Ipuin kontaketak itzuliko dira Andreonera, asteazkenean

Udazkenero bezala, ipuin kontalariak Andreone Udal Liburutegira hurbilduko dira. Asteazkenetan izango dute haurrek ipuinak entzuteko aukera, 18:15etik aurrera. 4 eta 7 urteko haurrei zuzenduta daude. Euskaraz izango dira saio guztiak, azkena izanezik, ...

Udazkenero bezala, ipuin kontalariak Andreone Udal Liburutegira hurbilduko dira. Asteazkenetan izango dute haurrek ipuinak entzuteko aukera, 18:15etik aurrera. 4 eta 7 urteko haurrei zuzenduta daude. Euskaraz izango dira saio guztiak, azkena izanezik, ingelesez izango baita. Hau izango da egitaraua:

  • Urriak 19: Dar-dar? Kar-kar! (Beldurrezko ipuin barregarriak). Kontalaria: Maite Franko.
  • Urriak 26: Untxi belarriak. Kontalaria: Lupe Lekuona.
  • Azaroak 2: Otsoen ipuinak. Kontalaria: Lur Korta.
  • Azaroak 9: Kamishibai. Kontalaria: Ixabel Millet.
  • Azaroak 16: Animalien kontuak. Kontalaria: Pello Añorga.
  • Azaroak 23: Munduko ipuinak. Kontalaria: Izaskun Mujika
  • Azaroak 30: About heroes and villains. Kontalaria: Annie Funny.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.