak izan direnen senitartekoak dira gehien sufritu dutenak, edozeinek eraildakoak, nahiz eta hildako gehienak ETAk eragin dituen. Erreparazio moral bat beharko dute.

Kargu hartze ekitaldian prozesua sendotzeko ahal den gehiena egiteko konpromisoa azaldu zenuen. Zer egin dezake Irungo Udalak?
Udalak herritarrengandik gertuen dauden erakundeak dira, eta, horregatik, normalizazio prozesuan zeregin handia dugu, elkarbizitza berreskuratze aldera, biktimen aitortzarako eta biolentzia ez bueltazeko mezua zabalduz. Alderdi bakoitzak bere irakurketa egingo du, baina komuneko puntuetara iristeko gai izan gaitezke, eta hori lortuta, asko egingo dugu.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.