Pilota Zuzenean! jaialdia, azaroan

Eguraldiarengatik izan diren azkenengo atzerapenak direla medio, Enrike Abril Errebote Txapelketak aldaketa ugari izan ditu. Azkenean, finala azaroaren 6an jokatzea erabaki dute. Txostek antolatzen duen Pilota Zuzenean! jaialdian, Enrike Abril Errebote...

Eguraldiarengatik izan diren azkenengo atzerapenak direla medio, Enrike Abril Errebote Txapelketak aldaketa ugari izan ditu. Azkenean, finala azaroaren 6an jokatzea erabaki dute.

Txostek antolatzen duen Pilota Zuzenean! jaialdian, Enrike Abril Errebote Txapelketaren finala da ekitaldi nagusia. Beraz, finalaren datarekin zuzenean lotuta dago. Hala, finala azaroaren 6an jarrita, jaialdia azaroaren 1etik 6ra egitea erabaki dute.

Finala azaroaren 6an jokatzerik izango ez balitz, Pilota Zuzenean! ere oso osorik atzeratuko litzateke 2012ko udaberrira.

Azken erabakia —azaroaren 1tik 6ra bitarte antolatzearena edo udaberrirako uztearena—, azaroaren 2an hartuko du Txostek, eguraldiaren iragarpenaren arabera, eta berehala jakinarazi du: “Tamalez, behin eta berriro jartzen zaizkigu antolakuntzaren datak dantzan aire libreko ekintzak antolatzen ditugunoi”.

Egitaraua

  • Azaroak 2tik. Fermiñeneko erakusleihoetan, erakusketa.
  • Azaroak 4. Hitzaldia, Manuel Lekuona Bibliotekan, 19:30ean: Joko zuzenak Oiartzualdean, J. M. Mitxelenaren eskutik.
  • Azaroak 5. Botea, pasaka eta laxoa. 11:00etan, plazan, Gipuzkoa-Lapurdi. 12:30ean, Kontzejupean, Txost-Laxoa elkartea. 16:00etan, Beheko plazan, Baztan-Malerreka.
  • Azaroak 6. Errebotea. Beheko plazan. 09:00etan, gazteen Urtxalle saria: Txost-Behar Zana. 11:00etan, Enrike Abril Txapelketako finala.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.